Junior-Enpresa programa                                                                                      Europako Fondo Gizartearekin batera Finantziatuta

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza


Xedea

Dekretu honen xedea honakoa da: Eusko Jaurlaritzak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailaren bidez Junior-Enpresa Elkarte baten eta edozein modu juridikotan eratutako enpresa edo erakunde publiko zein pribaturen arteko lankidetza akordioa dakarten proiektuei eman diezazkiekeen laguntzak arautzeko esparrua zehaztea. Laguntzak emateko, proiektua aurretik onartu egin beharko da Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraiki; eta proiektuko jarduerek interesgarriak izan behar dute enpresa edo erakundearentzat, eta praktikan jarriko dute Junior-Enpresa Elkarteko kideek akordioa egiten den urtean bertan amaitzen den ikasturtean zehar ikasitakoa.


Nori Zuzendua

Programa honetan adierazitako laguntzak jaso ahal izateko, laguntzak jasoko dituen Junior-Enpresa Elkarteko kideak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate ikastegi bateko kideak izango dira, eta horretaz gain elkarteak honako baldintzak bete beharko ditu:

a) Legez eratuta egon beharko du.

b) Proposatuko diren proiektuak Junior-Enpresa Elkarteko kideek egindako ikasketekin bateragarriak direla egiaztatu beharko da.

c) Zerga obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egon beharko dute, hain zuzen, Dekretuaren 14. artikuluan adierazitako moduan.

d) Onuradunei dirulaguntza horiek emateko, edo, horrela badagokio, dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko, aurretik honako baldintza bete beharko da: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo horren erakunde autonomoek antzeko gauzengatik emandako laguntza edo dirulaguntzen inguruan dirua itzultzeko edo zigorra jartzeko prozesuren bat hasita badago, prozesu horrek aurretik amaitu egin beharko du.


Diru kopurua

1. Laguntzen izaera juridikoa fondo galdurako laguntza izango da, eta horren kopurua honakoa 2,10 euro proiektu bakoitzean emandako orduko eta parte hartu duen ikasleko. Egiaztatutako orduak soilik kontatuko dira; hots, Enplegu eta Prestakuntza zuzendaritzak Dekretu honetako 5. artikuluan adierazitako agiriak aztertu ondoren, egiaztatukotzat jotzen direnak.

2. Dirulaguntzaren kopuru osoa ordainketa bakarrean gauzatuko da, dirulaguntza eman egiten zaiola adierazten duen ebazpena jakinarazi eta hamabost egunera.

3. Onuradunei dirulaguntzak emateko, edo, horrela badagokio, dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko, aurretik honako baldintza bete beharko da: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo horren erakunde autonomoek antzeko gauzengatik emandako laguntza edo dirulaguntzen inguruan dirua itzultzeko edo zigorra jartzeko prozesuren bat hasita badago, prozesu horrek aurretik amaitu egin beharko du.


Araudia

303/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa(EHAA 249 zk. 2000ko abenduak 30), Junior-Enpresa programa arautzekoa.

AGINDUA, 2006eko maiatzaren 24koa (EHAA 110 zk. 2006eko ekainak 12), Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Junior-Enpresa programa arautzen duen abenduaren 26ko 303/2000 Dekretuan jasotako laguntzak eskatzeko aurtengo epea ezartzeko dena.


Harremanak norekin

Jose Pablo de Juan

Tel.: 945019365
Fax: 945019450
e-mail:
jp-dejuan@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

a) Elkarte gisa eratuta daudela egiaztatzen duen agiriaren kopia.

b) Dirulaguntza eskatzen den proiektuak egiteko, enpresekin sinatutako kontratuak edo lankidetza akordioak.

c) Proiektu bakoitzaren txosten zehatza. Bertan proiektua nola egingo den adieraziko da.

d) Hitzartutako lanaren emaitzen egiaztagiria, enpresa bakoitzak emandakoa.

e) Laguntzak jasoko dituen elkartea, dagokion zerga ekitaldian, zerga obligazioetan egunean dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena. Dena den, prozedura izapidetzen denean egiaztatu ahal izango da.

f) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren egiaztagiria edo dagokion Borondateko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearena, laguntzak eskatzen dituen elkartea horiekiko obligazioetan egunean dagoela adierazten duena. Egiaztagiria eguneratuta egongo da eta bi ale aurkeztuko dira.

g) Laguntzak eskatzen dituen elkartearen zinpeko aitorpena. Bertan, administrazio honi edo beste edozein administrazio publikori edo beste erakunde publiko edo pribaturi oraingo xede bererako eskatutako laguntzak nola dauden adieraziko da (eman egin zaizkion, eskatuta dauzkan, edo izapideetan dauden).

h) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo horren erakunde autonomoek antzeko gauzengatik emandako laguntza edo dirulaguntzen inguruan dirua itzultzeko edo zigorra jartzeko prozesuren bat hasita badago, izapide horiek nola dauden adieraziko duen zinpeko aitorpena.


Eskabideak Aurkezteko Epea 2006/06/13- 2006/07/12
Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari zuzendu behar zaizkio eta Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu behar dira, nahiz zuzenean nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bideetakoren bati jarraiki.

Arabako Lan Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2-2º
01008 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Lan Lurralde Ordezkaritza
Gran Vía, 85-7º
48011 Bilbao

Gipuzkoako Lan Lurralde Ordezkaritza
Vitoria-Gasteiz, 3-3º
20018 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

1. Dekretuaren 3. eta 5. artikuluetan adierazitako eskabideak Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari igorriko zaizkio eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztuko dira, dela zuzenean, dela honako legean adierazitako moduren batean: azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoa. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu du.

2. Aurreko atalean adierazitako eskabideak ez badaude behar bezala beteta, edo eskatutako agiriak aurkezten ez badira, interesdunari errekerimendua egingo zaio, hamar eguneko epean akatsa zuzendu edo beharrezko agiriak aurkez ditzan. Errekerimenduarekin batera, jakinarazi egingo zaio adierazitakoa betetzen ez badu eskaera atzera botako dela, eta espedientea amaitutzat joko dela beste izapiderik gabe; gainera, administrazioak ez du eskabide horri buruzko berariazko ebazpenik egin beharrik, honako legeari jarraiki: azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoaren 71.1 eta 42.1 artikuluak.

3. Publikotasun printzipioa betetzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, urtero, Dekretu honetan adierazitako laguntzak ezagutzera emateko beharrezko jarduerak egingo ditu.

4. Eskaera aurkezten den unean egiaztatu beharko da laguntza jaso dezakeen elkarteak bete egiten dituela eskatutako baldintzak. Dena den, beranduago ere aurkeztu ahal izango dira egiaztagiriak, baldin eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik aurkezten badira.


Egitura Atal Ebazlea

Dekretu honen bidez araututako laguntzak Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak kudeatuko ditu.


Ebazteko epea

Laguntza eskaerak ebatzi eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezten denetik aurrera. Epea igarotakoan horri buruzko berariazko ebazpenik ez badago, eskaera ukatu egin dela iritziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoak, 44.1 artikuluan adierazitako ondorioetarako. Ebazpenean, laguntzak Europako Fondo Sozialarekin batera finantzatzen direla adieraziko da.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

- Proiektuak onartzeko eskaera (Acrobat documentua). 204 KB

- Junior-Enpresa proiektua (Acrobat documentua). 208 KB


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Eskabideak, eta adierazitako agiriak, praktikak amaitu eta bi hileko epean aurkeztuko dira.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

15/04/2005