Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko diru-laguntzak. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Egitura atal kudeatzailea

Europako Gaietarako Zuzendaritza


Xedea

Diru-laguntza hauek Europar Batasuneko ekintzaren norainokoa esplikatzeko dauden jardueren informazio eta komunikazio proiektuen promoziorako izango dira


Nori Zuzendua

Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko publiko edo pribatuak, maila desberdinetako ikastetxeak, komunikabideak, eta erakunde profesional eta sindikalak


Diru kopurua

150.000 euroko diru-laguntza


Araudia

35/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Europako gaiei buruz informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak arautzen dituena;  apirilaren 26ko 100/2005 dekretuaren bitartez aldatuta.

ebazpena, 2009ko apirilaren 21ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, 2009ko ekitaldiko Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia egiten duena.


Harremanak norekin

Elena Iturrate

Europako Gaietarako Zuzendaritza

Lehendakaritza

Nafarroa kalea, 2

Tfnoa.: 945-01 78 43

01007 Vitoria-Gasteiz


Erantsi beharreko agiriak

1. Egin behar den proiektuaren erabateko azalpena, datu hauek derrigorrez adierazi behar direlarik:

- Proiektuaren barruan dauden ekintzen zehaztasunak

- Ekintzen egutegia

- Proiektuaren zabalkunde-plana (Komunikabideak, kartelak, iragarkiak, e.a...)

- Proiektua osatzen duten ekintzen destinatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarrak badira, horien deskribapena

- Proiektua osatzen duten ekintzen garapenean euskara erabili behar bada, horri buruzko xehetasunak

- Proiektuan parte hartzen duten erakundeen zerrenda

- Proiektua burutuko duten erakunde bultzatzaileen baliabide material eta pertsonalen zerrenda eta xehetasunak

- Proiektua elkarrekin finantzatzeko eskatu zaien erakundeen zerrenda

2. Dagokion erregistroan eraketaren edo izena eman izanaren egiaztagiria, bai eta Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan dagoela ziurtatzen duena ere

3. Foru Ogasunaren egiaztapena eta/edo dagokion Lurraldeko Diruzaintzarena, zergak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak bete direla akreditatzeko

4. Helburu berbera lortzeko beste tokiren batean dirulaguntzaren bat eskatu bada, horren adierazlea

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/05/16 - 2009/06/15


Eskabideak aurkezteko lekua

Europako Gaietarako Zuzendaritza

Lehendakaritza

Nafarroa kalea, 2

01007 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, epaimahai kalifikatzaile bat osasuko da. Epaimahai horren osaketa kasuan kasuko deialdiaren erabakian zehaztuko da.

Epaimahaiak, dirulaguntzak emateko onartu diren irizpideen arabera, hartzen duen erabakiaren berri emango dio Lehendakaritzaren idazkariari


Egitura Atal Ebazlea

Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiariaren titularrak, Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako proposamena ikusita, prozedura erabakiko du


Ebazteko epea

Hiru hilabeteko epean eman beharko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

18/05/2009