Enplegurako orientazioko ekintzak garatzeko Laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Enplegurako orientazioko ekintzak garatzeko Laguntzak
Xedea:
1.-Enplegu-politika pertsonalizatu eta integralaren markoan, laneratzeko ibilbide bat ezartzeko arreta eta laguntzako hasierako prozesua da Orientazioa. Jendearen lan-aukerak areagotzea da Orientazioaren helburua, enplegu bat eskuratzea edo hari eustea zailtzen duten eragozpenak, objektiboak zein subjektiboak, gainditzen lagunduko duten erremintak eta baliabideak eskainiz, baita integrazio koherentea artikulatzea ere, beste neurri eta baliabideen ibilbide banakako eta adostuan, betiere lan bat garatzeko eskaturiko oinarrizko edo lanbide-arloko gaitasuna eskuratu eta garatzeko badira.

2.-Orientazio Zerbitzuen Euskal Sareak garatuko du Enplegu Orientazioa. Egitura propioarekin eratuko da sare hori, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak horretarako sorturikoa, eta zerbitzu laguntzaileen egitura batekin.

3. Kapitulu honen xedea Eusko Jaurlaritzak, Enplegu Orientazioko ekintzak garatzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez ematen dituen laguntzak arautzea da , zerbitzu laguntzaileak osatzen dituzten entitateei dagokienez, Enplegu Orientazioaz besteko Enplegurako beste Baliabideak erabiliz artaturikoentzako preskripzio-sistema ezartzeaz gainera.

Diru kopurua:

-

Europako Gizarte Funtsak lagunduriko programa

Araudia:
  • 327/2003 DEKRETUA (EHAA Zk. 255/2003)
    abenduaren 23koa, Lan-aukerak areagotzeko eta Laneratzea sustatzeko neurriak arautzen disuena (EHAA: 255; 2003ko abenduaren 31a).
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal ebazlea:
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Itzuli

Telefono bidezko harreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Enplegurako orientazioko ekintzak garatzeko Laguntzak
1.-Enplegu-politika pertsonalizatu eta integralaren markoan, laneratzeko ibilbide bat ezartzeko arreta eta laguntzako hasierako prozesua da Orientazioa. Jendearen lan-aukerak areagotzea da Orientazioaren helburua, enplegu bat eskuratzea edo hari eustea zailtzen duten eragozpenak, objektiboak zein subjektiboak, gainditzen lagunduko duten erremintak eta baliabideak eskainiz, baita integrazio koherentea artikulatzea ere, beste neurri eta baliabideen ibilbide banakako eta adostuan, betiere lan bat garatzeko eskaturiko oinarrizko edo lanbide-arloko gaitasuna eskuratu eta garatzeko badira.

2.-Orientazio Zerbitzuen Euskal Sareak garatuko du Enplegu Orientazioa. Egitura propioarekin eratuko da sare hori, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak horretarako sorturikoa, eta zerbitzu laguntzaileen egitura batekin.

3. Kapitulu honen xedea Eusko Jaurlaritzak, Enplegu Orientazioko ekintzak garatzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez ematen dituen laguntzak arautzea da , zerbitzu laguntzaileak osatzen dituzten entitateei dagokienez, Enplegu Orientazioaz besteko Enplegurako beste Baliabideak erabiliz artaturikoentzako preskripzio-sistema ezartzeaz gainera.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Erabiltzeak

1. Ondokoak izango dira Enplegu Orientazioko ekintzen erabiltzaileak:

a) Langabetuak, zentzu zabalean, Gizarte-zerbitzuekin koordinatuta jardungo dute bereiziki, laneratzeko hitzarmena sinatuta izaki oinarrizko errenta jasotzen dutenak hartzeko.

b) Langabezian geratzeko arriskuan dauden langileak.

c) Landunak izan litezkeenak.

2. Orientazio-ekintzak baliatu nahi dituztenek parte-hartze aktiboko konpromisoa adierazi beharko dute enplegurako orientazio-prozesu pertsonalizatua hasteko.

3. Euskal Lan Zerbitzuan erregistratuta ez daudenak bertan erregistratuko dira orientazio-prozesua hasten denean.

Entitate onuradunak

1. Enplegu Orientazioko Zerbitzuen Euskal Sarea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak horretarako sorturiko egitura propioak eta zerbitzu laguntzaileen egiturak osatuko dute. Ondokoetan soilik jardungo dute Enplegu Orientazioko Zerbitzu Laguntzaileek:

a) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Enplegu Orientazioko Zerbitzua ez duten enplegu eskualde edo arroetan.

b) esku-hartze espezializatua eskatzen duten gizarteratze eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeentzako arretan (minusbaliotasuna dutenak, gizarte-baztertzea jasateko arriskuan daudenak …).

2. Ondokoak izan litezke Dekretuaren kapitulu honek biltzen dituen laguntzen entitate onuradun, eta, hortaz, Enplegu Orientazioko Zerbitzu Laguntzaile gisa eratu daitezke, eskualde horiek Orientazio Zerbitzu propiorik ez badute:

a) Udalak edo udalerri-mankomunitateak.

b) tokiko garapen ekonomiko eta enpleguko agentziak.

c) sare publikoarekin itunduriko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko edo pribatuak.

d) gizarte-zerbitzuen entitate laguntzaileak, urriaren 18ko Gizarte Zerbitzuei buruzko 5/1996 Legearen 25 eta 26. artikuluetan xedaturikoaren arabera.

e) oro har, irabazi-asmorik gabeko entitateak, euren xede sozialean langabetuentzako laguntza bilduta badute.

3. Gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeentzako arreta bereziari dagokionez, gizarte-zerbitzuen entitate laguntzaileak soilik izan ahalko dira Dekretua honetako kapitulu honek biltzen dituen laguntzen onuradun, eta, hortaz, Enplegu Orientazioko Zerbitzu Laguntzaile gisa eratu, urriaren 18ko Gizarte Zerbitzuei buruzko 5/1996 Legearen 25 eta 26. artikuluetan xedaturikoaren arabera.

Betebeharrak:
a) EAEn egotea.

b) Euskal Lan Zerbitzuaren zentro laguntzailea izatea.

c) langabetuentzako lanbide-orientazioko ekintzetan aldez aurreko ibilbide sendoa eta egiaztatua izatea, informazio-jarduerak, orientaziokoak, enplegurako motibaziokoak, enplegua bilatzeko teknikak eta laneratzeari laguntzekoak garatuta. Entitate onuradunek jarduera enplegu-orientazioan espezializaturiko entitateekin lankidetzan egiten badute, entitate laguntzaileak aldez aurreko ibilbide hori egiaztatu beharko du gutxienez.

d) enplegu-orientazioko giza baliabideak eta enplegu-orientazioko jarduerak banaka edo taldeka burutzeko nahikoa lokal eta ekipamenduren azpiegitura edukitzea. Minusbaliatuen arretarako espezializatuak badira, orientazio-materialakminusbaliotasun-motetara egokitzeko espezializaturiko giza baliabideak eduki beharko dituzte, eta zeinuen hizkuntza dakiten profesionalak izaten saiatuko dira. Edozein kasutan ere, Enplegu Orientazioko Zerbitzuari dagozkion ekintzak entitate eskatzailearen lokaletan egin beharko dira, salbuespen gisa, eta aldez aurreko eskaera tarteko, horietaz kanpoko bestelako espazioak erabiltzea onartu badaiteke ere

327/2003 Dekretuko I. Kapituluan ezartzen dira lokalen eta ekipamenduen azpiegiturak bete behar dituen gutxieneko baldintzak, 3.4.1 artikuluan orientazio ekintzaren eskabideari dagozkionak, eta 3.4.2. artikuluan Enplegu zentroaren eskabideari dagozkionak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez finantzatuko dira ondokoak:

a) Gastu arruntak, langileenak eta, hala badagokio, 5.1 artikuluaren a) eta i) idatz-zatien bitarteko ekintzei dagozkien entitate espezializatuaren kontratazioarenak, d) idatz-zatiaren 2. puntuan ezarritakoa izan ezik, ondokoaren arabera:

33 euro/orduko banakako prozesuetan eta
80 euro/orduko talde-prozesuetan.

b) 5.1 artikuluaren j) idatz-zatiari dagozkion gastu arruntak eta langileenak, ondokoaren arabera:

9.000 euro gehienez urtean, hainbat kontzeptupean; instalazioa denbora osorako erabiltzea, komunikazioak, ekipamendu informatikoak erabiltzea, bulego-materiala erabiltzea, baita erabiltzaileen eskueran jarritako informazio eta prestakuntza baliabide guztiak ere.
33.000 euro urtean gehienez ere, Enplegu Zentroaren ekintzak burutzeko beharrezkoa den orientatzailearen soldata-kostuaren eta Gizarte-Segurantzarako enpresa-kotizazioaren kontzeptupean, lanaldi osorako eta urtebetez.

c) Lokalen erabilerari, horien mantentze orokorrari, komunikazioei, eta material suntsikor eta bulegoko materialari dagozkien gastuak hartuko dira gastu arruntzat.

d) 5.1 artikuluaren d) idatz-zatiaren 2. puntuan ezarritakoari dagozkion gastuak, prestakuntza-baliabide berezi batean orientaturikoen banakako preskripzioari buruzkoak. Kasu honetan, baliabide horretan erregistratzeari buruzko kostua subentzionagarria izango da, pertsona bakoitzeko 2.100.– euroko gehienezko mugarekin.

TRAMITEAK
Eskaera:
Enplegurako orientazioko ekintzak garatzeko Laguntzak
Bertara joanda
Formularioak:
Formularioak (Eskaera)
Eskabidea egiteko beharrezkoa da erabiltzailearen alta prozesua martxan jartzea, aplikazio informatikoaren bidez dirulaguntza eskatzeko. Horrretarako www.lanbide.net orria kontsultatu.
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    Eskabidea eredu arautua erabiliz egingo da, eta horri, erantsiko zaio 327/2003ko Deketuaren Lehenengo Kapituluko 9.2 artikuluan zehaztutako dokumentazioa. Hori guztia, Prestakuntza zuzendariari igorriko zaio.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2006/09/06 - 2006/10/05
Aurkezteko epe-muga:
06/09/2006 - 05/10/2006
Ebazteko epea:
Lau hilabete, deialdiaren aginduak ondorioak dituenetik, 5.1. artikuluko d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzen kasuan izan ezik; kasu horretan eskabidea aurkezten denetik 6 hilabeteko epea egongo baita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.