Hobeki Digitala

LABURPENA
Titulua:
Hobeki Digitala
Xedea:
HOBEKI DIGITALA programak, Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barnean kokaturik, enpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak (TIC) ezartzeko planak egin daitezen bultzatu eta enpresak hautatu eta lehenetsi dituen haiek ezartzeko proiektu zehatzak lagundu nahi ditu.

 

Diru kopurua:
----
Araudia:
  • HOBEKI DIGITALA (BOPV Zk. 27/2009)
    Honen bitartez laguntza neurriak ezartzen dira Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia berriak (TIC izenekoak) enpresetan sar daitezen.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

http://www.spri.es/hobekidigitala

SPRI, S.A. Alex Crespo Informazio Gizartearen Alorra
C/ Alameda de urquijo, 36 4ª
48011 - BILBAO
Tfno.: 94 4037039
E-mail: acrespo@spri.es
Itzuli

http://www.spri.es/hobekidigitala

SPRI, S.A. Alex Crespo Informazio Gizartearen Alorra
C/ Alameda de urquijo, 36 4ª
48011 - BILBAO
Tfno.: 94 4037039
E-mail: acrespo@spri.es
Telefono bidezko harreta:

SPRI, S.A.
Alameda de Urquijo, 36 -4ª planta
48011

TRAMITAZIOAK
Hobeki Digitala

HOBEKI DIGITALA programak, Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barnean kokaturik, enpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak (TIC) ezartzeko planak egin daitezen bultzatu eta enpresak hautatu eta lehenetsi dituen haiek ezartzeko proiektu zehatzak lagundu nahi ditu.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Enpresa jarduera gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke onuradun. Horrez gainera, ondorengo baldintzak ere betetzen badituzte:

1. Beren helbide soziala EAEn edukitzea edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn kokaturik egotea.

2. Europako Batzordeak ezarritako ETE-n baldintzak betetzea.

Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) direla ulertuko da, ondorengo baldintzak betetzen dituztenean:

Enpresan 250 langile baino gutxiagok lan egitea.

Urteko negozioaren bolumena 40 milioi euro baino gehiagokoa ez izatea, edo bestela, urteko balantze orokorrak.

Beste enpresa batek edo batzuek %25 baino gehiagoko partizipazio zuzena nahiz zeharkakoa ez dezala eduki enpresa horretan, lehen adierazitako baldintzetakoren bat betetzen ez badu.

Enpresa txiki eta ertainen artean bereizketa egin beharra dagoenean, enpresa txikitzat ondorengoa ulertuko da:

Enpresan 50 langile baino gutxiagok lan egitea.

Urteko negozioaren bolumena 7 milioi euro baino gehiagokoa ez izatea, edo bestela, urteko balantze orokorrak ez dezala 5 milioi euro gainditu.

Beste enpresa batek edo batzuek %25 baino gehiagoko partizipazio zuzena nahiz zeharkakoa ez dezala eduki enpresa horretan, lehen adierazitako baldintzetakoren bat betetzen ez badu.
Goian adierazitakoari buruzko beste edozein interpretazio egiteko, 1996ko apirilaren 3ko Batzordearen Gomendioan ezarritakoa, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzkoa (EBAO, L107, 1996ko apirilaren 30ekoa), edo berori ordezkatu edo aldatzen duten xedapenak hartuko dira kontuan.

3. Zerga alorreko betebeharretan eta Gizarte Segurantzari dagokionetan egoera erregularizatuta edukitzea, indarrean dagoen legeriaren arabera exiji daitezkeen mugen barnean, hala nola SPRI taldeko edozein elkarterekin dituen betebeharretan ere bai.

Baldintza hauek guztiak bete beharko dira Laguntza Eskaria eta Likidazio Eskaria aurkezten den unean, 2. puntua izan ezik, Laguntza Eskaria aurkezten den unean bakarrik egiaztatu beharko da eta.

Ez dira onuradun izango Elkarte Publikoak eta Zuzenbide Publikoko Erakundeak.

Betebeharrak:

-----

PRESTAZIOA
Dotazioa:
Diagnostikoak egiteko, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Ezartzeko Planak taxutzeko eta plan hauek burutzeko, honako diru-laguntza hau jasoko da:
– Mikroenpresek eta enpresa txikiek diruz lagun daitezkeen gastuen % 35.
– Enpresa ertainek diruz lagun daitezkeen gastuen % 20.
Enpresa bati proiektu bat edo gehiago burutzeko emango zaion gehienezko diru-laguntza 12.000 eurokoa izango da ekitaldi bakoitzean (urtarriletik abendura).
Diagnostikoak egiteko edota IKTak ezartzeko planak taxutzeko diru-laguntzak ez dira izango, nolanahi ere, 2.000 eurokoak baino gehiagokoak.
Salbuespen gisa, Hobeki Digitala Programaren Batzorde
Exekutiboak gehienezko diru-laguntza handitu dezake eta beste 6.000 euro gehitu (12.000 eurotik 18.000 euroraino) bikaintzat jotzen dituen proiektuetarako, hau da, jarraian azaltzen ditugun baldintzetako bat betetzen dutenetarako:
– Enpresaren sektorean berrikuntza nabarmena dakarten proiektuak badira.
– IKTak ezarri ondoren, aldaketa kualitatiboa dakarten eta enpresaren lehiakortasuna nabarmen handitzen duten proiektuak badira.
– Teknologia arloan proiektu aurreratuak badira.
Bikaintzat jotzen diren proiektuen kasuan, SPRIk, enpresa onuradunarekin lankidetzan, proiektuaren berri
eman ahal izango du eta jardunbide egokiak jasotzen dituzten argitalpenetan edota web orrietan plazaratu ahal izango du.
Enpresa eskatzaileek proiektu bererako eskatutako edo lortutako beste edozein laguntza zein diru-laguntzaren
berri eman behar diote SPRI SAri diru-laguntza eskarian eta likidazio eskarian. Bestela, emandako diru-laguntza berehala itzultzeko eskatuko zaio.
TRAMITEAK
Eskaera:
Hobeki Digitala
Bertara joanda
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)
Eskaerak soilik Web horrialdetik egin ahal izango dira.

www.spri.es/hobekidigitala (Teléfono de asistencia: 902 252595)


Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    Eskaerak Web horrialdetik soilik egin ahal izango dira.www.spri/hobekidigitalaWeb orritik inprimatu, sinatu eta zigilatu Laguntza Eskaeraren Orriak eta bidali SPRI, S.A.ra (KONEKTA ZAITEZ MIKROENPRESAKPrograma, Gran Vía, 35 - 3., 48009 - BILBO), dokumentazio honekin batera:

    Enpresaren IFZ edo IFKren fotokopia.

    Ahalduntze eskrituren fotokopia, zeinen bitartez egiaztatzen den pertsona sinatzaileak ordezkaritzarako nahikoa ahalmen duela laguntza eskari hau enpresaren izenean egiteko.

    Sinatzen duen pertsonaren NANen fotokopia.

    Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (IAE) azkeneko ordainagiriaren fotokopia.

    Aholkularitza-enpresa espezializatuak egindako eskaintzaren fotokopia.

     

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

SPRI, S.A.
Alameda de Urquijo, 36 -4ª planta
48011



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2004/01/01 - 2005/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Zabalik urte osoan
Ebazteko epea:
2 hilabete baino lehen
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Zuzeneko atzipenak
Estekak