Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Egitura atal kudeatzailea
Garraio Zuzendaritza
Xedea
Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidego barruan hiriko eta hiriarteko bidaiari-garraio publikoan diharduten automobiletan 2009an jarri diren lokalizaziorako eta kontrolerako ekipo eta elementuetarako laguntzak arautzea.
Nori Zuzendua
1.– Agindu honetan jasotako diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, eskabideak aurkezteko epean Euskal Autonomia Erkidegoan hiriko eta hiriarteko bidaiari-garraio publikoan automobilarekin jarduteko lizentzia edo-eta baimenak dituzten titularrak biltzen dituen sozietate, federazio, elkarte profesional, kooperatiba, merkaturatzeko sozietate eta, oro har, zuzenbidean onartutako bestelako taldeek, baldin eta enpresa txiki eta ertainen kategorian sartzen badira. Enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Aurreko eskakizunak betetzen ez dituen enpresa batek edo enpresa multzo batek ez izatea, ez zuzenean, ez zeharka, enpresaren kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 baino gehiago.
Interpretazio-arazorik sortuz gero, enpresa txiki eta ertainak definitzeko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa edo hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak hartu beharko dira kontuan.
Diru kopurua
1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak proiektuaren kostu osoaren %25 ordaintzeko izango dira, eta ez da itzuli beharrik izango.
2.– Agindu honen 1.2 artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntzak ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko du dirua Garraio Zuzendaritzak. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.
3.- Onuradun bakoitzak ezin izango du hiru urteko epean 100.000 euro baino gehiago jaso de minimis laguntzetan.
Araudia
Harremanak norekin
Francisco Javier Rivas Dominguez. Telefono zkia.: 945 019721
Marisa Madinabeitia Rivarés. Telefono zkia.: 945 019715
Erantsi beharreko agiriak
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko agiriei dagokienean, eskabide-orriarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira (jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da baina kopia aurkeztuz gero organo aginpidedunak egiaztatu beharko du):
a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatuko duen agiria (eraketa-aktaren eta estatutuen kopia) eta haren izenean diharduen ordezkariarena; sozietate edo taldeen kasuan, gainera, eskaerari buruz estatutuen arabera hartutako akordioak ere aurkeztu beharko dira. Proiektua hainbat erakunde edo enpresa-talderentzat bada, horietako bakoitzaren ordezkarien eta eskabidea sinatzen dutenen nortasuna egiaztatu beharko da, eta eskabidearekin batera, kasuan kasuko sozietateen akordio sozialak aurkeztu beharko dira.
b) Eskatzailearen identifikazio fiskalerako agiria.
c) Eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.
d) Alderdi teknikoak eta finantzen gainekoak azalduko dituen memoria, gutxienez honako hauek jasoko dituena:
– Entitate eskatzailearen datuak.
– Enpresa interesdunen datuak eta erakunde eskatzaile bakoitzeko edo proiektuan parte hartzen duen erakunde bakoitzeko bazkideen kopurua.
– Proiektuak ukitutako titularren Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta lizentzia edo baimenaren zenbakia.
– Diruz laguntzea nahi den proiektuaren faseak eta burutzeko epea; ezaugarriak; helburua, finantzatzeko era edo garatu beharreko jardueraren gastu eta diru-sarreren aurreikuspena; bideragarritasun-azterlana eta gizartean nahiz lanean izango duen eraginari buruzkoa, eta eskabidea balioesteko interesgarri izan daitekeela iritzitako beste edozein alderdi.
e) Aurrekontua edo faktura, pro-formakoa edo behin betikoa.
f) Helburu bererako bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.
g) Eskatzailearen, pertsona nahiz entitatearen, adierazpena, honako hauek jasotzen dituena: ez zaiola diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea kendu zigor-bideko edo administrazio-bideko ezein zehapen bidez, eta ez duela horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.
Eskabideak Aurkezteko Epea 2009/08/05- 2009/10/06
Eskabideak aurkezteko lekua
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratzeko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, eranskinean datorren eredua hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein eratan.
Tramiteen deskripzioa
- Eskaera
- Ematea
- Ordaintzea
Egitura Atal Ebazlea
Garraio zuzendaria
Ebazteko epea
Agindua indarrean jarri eta sei hilabeteko epean.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
06/08/2009