Nekazaritza eta ingurumeneko neurri eta konpromisoak hartzeko laguntzak. (NBBEFEko Berme atalak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak finantzatzen dituzten laguntzak).

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Egitura atal kudeatzailea

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza


Xedea

1257/1999 Araudian (EE) xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumena babestea eta baliabide naturalak kontserbatzea ahalbidetzen duten nekazaritzako ekoizpen-metodoak sustatzeko laguntza-erregimena ezartzea.

Laguntza-erregimen honek honako helburuak ditu:

a) Ingurumena, paisaia eta honen ezaugarriak, baliabide naturalak, lurzorua eta dibertsitate genetikoa babestu eta hobetzea ahalbidetzen duten ekoizpen-tekniken erabilera sustatzea.

b) Nekazaritzako ekoizpena ingurumenarentzat onuragarria izango den heinean hedaraztea eta intentsitate txikiko larratze-sistemen kudeaketa sustatzea.

c) Ekosistemak kontserbatu eta hobetzea. Horretarako, landaredi naturala zaindu eta lehengoratuko da, habitata eta bere dibertsitatea babestuko dira eta faunari kalterik eragingo ez dioten nekazaritzako jardunbideak erabiliko dira.

d) Nekazaritza-paisaia tradizionalak zaindu eta hobetzea; alegia, elementu bereziak zaintzea, bertan behera utzitako paisaiak leheneratzea, suteei aurre hartzea, nekazaritzako sistema tradizionalei eustea, e.a.

e) Nekazariak eta gizartea oro har ingurumena babestea ahalbidetzen duen nekazaritzako ekoizpenaren arloan sentsibilizatu eta heztea.

Hurrengo laguntza-motak ezarri dira:

a) Laguntza horizontalak, Euskal Autonomia Erkidego osoan aplikatzekoak. Laguntza hauen bidez honako neurriak bultzatuko dira:

- Larre-zonen aprobetxamendu estentsiboa egitea.

- Baserri-ingurunea iraunaraztea.

- Higatzeko arriskua duten soro landuetako lurrak zaintzea.

- Biodibertsitateari eustea.

- Fauna babestea.

b) Laguntza zonalak, Erkidegoko alde jakin batzuei bakarrik aplikatzekoak:

- Urtegiak eta arroak babestea.

- Nekazaritza-paisaia iraunaraztea.


Nori Zuzendua

Lortu nahi den laguntza-erregimenetako bakoitzean zehaztutako betekizunak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira laguntzen onuradunak.

Laguntzen onuradunak 'nekazariak' edo 'nekazaritzako ustiategiaren titularrak' direla ezartzen denean, horiek honako betekizunak bete beharko dituzte:

a) Titulartzat pertsona fisikoa duten familia-ustiategiak badira:

- Nekazaritzako ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea.

- Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

- Hitzematea laguntzaren xede den ustiategia nekazaritzarako erabiliko duela gutxienez bost urtez, halaxe hitzematen duen egunetik zenbatzen hasita.

b) Elkarte moduan eratuta dauden eta titulartzat pertsona juridiko bat duten ustiategiak badira: kideen %50ak, gutxienez, nekazaritzako familia-ustiategien titularrei eskatzen zaizkien betekizunak bete beharko ditu.

c) Dekretu hau aplikatzeko, jaraunspen- edo ondasun-komunitate batekoak diren nekazaritzako ustiategiak elkarte modura eratutako ustiategi gisa hartuko dira.


Diru kopurua

400.000 euro


Araudia

89/2004 Dekretua, maiatzaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza eta ingurumeneko neurri eta konpromisoak hartzeko laguntzei buruzkoa.

Agindua, 2008ko urtarrilaren 16koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, maiatzaren 18ko 89/2004 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako nekazaritza eta ingurumeneko laguntzak etkatu ahal izateko 2008ko deialdia egiteko dena.


Harremanak norekin

Asun Sánchez Monge
Telefonoa: 945 - 01 99 57
Faxa: 945 - 01 99 89
Posta elektronikoa: m-sanchez@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Konpromiso-aldiko ondorengo urteetan, eta epe berean, urteko ordainketa-eskabidea aurkeztu beharko du, honako agiriekin batera:

 

- Hartutako konpromisoak bete direla eta hori egiaztatzeko egin beharreko kontrolei men egingo diela adierazten duen zinpeko aitorpena.

- Ustiapen-koadernoa. Bertan, konpromisoaren pean dauden lurzati edo lur-azaleretako bakoitzean egindako nekazaritzako jardunbideak adieraziko dira, bereziki zein ongarri eta tratamendu fitosanitario erabili diren. Koadernoa aztertu ondoren, organo kudeatzaileak zigilua jarriko dio eta onuradunari emango dio, konpromiso-aldi osoan berak gorde dezan.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008-02-06 / 2008-03-05


Eskabideak aurkezteko lekua

Ustiategia non dagoen, hango eskualdeko nekazaritza-bulegoa


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatuta




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Berrizteko eskaera

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

05/02/2008