Garraio Zuzendaritzaren prestakuntza-bekak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak


Egitura atal kudeatzailea

Garraio Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da unibertsitateko graduatuak prestatzeko bi bekatarako dei egitea. Beken xehetasunak ondoren azalduko dira.

TB-1 BEKA: logistikaren garapena eta ikerketa Euskadin.

TB-2 BEKA: mugikortasun iraunkorra ezarri eta sustatzea.

 


Nori Zuzendua

Unibertsitateko graduatuak


Diru kopurua

1. Beken zenbateko gordina:14.400 euro

Hilero 1.200 euro ordainduko zaie. Hilabetea bukatutakoan, egin beharreko lana zein egoeratan dagoen azalduko duen memoria bat aurkeztu beharko dute bekadunek. Azkeneko bi hilabeteei dagokien ordainketa egiteko, hautaketa-batzordeak onespena eman beharko dio azterlanari, hala ezertzen baitu hamargarren oinarri-arauko f idatz-zatiak.

2. Horretaz aparte, bi bekadunek lana burutzeko behar dituzten prestakuntza-ikastaro, bidaia eta ostatu gastuetarako, hamabi mila (12.000) euroko funtsa eratuko da.

Bekadunek behar bezala egiaztatu beharko dituzte gastuak, gastua egin, eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean. Ordainketak, berriz, Garraio zuzendariak baimena emandakoan egingo dira, harik eta funtsa agortu arte, ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz).


Araudia

ehaa

 ehaa  (akats-zuzenketa)


Harremanak norekin

David Alonso Alonso
Telefono zenbakia: 945-019741


Erantsi beharreko agiriak

Behar bezala betetako eskabide-orriarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

A) Laugarren oinarri-arauan adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak:

- Espainiar nazionalitatea NANa aurkeztuta egiaztatuko da edo, bestela, nazionalitatea egiaztatzen duen beste titulu juridikoaren bidez.

- Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duela egiaztatzeko, kasuan kasuko udal-egiaztagiria beharko du eskatzaileak.

- Titulazio akademikoa egiaztatzeko, eskabideak aurkezteko epean oinarri-arau honen bigarren puntuan zehaztutako bulegoetan titulu akademiko ofizialaren edo hura lortu duela erakusten duen egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, jatorrizko agiriarekin batera, erkatu ahal izateko. Atzerrian edo Espainiako zentro ez-ofizialetan lortutako tituluek aipatu epean baliokidetuak edo onartuak behar dute izan, eta ondorio juridiko guztiak eduki.


- Honako hauek adieraziko dituen zinpeko aitorpena: bat, une horretan ez dela laguntza eta diru-laguntza publikoen arloan egindako arau-hauste baten ondorioz jarritako zehapen irmo bat betetzen ari; eta bi, ezta, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik betetzen ere, eta ez dagoela, Emakumeeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide, debeku horrekin zigortua ere (1/1997 Legegintza Dekretua aldatzen duen otsailaren 18ko 4/2005 emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen Xedapen Gehigarrietan seigarrena).


- Zinpeko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aurreko ekitaldian egindako deialdiko bekarik ez duela hartu eta hamaikagarren oinarri-arauan jasotako ezein bateraezintasun egoeratan ez dagoela adierazten duena.

B) Curriculum vitae-a, xehetasun akademikoak, profesionalak, hizkuntzen jakite-maila eta interesgarritzat jotzen diren beste merezimendu batzuk jasoko dituena.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2010/09/28- 2010/10/26


Eskabideak aurkezteko lekua

Garraio Zuzendaritza
Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

- Eskabideak aurkeztea
- Agirien gaineko okerrak zuzentzea
- Bekadunen ebaluaketa eta hautaketa
- Beken esleipena


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua


Ebazteko epea

Agindu hau indarrean jarri eta handik aurrera hiru hilabeteko epearen barruan.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

eskabide orria

 


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

27/09/2010