"> Itzuli / Volver / return / retour / Rückkehr / ritorno

 

Udal Merkatuei Laguntzeko Programa. 2007
Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Merkataritza Zuzendaritza


Xedea

Txikizkako Udal Merkatuak erabat berregituratzen laguntzea, beti ere kalitate aldetik kantitate aldetik baino gehiago, eta haien kudeaketaz merkatariak beraiek arduratzea bultzatzea, ondorioz antolamendu-eredu berri bat ezarriz.


Nori zuzendua

a) Negozio-kopuruari dagokionez, jarduera nagusitzat merkataritza duten enpresa txiki eta ertainak, jarduera hori Txikizkako Udal Merkatu batean garatzen badute. ETE horiek Txikizkako Udal Merkatua berregituratzeko proiektu integral batean integratuta egon behar dute.

b) Txikizkako Udal Merkatuak kudeatzen dituzten eta behar bezain esanguratsuak diren merkatarien elkarteak, edo berezko nortasun juridikoa duten entitateak, hartzen duten forma juridikoa edonolakoa dela ere.

c) Gehienbat Txikizkako Udal Merkatuetan kokatutako merkataritza-enpresa txiki eta ertainez osatuta dauden merkatari-talde edo enpresarteko egiturak, nortasun juridikoa dutenak eta ez dutenak.


Diru kopurua

a) Inbertsioaren finantziazioaren kostu finantzarioa murriztea:
Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren %70i dagozkion mailegu-eragiketen interes-tasen eta errentamendu finantzarioko eragiketen tarifa-tasen hobaria. Laguntza hauek indarrean dagoen araudiaren arabera eta erakunde finantzarioekin xede horretarako sinatzen diren hitzarmenen arabera formalizatuko dira eta zenbatekoak honako hauek izango dira:
Mailegua/Errentamendu Finantzarioa
            - Izaera orokorrarekin hobari orokorrari gehitzeko puntuak: 1,75 puntu
            - Elkarrekiko Berme Baltzu batek (EBB) abalatutako eragiketak: 0,25 puntu.
 
Mailegua/Errentamendu Finantzarioa
- Aginduaren I. Eranskinean (*) zerrendatutako udalerrietan garatu diren proiektuak: 1,75 puntu.

 (*) - BIZKAIA: Abanto y Ciérvana/Abanto Zierbana, Alonsotegi, Barakaldo, Erandio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga/Trapagaran, Zierbana.
  - GIPUZKOA: Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errentería eta Pasaiako badiako isurialdean dagoen Donostia-San Sebastiango lurraldea.
 Onuradunak: Onuradunen ataleko a) eta b) puntuek barne hartzen dituztenak.

b) Itzuli behar ez diren dirulaguntzak.
 - Azterlanak.
           Dirulaguntzaren portzentaia: %75 arte.
           Gehienezko dirulaguntza: 30.000,00 euro.
           Onuradunak: Onuradunen ataleko b) eta c) puntuek barne hartzen dituztenak.
 - Merkatuak eraldatzea: inbertsioak
  a) Inbertsioa < 1.000.000 euro.
         - Dirulaguntzaren portzentaia: %25 arte.
         - Gehienezko dirulaguntza: 250.000 euro.
  b) 1.000.000 euro < Inbertsioa < 3.000.000 euro. 
         - Dirulaguntzaren portzentaia: %20 arte.
         - Gehienezko dirulaguntza: 600.000 euro.
  c) 3.000.000 euro < Inbertsioa < 6.000.000 euro. 
         - Dirulaguntzaren portzentaia: %15 arte.
         - Gehienezko dirulaguntza: 900.000 euro.
  d) Inbertsioa > 6.000.000 euro.
         - Dirulaguntzaren portzentaia: %10 arte.
         - Gehienezko dirulaguntza: 1.200.000 euro.
Onuradunak: Onuradunen ataleko b) puntuak barne hartzen dituenak.

 - Salmenta-postuak gaitu eta ekipamenduz hornitzea: inbertsioak.
           Dirulaguntzaren portzentaia: %20 arte.
           Gehienezko dirulaguntza: 24.000 euro.
Onuradunak: Onuradunen ataleko a) puntuak barne hartzen dituenak.


