Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Egitura atal kudeatzailea
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuko ustiategiek euren borondatez behi-esnearen ekoizpenari behin betiko, behin-behingoz edo zati batean (ekoizleari esleitutako kuotaren zati bati baino ez dio eragin behar) eta kalte-ordaina jasota uzteko egitaraua ezartzea 2007/2008 epealdian utzitako esne-kuotetarako.
Nori Zuzendua
Esnegintzari uzteko egitarauari heldu eta kalte-ordaina jasotzeko, abeltzain eskatzaileek honakook bete behar dituzte:
a) 2007ko apirilaren 1ean behi-esnearen erreferentzi kopurua esleiturik eduki behar dute.
b) Egunean eduki behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
c) Esnegintzari guztiz utzi diotenen kasuan, behi-esnearen ekoizpenari utzi beharko zioten guztiz eta behin betiko 2008ko apirilaren 1a baino lehen.
d) Esnegintzari zati batean utzi diotenen kasuan, 2008ko apirilaren 1a baino lehen gauzatu beharko zuten lagapen partziala.
e) 2007/2008 esne-epealdirako esnegintzari borondatez uzteko programa konbokatu eta arautu duen abenduaren 3ko APA/3541/2007 aginduaren babespean esnegintzari erabat edo zati batean uzteagatiko kalteordainak eskatu izana baina esleipena jaso ez izana.
f) Eskatutako lagapena partziala bada, honakook bete beharko dira:
– 50.001 kilogramotik gorako kuota eduki behar dute esleiturik.
– Lagapenaren ostean 50.000 kilogramoko kuotari eustea, 50.001 eta 100.000 kilogramo bitarteko guztizko kuota esleituta izanez gero.
– Lagapenaren ostean kuotaren % 50ri eustea gutxienez, 100.000 kilogramotik gorako guztizko kuota esleituta izanez gero.
– Edonola ere, esleitutako guztizko kopuruaren % 30 edo hortik gorako kopurua utzi beharko da.
Aurreko kopuruen eta ehunekoen zenbatekoa egiterakoan, ekoizleari esleitutako kuota (estatuko erreserba izaerakoa) hartuko da kontuan lehen-lehenik.
Diru kopurua
Agindu honek ondorioak sortzen dituenean erabilgarri den banako erreferentzi kopuru propioagatik emango da kalte-ordaina, hain zuzen ere 0,19 euro esne kilogramoko.
Araudia
Agindua, 2008ko maiatzaren 26koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan esnegintzari borondatez uzteko egitaraua ezartzen duena, 2007/2008 epealdian utzitako esne-kuotetarako.
Harremanak norekin
Jesús Saez de Heredia
Telefonoa: 945-019657
Faxa: 945-019980
Posta elektronikoa: j-saez@ej-gv.es
Erantsi beharreko agiriak
Eskabidearekin batera abeltzainek honako agiriok aurkeztu behar dituzte
a) Kasu guztietan, erreferentzi kopuruaren titularraren NANaren fotokopia. Elkarte modura eratutako ustiategien kasuan, kide guztien NANaren kopiak.
b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.
c) Zentralari saltzeko kuota uzten duten ekoizleek honakook egiaztatu beharko dituzte: Eroslearen edo erosleen ziurtagiria, abeltzainak esnea erabat edo zati batean entregatzeari utzi diola adierazten duena, eta esnea entregatzeari utzi arte egindako entrega guztien berri ematen duen ziurtagiria.
d) Zuzenean saltzeko kuota uzten duten ekoizleek honakook egiaztatu beharko dituzte: Abeltzainaren zinpeko aitorpena, zuzeneko salmentari utzi diola adierazten duena (erabat edo zati batean utzitako behi-esnearen erreferentzi kopuruarekin) eta esnea saltzeari utzi arte egindako salmenten berri ematen duena.
Eskabideak Aurkezteko Epea
2008/06/19 - 2008/07/18
Eskabideak aurkezteko lekua
Ustiategia non, hango Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan.
Tramiteen deskripzioa
Ez dira azaltzen
Egitura Atal Ebazlea
Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria
Ebazteko epea
Eskabideak aurkezteko epea agortu eta hiru hilabeteko epearen barruan.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak Eskabide-inprimakia
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
19/06/2008