2010-2011 Ikasturtean zehar Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek egin beharreko osasun sustapen eta heziketaren berriztapenerako proiektuak garatzeko deialdia.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Osasun Publikoko Zuzendaritza


Xedea

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dei egitea, 2010-2011 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako proiektuak garatzeko.


Nori Zuzendua

Euskal Herriko Elkarte Autonomoko unibertsitateaz kanpoko edozein ikasketa-mota ematen duen ikastetxeak.


Diru kopurua

Deialdi honen helbururako guztira 133.899 euro bideratuko dira. Kopuru horretatik 2010 urterako 89.266 euro esleituko dira eta 2011 44.633 euro.

Dirulaguntza edo diru-horniketa horiek izango dira materiala, aholkularitza, ikastaroak eta joan-etorriak edo jarduera hauetarik eratorritako beste gastu batzuk ordaintzeko.


Araudia

AGINDUA, 2010eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena eta Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2010-2011 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko deia egiten diena.

(EHAAko 169zk. - 2010eko irailak 3).


Harremanak norekin

Osasun eta Kontsumo Sailean: Juan Zuazagoitia. Tel: 945-019227; 945-019202. Faxa: 945-019192. Posta elektronikoa: jzuazagoitia@ej-gv.es

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean: Pedro Zugasti. Tel:945-018330; Faxa: 945-018422. Posta elektronikoa: huisipe6@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Ikastetxeko zuzendariari, ikastetxe publikoen kasuan, eta legezko ordezkariari, ikastetxe pribatuen kasuan, dagokio espedientea irekitzea; horretarako dokumentazio hau izango da beharrezkoa:

  • Ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak zigilatu eta izenpeturiko eskaera, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari eta Osasun Publikoko zuzendariari zuzendua (I. eranskina). Izenpetzen duenak horretarako aginpidea baduela egiaztatu beharko du.
  • 2007-2008 ikasturtean garatuko den Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua. Honek, II. eranskineko ereduari jarraiki, funtsezko informazioa ematen duten argibideak bilduko ditu.
  • Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuaren laburpen-fitxa (III. eranskina).
  • Klaustroaren akta; bertan, klaustroak Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua ezagutzen duela eta ikastetxearen barne-antolamenduan proiektu horrek izan ditzakeen ondorioak bere gain hartzen dituela jasoko da (IV. eranskina).
  • Ordezkaritza Organo Gorenaren akta; bertan, eskariaren oniritzia jasoko da, baita jaso ere aurkezturiko proiektua ezagutu eta onartzen duela, proiektua gauzatzeko behar diren neurriak hartuko dituela eta, onartzen bada, urteko planean jasoko duela (V. eranskina).
  • Ikastetxeko zuzendariaren edo legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena; bertan, helburu bereko beste deialdi batez ez dela baliatuko adieraziko da (VI. eranskina).
  • Itunpeko ikastetxeek zerga-betebeharrak eguneratuta dituztela egiaztatzen duen agiria aurkeztuko dute, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 1997ko martxoaren 21eko Aginduan ezarritakoaren arabera (apirilaren 21eko EHAA). Titularra pertsona juridikoren bat izanez gero, dirulaguntza eskatzeko behar adinako aginpidea baduela egiaztatu beharko du eskabidea egin duenak.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea 2010eko irailaren 3tatik 2010eko urriaren 3ra izango da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Osasun Publikoko Zuzendaritza/Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Dokumentazioa hiru aletan aurkeztuko da.


Egitura Atal Ebazlea

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo bost hilabeteetan ebatziko du deialdia Osasun Sailburuordeak.


Ebazteko epea

Bost hilabete eskabideak aurkezteko epe amaieratik.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Aurkezteko eskabide eta eranskinak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Osasun eta Kontsumo Sailburuaren Agindua 2010eko uztailaren 21ekoa agertzen direnak izango dira.


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

08/09/2010