Euskadiko Gazteak Lankidetzan, 2011.
Agindu honen bitartez 2011ko ekitaldian Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako dei egiten da, bai eta bertan parte hartzeko modua arautu ere. Programaren xedea da, 2011ko Euskadiko Gazteak Ekinean programarako proiektuak aurkezteko garapen-lankidetzarako erakundeei dei egiten dien 2010eko abenduaren 1eko Kultura sailburuaren Aginduan xedatutakoari jarraiki hautatutako herrialde eta lankidetza-proiektu jakinetara 20 eta 30 urte bitarteko 100 pertsona gehienez, joateko erraztasunak ematea.
Programa honen laguntza gauzatan mamituko da, ez dirutan. Alegia, pertsona onuradunak ez du zuzenean jasoko aurreko puntuan adierazitako gastuen diru-kopurua, Gazteria Zuzendaritzak kudeatuko baititu laguntzari dagozkion bidaia-txartelak eta gainerako prestazioak.
Bidaia-gastuetarako eta, hala badagokio, hautatutako pertsonak destinoko herrialdean sartzeko bisaren gastuetarako programa honek 2011ko ekitaldirako guztira duen gehieneko zenbatekoa 155.000 eurokoa da.
- AGINDUA, 2011ko martxoaren 29koa (EHAA Zk. 63/2011)
Euskadiko gazteen artean elkartasuna indartzeko eta kontuan hartuta Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek azken urteotan hegoaldeko herriak garatzen laguntzeko bultzatu dituzten lankidetza-jarduerak, egokitzat jo da 1993. urtean eratutako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari jarraipena ematea.
Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da aipatutako Programaren helburua. Aurtengo ekitaldi honetan ere, Euskadiko gazteak lankidetza kontzeptura hurbil daitezen lortu nahian jarraitzen dugu, era berean, ekintza horiek nola burutzen diren bertatik ezagutzeko aukera emanez. Horretaz gainera, esperientzia hori informazio eta orientazio jardunaldi batzuen bidez zabaldu eta osatuko da.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000 - Gazteria Zuzendaritzan: Nestor Arana (945 019500)
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskadiko gazteen artean elkartasuna indartzeko eta kontuan hartuta Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek azken urteotan hegoaldeko herriak garatzen laguntzeko bultzatu dituzten lankidetza-jarduerak, egokitzat jo da 1993. urtean eratutako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari jarraipena ematea.
Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da aipatutako Programaren helburua. Aurtengo ekitaldi honetan ere, Euskadiko gazteak lankidetza kontzeptura hurbil daitezen lortu nahian jarraitzen dugu, era berean, ekintza horiek nola burutzen diren bertatik ezagutzeko aukera emanez. Horretaz gainera, esperientzia hori informazio eta orientazio jardunaldi batzuen bidez zabaldu eta osatuko da.
20 eta 30 urte bitarteko pertsonak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru-laguntzaren esleipena eta, hala badagokio, ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.
Horrez gain, eskatzaileek ondorengo baldintzak ere bete behar dituzte:
a) 2011ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
b) 2011ko urtarrilaren 1ean 20 urtetik gorako adina izatea eta 2011ko abenduaren 31ra arte 31 urtetik beherakoa izatea.
c) Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
d) Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenaren indarrez (II. eranskina).
155.000 euro.
Programa honen laguntza gauzatan mamituko da, ez dirutan. Alegia, pertsona onuradunak ez du zuzenean jasoko aurreko puntuan adierazitako gastuen diru-kopurua, Gazteria Zuzendaritzak kudeatuko baititu laguntzari dagozkion bidaia-txartelak eta gainerako prestazioak.
EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN PROGRAMAN IZENA EMATEKO ESKABIDEA.
- II. ERANSKINA
AITORPENA EZ IZATEKO ZEHAPEN ADMINISTRATIBO EDO PENALIK LAGUNTZA PUBLIKOAK LORTZEKO.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2011/04/20
LAU HILABETE.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.