Araudia

AGINDUA, 2003ko ekainaren 25ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako udal-merkatuei zuzendutako diru-laguntzen emakida arautu da, merkatu horietan egiturazko aldaketak egin ditzaten, dagozkien merkatariek edo beren erakunde ordezkariek bultzatuta.

AGINDUA, 2006ko ekainaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Honen bitartez,  Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako udal-merkatuei zuzendutako diru-laguntzak arautzen dituen 2003ko ekainaren  25eko Agindua aldatzen da, hain zuzen merkatu horietan egiturazko aldaketak egin ditzaten dagozkien merkatariek edo beren erakunde ordezkariek bultzatuta.

EBAZPENA, 2007ko ekainaren 6koa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearena. Honen bitartez, 2007ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako udal merkatuei zuzendutako diru laguntzen deialdia argitaratzen da. Merkatariek berek edo beren erakunde ordezkariek bultzatuta merkatu horietan egiturazko aldaketak egitearren emango dira diru laguntzak.


Harremanetarako

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 67
E-posta:
javier-latorre@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 18 44
E-posta:
i-lopezperez@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 65
E-posta:
t-urkiol@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 54
E-posta:
mj-cubo@ej-gv.es

Merkatariarenganako Laguntza Teknikoaren Kabineteak - MLTK


Erantsi beharreko agiriak

- Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren eta eraketa-eskrituraren eta ondorengo aldaketen fotokopiak eta ordezkatzen duen pertsona juridikoak dagozkion erregistroetan izena emana izatearen egiaztagiriak.

- Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia edo eskatzailearen NANen fotokopia.

- Enpresa jarduera garatzen ari bada, Jarduera Ekonomikoen Zergan emandako altaren kopia.

Sortu berriak diren proiektuetan, dokumentu hori inbertsioen kostua egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da, proiektua amaitzean.

- Sozietateen gaineko Zergaren azken aitorpenaren kopia edo, hala badagokio, Errentaren gaineko Zergarena.

- Hirugarrenen alta (entitate finantzario bateko kontu-zenbakia, aurreko urteetan laguntzarik jaso ez badute edo daturen bat aldatu badute gero).

- Laguntza finantzarioak eskatzen badira, laguntza-eskaeraren xede den inbertsiorako baimenaren kopia.

- Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuak barne hartutako aktiboen proformako fakturak edo behin betikoak, eta agindu arautzailearen 12. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako inbertsioetarako exekuzio proiektua, betiere inbertsio hauek merkatuaren egiturarengan eraginik badute.

- Azterlan bat bada, gainera, burutuko den lanaren metodologia, faseak, egutegia, helburua, etab. zehazten dituen proposamena ere erantsi beharko da.

- Beste erakunde publiko nahiz pribatuetan eskatutako edo jasotako laguntzen zinpeko aitorpena.

- Zerga betebeharrak egunean ditueneko egiaztagiria, eskatzaileak sailari berariazko baimena eman ezean. Kasu horretan Merkataritza Zuzendaritzak kasuan kasuko Foru Ogasunari eskatuko dio egiaztagiri hori.

- Entitate edo pertsona eskatzailearen aitorpena, adierazita ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik indarrean laguntza publikoak jasotzeko debekuarekin eta ez duela horretarako gaitasunerako debeku legalik.

 

Interesatuek ez dute aurkeztu beharko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskutan dauden agiriak. Kasu horretan, eskabidean jaso egin beharko da agiriok aurkeztu ziren eguna eta organo edo tokia, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluko, f atalean  finkatzen denaren arabera eta betekizunak beteaz.


Eskabideak aurkezteko epea

2007/06/23 - 2007/07/30


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabidea eta gainerako dokumentazioa inbertsioa egingo den Lurralde Historikoko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bulegoan aurkeztuko dira, zuzenean nahiz azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Arruntaren 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuenean, aurreikusitako edozein bide erabiliz.


Tramiteen deskripzioa

Lurralde Bulegoek eskabideak eta dokumentazioa hartuko dituzte eta, guztiak aztertu eta ebaluatu ondoren, ebazpen-proposamena egingo dute.

Merkataritza Zuzendariaren Ebazpena.


Ebazten duen atala

Merkataritza zuzendaritza


Ebazteko epea

6 hilabete Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.


Isiltasunaren ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio bidearen amaiera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Formularioak

Eskabide telematikoa    (Tramitazioa eta inprimakiak)


Bestelako agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken eguneratze-eguna

2007/06/22