Zallalan Programa, Zallan enplegua sustatze aldera, enpresei ezohiko laguntzak. 2015
LABURPENA
Titulua:
Zallalan Programa, Zallan enplegua sustatze aldera, enpresei ezohiko laguntzak. 2015
Xedea:
a) Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, lan-kontratuak egiteko, behin betikoak zein aldi baterakoak izan, eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean (Sistema Bereziak kanpo) 2. Atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat.
Laguntza hauen xede izango dira 2014ko azaroaren 1etik aurrera (egun hori barne) egindako kontratuak.
b) Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, 2014ko azaroaren 1etik aurrera (egun hori barne) enpresa proiektuak sortu eta abian jartzetik eratorritako gastuak diruz laguntzeko. Proiektu horiek langabezian edo enplegua hobetzeko moduan dauden eta 2. Atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten sustatzaileek bideratu beharko dituzte.
Diru kopurua:
100.000 (Zallalan, Zallalokalak, ZallaEutsi).
Araudia:
- Zallalan Programa arautzen duten oinarriak (BAO Zk. 52/2015)
Zallalan 2015 Programa arautzen duten oinarriak, Zallan enplegua sustatze aldera, enpresei ezohiko laguntzak ematekoa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Zallako Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Zallako Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Kosme Bibanko, 2. 48860
Telefono bidezko arreta:
Telf: 94 639 0001
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Kosme Bibanko, 2. 48860
Itzuli
Kosme Bibanko, 2. 48860
Zallalan Programa, Zallan enplegua sustatze aldera, enpresei ezohiko laguntzak. 2015
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
a) Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, lan-kontratuak egiteko, behin betikoak zein aldi baterakoak izan, eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean (Sistema Bereziak kanpo) 2. Atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat.
Laguntza hauen xede izango dira 2014ko azaroaren 1etik aurrera (egun hori barne) egindako kontratuak.
b) Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, 2014ko azaroaren 1etik aurrera (egun hori barne) enpresa proiektuak sortu eta abian jartzetik eratorritako gastuak diruz laguntzeko. Proiektu horiek langabezian edo enplegua hobetzeko moduan dauden eta 2. Atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten sustatzaileek bideratu beharko dituzte.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Deialdi honetako kontratazio-laguntzen onuradun izateko aukera izango dute Zalla udalerrian kokatutako enpresa, saltoki eta profesional guztiek, euren forma juridikoa edozein izanda ere
— 2a) atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten langabeak kontratatzea eta horiei Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta ematea.
— Enpresak edo erakundeak administrazioen edo erakunde publikoen menpekoak ez izatea, edo horiekin loturarik ez edukitzea sozietate gisa.
3.2. Edozein ekimenek izango du aukera enpresa proiektuak abian jartzeko onurak jasotzeko, enpresaren eraketak hartzen duen forma juridikoa edozein izanda ere, betiere 2b) atalean ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Edonola ere, onuradunek beteta eta egunean izan beharko dituzte zerga arloko betekizunak eskatzen dizkieten herri administrazioen aurrean, baita gizarte segurantzarekin dituzten betebeharrak ere. Zallako Udalak ofizioz egiaztatuko du zerga arloko egoera.
a) Kontratatu beharreko pertsonek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
— Zallan erroldatuta egotea 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen
edo azken 10 urteetan 5 urtez erroldatuta egon izana (kontratazioa
egiten den unean baldintza hori mantendu beharko
da), eta langabezian dela egiaztatzea lan-bizitzaren bidez,
gutxienez, kontratatu baino hilabete lehenago. Udalerrian
erroldatuta egoteko baldintzak ofizioz egiaztatuko dira.
— Bigarren mailarainoko odol-ahaidetasun edo ezkontzaahaidetasun
harremanik ez izatea titularrarekin edo bazkide
nagusiekin, ezta enpresa edo erakunde onuradunaren
gobernu organoetako kideekin ere; orobat, ez da aipatutakoen
elkarbizitza unitate bereko kide izango.
Horretarako, bazkide nagusitzat jotzen da kapital sozialaren
%10 baino gehiago duen sozio akzioduna edo parte-hartzailea, gizarte
borondatearen osaeran egiazko aginte lekua betetzen duena.
b) Gutxienez sustatzaile eskatzaileetako batek honako baldintza
hauek bete beharko ditu:
— Zalla udalerrian jarduera ekonomikoren bat abiaraztea
2014ko azaroaren 1etik (egun hori barne) aurrera (erreferentzia
gisa hartuko da zerga erroldan alta eman zeneko eguna).
— Lan ibilbidearen bidez egiaztatzea langabezian egon izana
gutxienez jarduera abiarazi baino hilabete lehenago.
— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe bereko
jarduerarik egin ez izana jardueran alta eman aurreko urtebetean.
Baldintza hori eskatzaileari zein bigarren mailarainoko
odol-ahaidetasuna duten edo bizikidetza unitate bera
osatzen duten pertsonei dagokie, belaunaldi ordezkapena
gertatzen den kasuetan salbu.
