Industri aurriak eraisteko egitasmoak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza


Egitura atal kudeatzailea

Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza


Xedea

Industri aurriak lurreratzeko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak ematea.


Nori Zuzendua

1. Eraikin eta instalazioen titular erregistralak diren pertsona pribatuek, fisiko zein juridikoek.

2. Udalek ere eskatu ahal izango dituzte laguntzak, bai titular lez edo ordezkatze-ejekuzioaren arabera jardunez, eta horretarako berariazko legerian ezarritako formaltasun eta eskakizunak bete behar dituzte.

3. Foru Aldundiek edo beste edozein Administrazio Publikok, hala nola beren menpeko Ente edo Erakundeek, aurriaren jabe gisa jardunez.


Diru kopurua

1.298.384,95 euro izango dira; horietatik 98.384,95 euro 2009. urterako, eta 1.200.000 euro 2010. urterako


Araudia

75/1998 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, 'industri aurriak' eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituena.

agindua, 2009ko apirilaren 22koa , Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena, industri aurriak eraisteko egitasmoak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan ohartemandako laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea berria eta lekua finkatzen dituena.


Harremanak norekin
  • Lurraldearen Antolamendurako Zerbitzua
    Telefonoa: 945019865 / 945019863
    Faxa: 945019854
  • 012 telefonoa


Erantsi beharreko agiriak

a) Formularioa. (2009ko apirilaren 22ko aginduan )

b) Eskatzailearen nortasunari eta, beharko balitz, bere gain duen ordezkapenari buruzko egiaztagiria.

c) Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, lur-jabegoaren, egon dagoen eraikuntzaren edo eraikinaren eta horien gain dauden kargen titularitatea erasota utziz. Eraistekoa den eraikina duela gutxi erosi edo eskuratutakoa bada, nahikoa izango da jabetza eskatzaileari eskualdatu izanaren eskritura publikoaren kopia bat eta dagokion Jabetza Erregistroan aurkeztu izanaren idazpena aurkeztea.

d) Aurreproiektua edo Proiektua, eraiste-obren erabateko zenbatekoari buruzkoa; eta profesionalen alokairuen zenbatekoaren justifikazioa (Proiektua eta Obren Zuzendaritza barne). Gutxi gorabeherakotzat onartuko da eraistea gauzatzeko eskudun diren elkargo ofizialen tarifen arabera egindako kalkulua.

e) Inbentarioa eta industria-esparruaren barruan biltegiratutako edo bazter utzitako materialen ezaugarriak (Aurreproiektuan edo Proiektuan barne hartu ahal izango da).

f) Eraistearen ondoriozko materiala zertarako erabiliko den edo, beharko balitz, hura deuseztatzeko erabiliko diren bideak (Aurreproiektuan edo Proiektuan barne hartu ahal izango da).

g) Laguntzen zenbatekoak jasota egongo direneko agiria; laguntza horiek, helburu bera duten beste erakunde batzuei emandakoak edo horiei eskatutakoak izango dira, zenbatekoa adieraziz. Beste laguntzarik ez badago, horixe adieraziko da.

h) Aurreko 3 zerga-ekitaldietan jaso dituen minimis laguntzen kopurua adierazten duen agiria. Horrelakorik jaso ez badu, erantzukizunezko adierazpena 3 zerga-ekitalditan inongo administrazio edo estatuko nahiz nazioarteko erakunde publikorengandik ez duela minimis laguntzarik jaso adierazita.

i) Laguntza 1.803 eurotik gorakoa baldin bada, onuradunek (Euskal Sektoreko Publikoan barne harturiko erakundeak edo instituzioak salbu) dagokion foru-ogasunaren ziurtapena aurkeztu beharko dute, zergen inguruko obligazioak betetzeari buruzkoa.

j) Izapidetutako aurri-deklarazioari buruzko espedientearen egiaztatutako kopia, burutzapen subsidiarioa gauzatzeko erabakia barne (udalek, eurek emandako burutze-aginduaren arabera, laguntzak eskatzen badituzte soilik).


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009ko maiatzaren 13tik 2009ko ekainaren 12ra.


Eskabideak aurkezteko lekua
  • INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILEKO ERREGISTRO NAGUSIAN
    Donostia-San Sebastián kalea, 1. Lakua 2, 2.solairuan
    01010 Vitoria-Gasteizen
  • Zuzenean zerbitzuko Herritarren Arretarako Puntuetan


Tramiteen deskripzioa

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, Lurralde Antolamendurako zuzendariak eta Zuzendaritza horri atxikitako bi funtzionarik osatutako Epaimahai Kalifikatzailea eratuko da. Epaimahai horrek Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordeari igorriko dio dagokion ebazpen-proposamena.


Egitura Atal Ebazlea

Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordea


Ebazteko epea

Bi hilabete eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera zenbatuta



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Badago, Aginduan


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

29/10/2009