Droga-Mendetasunen arloko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko laguntzak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal kudeatzailea
Droga Gaietako Zuzendaritza
Xedea
Kapitulu honen xedea, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez emango dituen laguntzen esparrua arautzea da. Laguntza horiek, hain zuzen ere, 2008ko ekitaldian droga-mendetasunen arloko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko emango dira.
Nori Zuzendua
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak titulazio akademikoa eta ikerketarako gaitasuna egiaztatuta duten pertsonek eta beren estatutuetan berariaz gizarte-ikerketa jaso eta droga mendekotasunen arloan azterlanak edo ikerlanak egiteko helburua duten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte.
Diru kopurua
127.308,00 euro.
Araudia
AGINDUA, 2008ko otsailaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2008ko ekitaldian talde teknikoak sortu eta mantentzeko, droga-mendetasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko, droga-mendetasunen arkoko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko, eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.
Harremanak norekin
Nieves Corcuera Bilbao
Telefonoa: 945.018.106.
Faxa: 945.016.407.
e-mail:n-corcuera@ej-gv.es
Erantsi beharreko agiriak
Laguntza honek xede dituen dirulaguntzak jasotzeko aukera izan nahi duten erakunde pribatuek edo pertsona fisikoek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
1 zk.ko eredua. Erakunde pribatuak.
- IV Eranskina
- IFKren fotokopia.
- Erakundearen estatutuak (aurreko ekitaldiren batean aurkeztu badira eta daturik aldatu ez bada, ez dira berriro aurkeztu beharko).
- Laguntza-eskaera sinatu duenaren ordezkaritzaren justifikazioa.
- Erantzukizunpeko adierazpen bat edo ziurtagiri bat egiaztatzen duena "pertsona edo erakunde eskatzailea ez dela zigor administratiboa edo penala betetzen ari eta horren ondorioz galdu duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera, eta, era berean, ez duela diru-laguntzetarako bidea eragozten dion lege-debekurik jaso".
- Finantziazio-iturririk izanez gero, horien egoeraren berri ematen duen ziurtagiriak aurkeztu beharko da.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileek beren zerga-betebeharrak bete izana egiaztagiria.
- Gizarte Segurantzako zerga-betebeharrak bete izana egiaztagiria.
2 zk.ko eredua. Pertsona fisikoak.
- IV Eranskina
- IFKren fotokopia.
- Erantzukizunpeko adierazpen bat edo ziurtagiri bat egiaztatzen duena "pertsona edo erakunde eskatzailea ez dela zigor administratiboa edo penala betetzen ari eta horren ondorioz galdu duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera, eta, era berean, ez duela diru-laguntzetarako bidea eragozten dion lege-debekurik jaso".
- Finantziazio-iturririk izanez gero, horien egoeraren berri ematen duen ziurtagiriak aurkeztu beharko da.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileek beren zerga-betebeharrak bete izana egiaztagiria.
- Gizarte Segurantzako zerga-betebeharrak bete izana egiaztagiria.
Eskabideak Aurkezteko Epea
2008/03/27 - 2008/04/29
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Droga Gaietako Zuzendaritza
Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria - Gasteiz (Álava)
Etxebizitza Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria - Gasteiz (Álava)
Etxebizitza Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)
Etxebizitza Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
20004 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)
Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Adminsitrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.
Tramiteen deskripzioa
- Agindu honetan araututako laguntzen kudeaketarako organo eskuduna Droga Gaietako Zuzendaritza izango da.
- Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketaren prozeduraren bidez ebatziko dira. Droga Gaietako zuzendariak kide anitzeko organo bateko kideak izendatuko ditu, eta organo horrek ebazpen-proposamen arrazoitua egingo dio erakunde laguntza-emaileari. Gizarte Gaietako sailburua izango da organo horretako buru
- Kide anitzeko organo hauen osaera ondokoa izango da:
- Lehendakaria: Gizarte Gaietako sailburuordea.
- Mahaikideak: Droga Gaietako zuzendaria, Droga Gaietako Zuzendaritzako bi teknikari (batek idazkari-lanetan jardungo du), dirulaguntzarik eskatzen ez duen Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluko Batzorde Tekniko Espezializatu bateko kide bat, eta Eusko Jaurlaritzako Sail bateko kide bat, Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluan izendapena duena.
- Laguntzen emakidari buruzko ebazpenek, Agindu honen 21. artikuluan aurreikusitako erakunde onuradunaren betebeharrak adieraziko dituzte eta laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra bereziki aipatuko dute.
- Publizitate-printzipioa betetzeko eta ebazpenen jakinarazpen berariazko eta banan-banakoaren kaltetan izan gabe, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren pertsonen eta erakundeen zerrenda (esleitutako kopuruak adierazita) eta hasiera batean emandako diru-laguntza aldatuta ikusi dutenena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Droga Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez.
Egitura Atal Ebazlea
Agindu honetan aurreikusitako laguntzen emakida edo ukapena Droga Gaietako zuzendariaren berariazko ebazpen arrazoitu bidez egingo da.
Ebazteko epea
Agindu honen babesean formulatutako laguntzetarako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bost hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
- IV Eraskina 1 zk.ko eredua. Erakunde pribatuak
- IV Eraskina 2 zk.ko eredua. Pertsona fisikoak.
Bestelako Agiriak
Ez daude.
Oharrak
Ez daude.
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
07/04/2005