Nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako idatzizko egunkarien edizio digitalak

[Euskara gaztelaniazko hedabideetan (prentsa)]

Deskribapena


Xedea

Nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako idatzizko egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzea.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 euro
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %35a ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
  • Betekizunak

    • Eskatzailea ez dago, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean.
    • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez du, eta ez dago sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez du inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera
    • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publiko bati Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu dion eta eman egin dion.

    • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko

    • Eskatzaileak ez du jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2016. urtean emandako diru-laguntzarik
    • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez da gehiena publikoa, eta haren fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez da nagusiki publikoa
    • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea da
    • Eskatzailea ez da onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2016ko diru-laguntzen deialdian.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    1011610

    Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Justifikazioa


    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan