Enpresek norgehiagoka bidez, langileak kontratatzeko dirulaguntzak. Elgoibar 2014

LABURPENA
Titulua:
Enpresek norgehiagoka bidez, langileak kontratatzeko dirulaguntzak. Elgoibar 2014
Xedea:
Diru-laguntzak emateko deialdia egiten du, lan merkatu arruntean, langabezian dauden 2 pertsona kontratatzerakoan, babes ekonomikoa emateko herriko enpresei. Diru-laguntza horiek, Elgoibarren kirol armeria sektorean diharduten belaunaldien arteko transmisiorako egitasmoaren baitan emango dira, 2013ko urriaren 17ko diru-laguntzetara aurkeztua izan den egitasmoa (2013-10-17ko ebazpena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi tzuko zuzendari nagusiarena, enplegua sustatzeko tokiekintzetarako laguntza-deialdia Egitasmo honen helburuak dira: — Eskualdean tradizio handia duen sektore bat bultzatzea. — Jubilatzear dauden pertsonak ordezkatuko dituzten langileak kontratatzea, formazio bat jaso dutenak. Kontuan izan behar da sektore honetan lanbide bat ikasteak denbora asko eskatzen duela.
Diru kopurua:
18.000,00 €.
Araudia:
  • Oinarriak eta deialdia (GAO Zk. 109/2014)
    Elgoibarko Udalaren diru laguntzei dagozkien oinarriak eta deialdia enpresek norgehiagoka bidez, langileak kontrata ditzaten.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Elgoibarko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Elgoibarko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Santa Ana kalea, 2. Elgoibar
Telefono bidezko arreta:
943 741050 / 943 744414
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Santa Ana kalea, 2. Elgoibar
Itzuli Santa Ana kalea, 2. Elgoibar
Enpresek norgehiagoka bidez, langileak kontratatzeko dirulaguntzak. Elgoibar 2014
Diru-laguntzak emateko deialdia egiten du, lan merkatu arruntean, langabezian dauden 2 pertsona kontratatzerakoan, babes ekonomikoa emateko herriko enpresei. Diru-laguntza horiek, Elgoibarren kirol armeria sektorean diharduten belaunaldien arteko transmisiorako egitasmoaren baitan emango dira, 2013ko urriaren 17ko diru-laguntzetara aurkeztua izan den egitasmoa (2013-10-17ko ebazpena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi tzuko zuzendari nagusiarena, enplegua sustatzeko tokiekintzetarako laguntza-deialdia Egitasmo honen helburuak dira: — Eskualdean tradizio handia duen sektore bat bultzatzea. — Jubilatzear dauden pertsonak ordezkatuko dituzten langileak kontratatzea, formazio bat jaso dutenak. Kontuan izan behar da sektore honetan lanbide bat ikasteak denbora asko eskatzen duela.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Diru-laguntza hauetara aurkeztu ahal izango dira: DLOaren 13.2 artikuluan ezartzen diren debeku horietako batean ere sartzen ez diren pertsona fisikoak edo juridikoak eta ondasun erkidegoak, industria sektoreko enpresa izanik, Elgoibarren lan egoitzaren bat dutenak.
- Ondorengo kontratzaioek diru-laguntza jaso ahal izango dute: enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzako diru-laguntza emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpena (2014/04/23) jasotzen den egunetik aurrera eta 2015eko maiatzaren 31 baino lehen egiten diren kontratazioek. Kontratazioek, gutxienez, 6 hilabete iraungo dute. Kontratuak edozein modalitatetakoak izan ahalko dira, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen modalitatekoak izan ezik. — Lan-kontratuek lanaldi osokoak izan beharko dute. — Diruz lagun daitezkeen kontratuak izateko, kontratu horiek enplegu-sorrera garbia eragin behar dute, diruz lagunduak izan diren kontratuen bidez kontratatutako pertsonak enpresan sartu aurreko 3 hilabeteetan enpresan batez beste zegoen plantilla osoarekiko. — Ez da kontratatzeko diru-laguntzarik emango enpresaburuaren, enpresa- zuzendariaren eta sozietateen izaera juridikoa duten enpresen administrazio-organoetako kide diren pertsonen ezkontideak, ondorengoak eta gainerako senideak kontratatzeko, baldin eta haiekin bigarren mailara arteko odolkidetasunezko edo afinitatezko harremana badute, ezta hasieran pertsona horiek kontratatzeko ere. — Kontratu horiek alor horretako hitzarmen kolektiboen arabera egin beharko dira. — Jasotzaileak indarrean dagoen lan arloko legeria bete beharko du, Gizarte Segurantzari, laneko segurtasunari eta garbitasunari dagozkienak ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
18.000,00 €.
Muga:
Emango den diru-laguntza, gehienez ere, 6.000 eurokoa izango da sei hilabete edo gehiagoko iraupena izango duen lanaldi osoko kontratu berri bakoitzeko, Lanbideren edozein bulegotan inskribatua dagoen langabetua bada. Bukaerako zenbatekoak ezingo du kontratatutako pertsonen gizarte segurantza eta soldata kostuaren % 75 gainditu.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Diru-laguntza eskatzeko inprimaki-eredua Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Santa Ana, 2) eta Udalaren web gunean (www.elgoibar.org) eskura daiteke. b) Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak: Norbanakoek: NANaren kopia ekarri behar dute; pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta enpresa arautzen duten Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak. Ondasun erkidegoek Erkidegoaren eraketa-dokumentua aurkeztu behar dute. c) Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK. d) Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke. e) Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena (ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioaren fotokopia; aurrezkilibretaren fotokopia edo aldakia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo diru-laguntzarako eskaera-orrian bertan dagoen kontu zenbakia atalean bertan banketxeak emandako zigilua). f) Onuraduna DLOren 13.2 artikuluak aurreikusten dituen debekuetan ez dagoela sartua dioen erantzukizunezko aitorpena edo deklarazioa (eredua Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Santa Ana, 2) eta Udalaren web gunean (www.elgoibar.org) eskuragarri). Eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki ere, ez dagoela debeku legal batean edo desgaitasun kasuren batean sartuta egiaztatzen duen aitorpena. g) Aitorpen arduratsua aurkeztu behar du onuradunak, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela eta diru-laguntzak itzultzeagatik ez duela diru-ordainketarik egin gabe utzi esaten (eredua Herritarren tzako Arreta Bulegoan (Santa Ana, 2) eta Udalaren web gunean (www.elgoibar.org), eskuragarri). Horrekin batera, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta dagokion Ogasun sailak egindako ziurtagiriak ekarri behar ditu, esandako guztia baieztatuko dutenak. h) Memoria teknikoa, ondorengoak jasoko dituena: enpresaren eta bere jardueraren aurkezpen txiki bat, langile kopurua eta belaunaldi-aldaketa behar izanaren egiaztagiria. Halaber, kontratatu beharreko langile kopurua zehaztuko du, enplegu-sorrera garbia eragin behar du, diruz lagunduak izan diren kontratuen bidez kontratatutako pertsonak enpresan sartu aurreko 3 hilabeteetan enpresan batez beste zegoen plantilla osoarekiko. Lanpostu mota, maila, kontratuaren iraunaldia, lanaldi mota, aurrekontu ekonomikoa eta eskatzen den diru kopurua ere jasoko du memoriak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/06/12 - 2014/06/26
Ebazteko epea:
Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu zen egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.