Boluntarioen asegurua finantzatzeko asmoz boluntarioak dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeekin lankidetzan arituta Euskal Autonomia Erkidegoan boluntariotza sustatzeko laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea boluntariotza antolatuaren ekintza sustatu eta erraztea eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan boluntarioak dituzten erakundeei diru-laguntzak ematea da. Diru-laguntza horiek boluntarioen aseguruak finantzatzen laguntzeko erabiliko dira eta, horrela, erakundeak Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatzea bultzatuko da.


Nori Zuzendua

1.– Ondoko baldintzak betetzen dituzten erakundeek lortu ahal izango dituzte diru-laguntza hauek:

  • Boluntarioak izatea (forma juridikoa edozein izanik ere), legeen arabera eratuta eta nortasun juridiko propioaz hornituta egotea, irabazi asmorik ez izatea eta beren izaeraren arabera dagokien erregistroan behar bezala erregistratuta egotea.
  • Jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea edo egoitza edo ordezkaritza bertan izatea. Azken kasu horretan, boluntario-lana Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten boluntarioen aseguruak soilik jasoko du diru-laguntza. Horretarako, erakundearen eraketa-dokumentuan xedatutakoari lotu beharko zaio.
  • Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera interes orokorreko jarduerak egitea, hau da, gizartearen edo pertsonaren aldeko konpromiso bat dakarten jarduerak eta ondoko esparrutan egiten direnak: gizartea, komunitatea, hiria, kultura, garapenerako lankidetza, ingurumenaren babesa edo antzeko beste edozein.
  • Eskabidea aurkezten den datan boluntario guztien aribideko urterako erantzukizun zibileko aseguruak eta istripu-aseguruak behar bezala kontratatuta izatea.
  • Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatuta egotea, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta Boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horretarako xedatutakoaren arabera.
  • Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, ezta  hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean egotea ere. Kontuan  hartuko dira, orobat, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen artetik  seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

Diru kopurua

50.000 euro


Araudia
  • 17/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Boluntarioei Buruzkoa.
  • 169/2000 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena.
  • agindua, 2008ko maiatzaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, boluntarioen asegurua finantzatzeko asmoz boluntarioak dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeekin lankidetzan arituta Euskal Autonomia Erkidegoan boluntariotza sustatzeko laguntzak arautzen dituena.

Harremanak norekin

Informazioa:
Tfnoa: 945.019.393 eta 945.016.408
Faxa: 945.019.311
e-maila:respbs@ej-gv.es ydirebienestars@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honek aipatzen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera izan nahi duten erakunde eskatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Eskabidearen I. ERANSKINA, behar bezala beteta. Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztu beharko da.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren jatorrizko ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak izena emanda ez badaude enpresaburu gisa Gizarte Segurantzaren sisteman, beren jarduerari buruzko idazki bat aurkeztu beharko dute, legezko ordezkari batek sinatua. Idazki horretan, adierazpen arduratsu bat egingo dute eta bertan azalduko dute egunean daudela Gizarte Segurantzaren betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren sistema alternatiboetan.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Urtean bertan helburu berbererako eskatutako edo emandako beste finantzaketa-iturriei buruzko zinpeko deklarazioa, erakunde eskatzailearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatua.
  • Erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dituen ziurtagiria, erakunde aseguratzaileak edo aseguru-hartzaileak egindakoa. Pertsona aseguratuen kopurua eta polizaren guztizko kopurua zehaztuko dira bertan, II. ERANSKINEAN xehatu bezala.
  • 5.2 artikuluaren azken paragrafoan aurreikusitako kolektiboetako boluntarioak aseguratzen badira, kolektibo horietako pertsona aseguratuen kopurua, aseguratu bakoitzaren kostua eta igoeraren justifikazioa jasoarazi beharko dira ziurtagirian.
  • Erakunde eskatzailea Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatuta ez badago, inskripzio-eskabidearen kopia aurkeztu beharko da.
  • Hirugarren Interesatuaren Datuen Alta Inprimakia, Hirugarrenen altan emanda egon ezean, edo alta emanda egonagatik kontu-zenbakia edo erakundearen beste edozein datu aldatzen dutenentzat.
  • Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xadapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/06/12 - 2008/10/01


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria aurkezteko epea Agindu honek ondorioak sortzen dituenetik irekiko da 2008ko urriaren 1era arte
Eskabide horiek, I. Eranskin gisa barne hartzen den ereduari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edota urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein prozeduraren bidez.
Eskabidea erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko ahalmena duen pertsonak sinatuko du.


Tramiteen deskripzioa

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan araututako deialdia kudeatzeko zereginak egitea. Ildo horretatik, Gizarte Ongizateko zuzendaria da Agindu honen babespean aurkezten diren laguntza-eskabideak ebazteko organo eskuduna.
Eskabide guztiak ebatziko dira, eta hartzen diren ebazpenak banan-banan eta pertsonalki jakinaraziko zaizkie interesatuei, sei hilabeteko epean, aurkezten diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Adierazitako epe hori amaitu eta eskabideari buruz hartutako ebazpena jakinarazi ez bazaio interesatuari, egindako eskabidea onetsitzat hartuko da, salbu eta 5.1 artikuluan aipatutako kreditu-agorpena ebatzi ondoren aurkeztu bada.
Laguntzak ematea onesten duten ebazpenek laguntzen zenbatekoa zehaztuko dute, eta igorpen bakar batean ordainduko dira, 11.1 artikuluan ezarritako epea bukatutakoan.
Nolanahi ere, emandako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaituko, eta erakunde interesdunek haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko zuzendaria


Ebazteko epea

Eskabide guztiak ebatziko dira, eta hartzen diren ebazpenak banan-banan eta pertsonalki jakinaraziko zaizkie interesatuei, sei hilabeteko epean, aurkezten diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

05/06/2008