BSE antzemateko test azkarra egindakoan positibo eman duen kanalaren hilketa-kate bereko aurre-aurreko kanala eta ondorengo biak kalte-ordainak.
Entzefalopatia espongiformea (BSE) antzemateko test azkarra eginda positibo eman duen abereaz gainera suntsitu beharreko kanalak (alegia, hilketa-kate bereko aurre-aurretik joan den kanala eta ondoren datozen hurrengo biak) eta hortik eratorriko produktuak suntsitu eta galtzearren, abere horien jabeei kalte-ordainak ematea.
Agindu hau betez emango diren laguntzen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren kontura joango da eta ez da 18.000 eurotik gorakoa izango.
- 42/2004 Dekretua (EHAA Zk. 85/2004)
martxoaren 2koa; honen bidez, behien entzefalopatia espongiformea (BSE) antzemateko test azkarra egindakoan positibo eman duen kanalaren hilketa-kate bereko aurre-aurreko kanala, ondorengo biak eta hortik datozen azpi-produktuak galtzearren emango diren kalte-ordainak ezartzen dira. - Agindua, 2008ko otsailaren 22koa (EHAA Zk. 64/2008)
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, behien entzefalopatia espongiformea (BSE) antzemateko test azkarra egindakoan positibo eman duen kanalaren hilketa-kate bereko aurre-aurreko kanala, ondorengo biak eta hortik datozen azpi-produktuak galtzearren emango diren kalte-ordainetarako 2008. urtean erabiliko den zenbateko osoa eta aplikatuko den kalte-ordainak emateko baremoa argitara ematekoa. Aipatutako kalte-ordain horiek martxoaren 2ko 42/2004 Dekretuan aurreikusita daude.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1 - 3. solairua.
01010 - Vitoria-Gasteiz
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1 - 3. solairua.
01010 - Vitoria-Gasteiz
Juan Ramón Puy Pitarke
Telefonoa: 945-019642
Fax: 945-019989
Posta elektronikoa: j-puy@ej-gv.es
Entzefalopatia espongiformea (BSE) antzemateko test azkarra eginda positibo eman duen abereaz gainera suntsitu beharreko kanalak (alegia, hilketa-kate bereko aurre-aurretik joan den kanala eta ondoren datozen hurrengo biak) eta hortik eratorriko produktuak suntsitu eta galtzearren, abere horien jabeei kalte-ordainak ematea.
Entzefalopatia espongiformea (BSE) antzemateko test azkarra eginda positibo eman duen abereaz gainera suntsitu beharreko kanalak (alegia, hilketa-kate bereko aurre-aurretik joan den kanala eta ondoren datozen hurrengo biak) eta hortik eratorriko produktuak suntsitu eta galtzearren, abere horien jabeei kalte-ordainak ematea.Entzefalopatia espongiformea (BSE) antzemateko test azkarra eginda, positibo eman duen kanalaren aurre-aurretik joan den kanalaren eta/edo ondoren datozen hurrengo bien jabeek, betiere.
a) Nekazaritza-ustiategiak direnean, Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute kokatuta, eta, gainera, foru-aldundiek kudeatzen duten nekazaritza-ustiategien erregistroan ere egon behar dute behar bezala inskribatuta, bakoitzak dagokion erregistroan.
b) Nekazaritza-industriak direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien industrien erregistroan egon beharko dute alta emanda.
c) Betiere, abereak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategi batekoa izan behar du, eta ustiategiak EAEko nekazaritza-ustiategien erregistroan egon behar du behar bezala inskribatuta.
Agindu hau betez emango diren laguntzen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren kontura joango da.
Kalte-ordainen baremoa honakoa izango da:
| Kategoria | Kalte-Ordaina euro/kg egurastuta |
|---|---|
| A atala (24 hiletik beherako arrak, zikiratu gabeak) | 3,95 |
| E atala (emeak, umerik egin gabeak) | 4,26 |
| C eta B atala (idiak eta zezenak) | 2,51 |
| DU eta DR atala (emeak, umea egindakoak) | 3,23 |
| DO atala (emeak, umea egindakoak) | 2,82 |
| DP atala (emeak, umea egindakoak) | 1,49 |
| C atala (24 hiletik beherako arrak, zikiratuak) | 4,05 |
- Erantsi beharreko agiriak
a) Eskaera-egilearen NANaren fotokopia, edo, hala badagokio, IFKarena.b) Legezko ordezkaria bada, NANaren fotokopia eta legezko ordezkaria dela frogatzeko dokumentazioa.
c) Eskaera-egilea nekazaritza-industria bat bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Elikagai Industrien Erregistroan alta emanda dagoela frogatzeko egiaztagiria.
d) Behi-azienda identifikatzeko agiriaren fotokopia, kalte-ordaina eskatzeko zio diren animaliei dagokiena, eta lurraldean lurraldeko foru-aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuak emana.
e) Kanala erabat konfiskatu dela egiaztatzeko ziurtagiria, Osasun Publikoko Albaitaritza Zerbitzuak emana; hor adierazi behar da kanala tindatu dela, eta baimendutako transformazio-industria batera (gero han suntsitu dezaten), edo baimendutako suntsipen-industria batera eraman dela.
f) Konfiskatutako abereari jatorriz dagokion ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko txartelaren fotokopia.
g) Hiltegian emandako ziurtagiria, ondorengo datu hauek guztiak bertan jasota daudela:
- Aberearen belarritakoaren zenbakia.
- Arraza.
- Espeziea.
- Sexua.
- Kanalaren pisua, egurastu ondoren.
- Kanalaren sailkapena.
- Entzefalopatia espongiformea (BSE) antzemateko test azkarra eginda positibo eman duen aberearen hilketa-zenbakia, baita kalte-ordaina eskatzeko arrazoi den animaliarena edo animaliena ere.
- Abeltzainaren eta abereak hiltegira eramateko arduradunaren izena, helbidea eta NAN/IFZ.
h) Hirugarrenaren Kodean alta emanda dagoela erakusteko inprimaki ofiziala, dekretu honen II. eranskinean dagoen eredu normalizatuaren araberakoa.
i) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteta eta eguneratuta dituela egiaztatzeko ziurtagiria.
Juan Ramón Puy Pitarke
Telefonoa: 945-019642
Fax: 945-019989
Posta elektronikoa: j-puy@ej-gv.es
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.