Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal kudeatzailea
Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza
Programa honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoan garai batean garatu ziren meatzeetako erauzketa-jardueren ondorioz andeatutako eremuak birgaitu, paisaian harmonikoki integratu eta babesteko dirulaguntzak ematea.
Nori Zuzendua
A) Euskal Autonomia Erkidegoko toki- edo foru-erakundeak.
B) Meagintza-sektoreko enpresa-elkarteak.
C) Euskal Autonomia Erkidegoan lehengai mineralen aprobetxamendurako meagintza-jarduerak garatzen dituzten enpresek edo enpresa-taldeak.
Araudia
AGINDUA, 2003ko maiatzaren 20koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, euskal autonomia erkidegoko meatzeetan egin ohi ziren erauzketa-jardueren ondorio andeatutako alderdiak birgaitzeko, paisaian harmonikoki integratzeko eta babesteko laguntza-programa arautzen duena.
AGINDUA, 2005eko maiatzaren 12koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, 2003ko maiatzaren 20an Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak emandako Agindua aldatzen duena. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko meatzeetan egin ohi ziren erauzketa-jardueren ondorioz andeatutako alderdiak birgaitzeko, paisaian harmonikoki integratzeko eta babesteko laguntzen programa arautu zen.
EBAZPENA,2005eko ekainaren 8koa, Administrazio eta Plangintza sailburuordearena, EAEn meatzaritzako erauzte-jarduera zaharren ondorioz andeatutako alderdiak birgaitzeko, ingurunera era orekatuan egokitzeko eta eremu horien segurtasuna bermatzeko 2005eko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia jendearen jakinean jartzeko dena.
Harremanak norekin
Pedro Gozalo Manterrubio
Tel.: 945 01 82 38
E- posta: p-gozalo@ej-gv.es
Jesús Cospedal Pérez-Cosío
Tel.:945 01 82 38
E-posta: j-cospedal@ej-gv.es
Bernardo Catón Santarén
Tel.: 945 01 82 60
E-posta: b-catón@ej-gv.es
Erantsi beharreko agiriak
a) Eskatzaileari eta honen legezko ordezkariari dagozkien egiaztagiriak eta identifikazio-agiriak, eta, hala badagokio, toki- edo foru-erakundeko gobernu-organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria, laguntzei buruzko agindu honi heltzeko asmoa agertzen duena.
b) Laguntza eskatzera bultzatu duen jardunaren memoria xehatua; bertan proiektuaren helburuak, deskripzioa eta ingurumenaren lehengoratzean eta hobekuntzan duen eragina azalduko dira eta plan, kronograma eta burutzeko epeak bilduko ditu. Inbertsioaren xede diren eremuen kokapena adieraziko da, baita udalerrian jarduna garatuko den leku zehatza ere. Era berean, memoriarekin batera eskala egokian egindako plano eta profilak aurkeztuko dira.
c) Guztizko inbertsioaren aurrekontu banakatua, besteak beste, honako alderdiak zehaztuko dituena:
– Egin beharreko inbertsioaren zenbatekoa guztira.
– Eskatzen den diru-laguntzaren zenbatekoa.
– Hala badagokio, eskatzaileak egindako ekarpenaren zenbatekoa.
d) Eremuen titulartasunari buruzko egiaztagiria edo, hala badagokio, programatutako lanak egiteko eremu horien titularrak emandako baimena.
e) Eremuek duten erabilera hirigintza-kalifikazioarekin bat datorrela frogatzen duen ziurtagiria.
f) Udalerriko erroldari dagokion ziurtagiria, laguntza eskatzen den datari dagokiona.
g) Ogasun eta Finantza sailburuaren, 1991ko urriaren 7ko Aginduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek euren zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeari buruzkoan, edo hau ordezten duen arautegian, ezarritakoak gertatzen direnetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, eta eskatzaileak berariazko baimena eman ondoren, zergen arloan eskumenak dituzten organoei zuzen-zuzenean eskatuko die diru-laguntzak eskatzen dituztenek zerga-betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duten egiaztagiriak igortzeko. Espedientean interesatuek berariazko baimena eman dutela adierazten ez bada, azken hauei dagokie egiaztagiri egokia ekartzea.
h) Eskatzailearen aitorpena; bertan, honakoak adieraziko dira: lortutako diru-laguntzak eta jarduera horiek direla-eta beste administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturi eskatutako diru-laguntzak; eta jarduera horiek finantzatzeko eskatzen den beste edozein diru-laguntza Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari jakinarazteko konpromisoa.
i) Egoki ikusten den beste edozein dokumentu, eskabideak ebaluatzeko irizpide gisa 9. artikuluan biltzen diren inguruabarrekin zerikusia dutela frogatzeko balio badute.
Dagokion tasa
Ez dago.
Eskabideak Aurkezteko Epea
2005/06/09 - 2005/08/09
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Bulegoa
General Concha 23
48010 BILBAO
EuskoJaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Bulegoa
Samaniego 2
01008 VITORIA-GASTEIZ
EuskoJaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Bulegoa
Easo 10
20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Tramiteen deskripzioa
1.- Eskabidea.
2.- Balorazio Batzordeak eskabideak baloratzea.
3.- Dirulaguntzen emakidaren hasierako ebazpena.
4.- Onuradunak lehengoratze edo integrazio-lanen proiektu teknikoak egin eta aurkeztea.
5.- Proiektu teknikoak onesteko ebazpena.
6.- Proiektua burutzea.
7.- Obrak egin izanaren egiaztagiriak aurkeztea.
8.- Dirulaguntzak ordaintzea.
Egitura Atal Ebazlea
Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza
Ebazteko epea
Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Ez dago.
Bestelako Agiriak
Ez dago.
Oharrak
Ez dago.
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
08/06/2005