Itsasbazterreko artisau-arrantzarako laguntzak (FEP)

LABURPENA
Titulua:
Itsasbazterreko artisau-arrantzarako laguntzak (FEP)
Xedea:

Dirulaguntza hauek helburu daukate 12 metroko luzera baino gutxiagoko ontzien arrantza-baliabideen jarduera sozioekonomikoa eta jasangarritasunari eusten laguntzea, Europako Batzordearen arrantza-ontzien erregistro komunitarioari buruzko 2003ko abenduaren 30eko 26/2004 (EE) Erreglamenduaren I. eranskineko 3. laukian aipatutako arrastre-aparailuak erabili gabe.

Diruz laguntzekoak izango dira honako helburuak dituzten ekintzak:

- Zenbait arrantza-zonetan sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.
- Arrantza-produktuen ekoizpen-katea, eraldaketa eta merkaturatzearen antolakuntza sustatzea.
- Arrantza-ahalegina murrizteko borondatezko neurriak hartzea bultzatzea baliabideak zaintzeari begira.
- Arrantza-ahalegina handitzen ez duten berrikuntza teknologikoen erabilera bultzatzea.
- Segurtasun-arloko lanbide-gaitasunen eta prestakuntza hobetzea.

Diru kopurua:

Lehentasuna emango zaie parte-hartzaile gehien duten, batez besteko adin txikiena duten eta emakumeek sustatzen dituzten proiektuei. Diruz laguntzeko moduko gehienezko gastua eskatzaile bakoitzeko 15.000 eurokoa izango da.

Laguntza honela ordainduko da:

a) Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

b) Gainerako % 50a ordainduko da, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten agiriak aurkeztu eta gero.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2011ko abenduaren 21koa (EHAA Zk. 247/2011)

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako eta akuikulturarako 2012ko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Araudia:
  • 1198/2006 (EE) Erregelamendua (DOUE Zk. L 223/2006)
    2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa.
  • 498/2007 (EE) Erregelamendua (DOUE Zk. L 120/2007)
    2007ko martxoaren 26koa, Kontseiluaren Arrantzaren Europako Funtsari buruzko (AEP) 1198/2006 (EE) aplikatzeko arauak ezartekoa.
  • 744/2008 (EE) Erregelamendua (DOUE Zk. L 202/2008)

    2008ko uztailaren 24koa, Europako Erkidegoan ekonomi krisialdiak ukitutako arrantza-ontzidien berregituraketa sustatzeko aldibaterako ekintza berezi bat ezartzen duena.

  • Programa Eragilea (MARM Zk. /2009)
    arrantza sektorerako. Arrantzarako Europako Fondoa 2007-2013
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Deialdia egiten duen organoa:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Egitura atal ebazlea:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak

Itsasbazterreko artisau-arrantzarako laguntzak

Dirulaguntza hauek helburu daukate 12 metroko luzera baino gutxiagoko ontzien arrantza-baliabideen jarduera sozioekonomikoa eta jasangarritasunari eusten laguntzea, Europako Batzordearen arrantza-ontzien erregistro komunitarioari buruzko 2003ko abenduaren 30eko 26/2004 (EE) Erreglamenduaren I. eranskineko 3. laukian aipatutako arrastre-aparailuak erabili gabe.

Diruz laguntzekoak izango dira honako helburuak dituzten ekintzak:

- Zenbait arrantza-zonetan sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.
- Arrantza-produktuen ekoizpen-katea, eraldaketa eta merkaturatzearen antolakuntza sustatzea.
- Arrantza-ahalegina murrizteko borondatezko neurriak hartzea bultzatzea baliabideak zaintzeari begira.
- Arrantza-ahalegina handitzen ez duten berrikuntza teknologikoen erabilera bultzatzea.
- Segurtasun-arloko lanbide-gaitasunen eta prestakuntza hobetzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Elkarteak, ekoizleen elkarteak, kofradiak, edo, aurretik aipatutako azken bi kasuen kasuan, norbanakoak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradunak.

Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta beharkizun bereziez zein espezifikoez gain, eskatzaileek ondoko baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak edo/eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan egin behar dira.

b) Pertsona fisikoen kasuan, laguntza eskatu baino bi urte lehenago eten barik administrazio-egoitza EAEn izatea.

c) Pertsona juridikoen kasuan, euren egoitza soziala EAEren esparru-eremuan egotea.

d) Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezin dira hasita egon laguntza-eskaera egiten denean. Izan ere, baldintza hori betetzen den egiaztatzeko, aldez aurretik ikuskapen-akta egingo du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko dagokion zerbitzuak. Ikuskapenaren gaia EAEren barruan ez dagoenean, aitortutako klasifikazio-baltzu batek egindako txostena onartuko da aldez aurretiko akta gisa.

e) Laguntzaren eskatzaileak betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar ditu.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Lehentasuna emango zaie parte-hartzaile gehien duten, batez besteko adin txikiena duten eta emakumeek sustatzen dituzten proiektuei. Diruz laguntzeko moduko gehienezko gastua eskatzaile bakoitzeko 15.000 eurokoa izango da.

Laguntza honela ordainduko da:

a) Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

b) Gainerako % 50a ordainduko da, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten agiriak aurkeztu eta gero.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea
Eskabidea:
Eskabidea
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Itsasbazterreko artisau-arrantzarako laguntzak (Eskaera)
Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.
Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/12/31 - 2012/03/30
Aurkezteko epe-muga:

2011ko martxoaren 30 arte.

Ebazteko epea:
Urteroko deialdi-aginduak ondorioak sortzen dituen egunetik sei hilabeteko epearen barruan.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.