— Zalla udalerrian proiektua bideragarria dela justifikatzen duen
plana aurkeztea. Plan hori DEMArekin, eskualdeko Behargintzaren
edo Lanbide enplegurako orientazio zerbitzuaren
laguntzarekin egingo da. Horiek horrela, sustatzailearen erantzukizuntzat
jo da bideragarritasun planaren garapen aktiboa,
eta horrek dakar gutxieneko denbora batez arduraldia
izatea, batez beste bi hilabete, arestian aipatutako erakundeek
aholkularitza emateko.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
100.000 (Zallalan, Zallalokalak, ZallaEutsi).
Muga:
Langileak kontratatzeko.
Itzuli behar ez den laguntza bat ezarri da, sortutako lanaldi
osoko lanpostu bakoitzeko, lanpostuaren iraupenaren arabera:
Kontratu mugagabeak: 2.500 euro.
Urtebeteko edo iraupen luzeagoko aldi baterako kontratuak:
1.500 euro.
Hiru hilabete baino gehiagoko eta urtebete baino gutxiagoko
aldi baterako kontratuetarako zati proportzionalean
hainbanatuko da, kontratuaren iraupenaren arabera.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- Langileak kontratatzeko. a) Kontratuaren xede den pertsonaren NANaren kopia. b) Zinpeko aitorpena, egiaztatu egiten duena titularrak edo enpresa zein erakunde onuraduneko gobernu organoetako bazkide nagusi eta kideek ez dutela inolako odol-ahaidetasun edo ezkontza- ahaidetasun harremanik (bigarren mailaraino), eta ez dutela elkarbizitza unitatea osatzen diruz lagunduko den kontratazioaren xede den pertsonarekin. c) Diruz lagunduko den kontratuaren kopia. Lanaren iraupena eta lanaldia jaso behar ditu. d) Kontratatutako pertsonari Gizarte Segurantzan alta eman zaiola adierazten duen agiriaren kopia. e) Kontratatutako pertsonaren lan ibilbideari buruzko Gizarte Segurantzaren txosten eguneratua (Informazio honen helburua da egiaztatzea kontratatutako pertsona langabezian zegoela eta ez zuela aurretik kontraturik izan enpresa edo enpresa talde horretan bertan). f) Oinarriak direla-eta kontratazioa kanpoan utzi edo bateraezina delako arrazoirik ez dagoela adierazten duen erantzukizun aitorpena. Kontratatzen duten enpresentzat zein enpresak sortzeagatiko laguntzak jaso nahi dituztenentzat. a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Pertsona juridikoen kasuan: Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, pertsona eskatzaileen Nortasun Agiri Nazionalarekin eta ordezkaritza-botereekin batera. b) Pertsona juridikoak badira, erakundea edo enpresa eratzeko eskrituren fotokopia (ondoren izandako aldaketekin) eta dagokion erregistroetako inskripzioa. Berezko izaera juridikorik gabeko sozietate zibilak badira, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua ere jasoko da. c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eta baja eman direla adierazten duen agiriaren kopia, Foru Ogasunak emandakoa. d) Enpresak edo erakundeak Gizarte Segurantzan emandako altaren kopia. e) Zinpeko aitorpena (Eskaera Eredu Normalizatua). — Laguntzen deialdi honen oinarriak ezagutzen eta onartzen direla dioen aitorpena. — Diru-laguntza publikoak itzultzeko prozeduretan edo zehapenprozeduretan sartuta ez dagoela dioen zinpeko aitorpena. — Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat etorriz. — Jarduera berbererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako laguntzen zinpeko aitorpena. — Zinpeko aitorpena, adierazten duena bete egiten dela Minimis araua, Europako Batzordearen Minimis araupeko laguntzei buruzko 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakiko Araudian (EE) ezarritakoarekin bat. Araudi hori Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2006ko abenduaren 28an, eta horren bidez ordezkatu zen 69/2001 Araudia (EE). Halaber, arauaren ondoko berrikuspenak betetzen ditu. — Zinpeko aitorpena, xede horretarako jaso ditzakeen beste dirulaguntza batzuen berri emateko konpromisoa adierazten duena. f) Diru-laguntza eskatu duen erakundeak bere zerga-betebeharrak eguneratuta dituela frogatzen duen Foru Ogasunaren agiria. g) Erakundeak bere betebeharrak eguneratuta dituela frogatzen duen Giza Segurantzako Diruzaintza Orokorraren agiria. h) Hirugarrenen altaren dokumentua, erakunde eskatzaileak eta banku erakundeak sinatuta eta zigilatuta (banku datuen inprimakia, Eskaera Eredu Normalizatuaren laguntza helbideratze aldera). Eskatzaileak baterako aitorpenean jasotako daturen bat faltsutzen badu, dagokion zehatzeko erregimena aplikatu ahal izango zaio. Enpresak sortzeko laguntzen eskaeretarako soilik. a) DEMArekin, eskualdeko Behargintzaren laguntzarekin edo Lanbideren enplegurako orientazio zerbitzuekin egindako bideragarritasun plana. b) Egindako inbertsioa justifikatzen duten fakturak. c) Lan ibilbidearen ziurtagiria, egiaztatzen duena langabezian egotea gutxienez jarduera abiarazi aurreko hilabetean.
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/03/18
-
2015/12/30
Aurkezteko epe-muga:
Edo bestela aurrekontua agortzen den egunera arte.
Ebazteko epea:
Ebazpena emateko aurreikusi den epea gehienez ere sei hilabete
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.