Jatorri-merkatuetako Turismo Sustapenean adituak prestatzeko beka-programa - 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza


Xedea

Nazioarteko turismo-merkatuetan espezializatutako giza baliabideak garatzea da, euskal sektore turistikoan behar bezala prestatutako profesional gehiago egon daitezen.


Nori Zuzendua

Eskabidea aurkezten den unean honako betekizunak betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratu ahal izango dituzte beka hauek:

a) 12 hilabete baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izatea. Hala ere, onartu egingo dira, baita ere, aurretik EAEn erroldatuta egonda, antzinatasun-betekizun hori betetzen ez dutenak goi-mailako ikasketak egitera erkidegotik kanpo joan behar izan dutelako.
b) Goi-mailako unibertsitateko titulazioa, Turismoko diplomatura edo Enpresa eta Turismo Jardueretako teknikari (TEAT) titulua izatea. Goi-mailako titulaziotzat hartuko da hirugarren zikloko goi-mailako ikasketak egitea ahalbidetzen duena. Tituluak ofizialak izan edo Espainiako Hezkunta, Kultura eta Kirol Ministerioak behar bezala homologatuta egon beharko dira. Deialdiaren aurre-aurreko hiru urteetan aterea izan behar du tituluak.
c) 30 urte baino gehiago ez izatea.
d) Beka bakoitzean zehaztutako herrialdeko hizkuntzaren mintzamena eta idazmena menperatzea. 
e) Xedea Kontuan hartuta, antzeko bekak edo Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak deituriko beste batzuk jaso ez izatea.


Diru kopurua

2009ko ekitaldi honetan gehienez ere lau (4) beka emango dira eta honakoak izango dira horien zenbatekoak:

OET - Lekua                       Bekaren zenbatekoa
Frankfurt (Alemania)                  26.100 €
Londres (Reino Unido)              26.100 €
Nueva York (EE.UU.)                 26.100 €
Paris (Frantzia)                            26.100 €


Araudia

AGINDUA, 2008ko abenduaren 17koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bitartez, jatorri-merkatuetako turismo-sustapenean adituak prestatzeko beka-programa arautzen duen Agindua aldatzen duena.

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 26koa , Turismo sailburuordearena. Honen bitartez, jatorri-merkatuetako Turismo Sustapenean adituak prestatzeko bekak emateko 2009.ekitaldiko deialdia argitaratzen da.


Harremanak norekin 

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:
Tel.: 943 02 25 64
e-posta:
m-etxebeste@ej-gv.es

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: 
Tel.: 94 403 14 00
e-posta:
a-lekue@ej-gv.es

Arabako Lurralde Ordezkaritza:
Tel.: 945 01 70 55
e-posta:
ma-gonza@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

1.- Betekizunak egiaztatzeko nahitaezko dokumentazioa.

 a) NANaren, edo, hala badagokio, eskatzailearen nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen dituen dokumentuaren, fotokopia, bi argazki berriekin batera.

 b) Titulu akademikoaren edo titulua egiteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

 c) Hala badagokio, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak titulua homologatzeko eginiko agiriaren fotokopia.

 d) Hizkuntza Eskola Ofizialaren B2 ziurtagiria (B2.2), edo Europako Erreferentzia Esparruarekiko baliokidea, bekari dagokion herrialdeko hizkuntza ahoz eta idatziz badakiela egiaztatzeko.

 e) Errolda-egiaztagiria; hartan, Euskal Autonomia Erkidegoan hamabi hilabete baino gehiago daramala egiaztatu behar du eskatzaileak. Une horretan goi-mailako ikasketak EAEtik kanpo egiteagatik beste Erkidego batean erroldaturik dagoenak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu: lehenago EAEn erroldaturik egon dela egiaztatzen duen errolda-egiaztagiria, eta goi-mailako ikasketak egiteagatik beste erkidego batean erroldaturik dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

 f) Antzeko bekak edo Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak deituriko beste batzuk jaso ez dituela adierazten duen zinpeko aitorpena.

 g) Eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarren zehapen penalik edo administratiborik ez duela jaso, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez dagoela (sexu-diskriminazioagatik gertatutako debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean ezarritakoaren arabera) adierazten duen zinpeko aitorpena edo erantzukizun-aitorpena.

 Jatorrizko dokumentuak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak aurkeztu behar dira.
 

 Eskabideak behar bezala osatuta edo eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkezten ez badira, interesdunari 10 eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko. Horrela egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

2.- Merezimenduak balioesteko bestelako dokumentuak.

 a) Hautagaiaren espediente akademikoaren ziurtagiria, ikasturte guztietan lortutako kalifikazioak eta goi-mailako ikasketak noiz bukatu dituen azalduz (hala badagokio, karrera-amaierako proiektua eta lizentziatura-proba barne hartuta).
 b) Currículum vitaea, dagozkion egiaztagiriekin batera. Lehentasunez, atzerriko hizkuntzen eta informatikaren jakintza-maila, egindako ikastaroak eta lanbide-esperientzia balioetsiko dira. 
 c) Eskabidea aurkeztean agiri bidez frogatu ezin diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko. Lanbide-esperientzia egiaztatzeko, lan-bizitzaren txostena aurkeztu behar da.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/12/27 - 2009/01/30


Eskabideak aurkezteko lekua 

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Ez da azaltzen.


Egitura Atal Ebazlea

Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza


Ebazteko epea

Gehienez ere hiru hilabeteko epea izango da, dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2008KO ONURADUNAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria 


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

23/12/2008