Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babestearren, toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei dirulaguntzak emateko 2011.
Zeri eman laguntza:
- Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuen funtzionamendua eta jarduerak, alegia, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak eta gune eta zerbitzuon argitalpenak argitaratu eta zabaltzekoak.
- Kontsumoari dagozkion ikuskapenak egitea agindu honen eranskinean dagoen zerrendan adierazten diren sektoreetan.
- Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen gune eta zerbitzuak instalatzea, eraberritzea, handitzea, hornitzea edo lekuz aldatzea.
Laguntzak euren artean bateragarri izango dira, eta hiru eratara emango
- Funtzionamendu gastuetarako eta ekintzak egiteko laguntzak.
Guztira 888.600 euro izango dira. Laguntzak aurkeztutako aurrekontutik %70 izango da, eta onuradun batek 60.000 euro jaso ditzake, gehienez ere. - Aginduaren eranskinean jasotzen den zerrendako arloetan kontsumoko ikuskaritzak egitetik sortutako gastuetarako.
Guztira 100.000 euro izango dira. Laguntzak aurkeztutako aurrekontutik %70 izango da, eta onuradun batek 20.000 euro jaso ditzake, gehienez ere. - KIUBetako instalazioak, berritzeko eta ekipatzeko gastuetarako laguntzak 122.000 euro izango dira. Laguntzak aurkeztutako aurrekontutik %70 izango da, gehienez ere.
- AGINDUA, 2010eko otsailaren 17koa (EHAA Zk. 37/2010)
Osasun eta Kontsumo sailburuarena. Honen bitartez, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babestearren, toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru laguntzak emateko programa arautzen da.
- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa (EHAA Zk. 247/2010)
Kontsumoko zuzendariarena. Honen bitartez, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko, Toki Erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko 2011 ekitaldirako deialdia argitaratzen da.
Eusko Jaurlaritza
Osasun eta Kontsumo Saila
Kontsumo Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Kontsumo zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Margarita Gonzalez de Heredia
Tel.: 945 01 99 48
E-posta: m-gonzalezheredia@ej-gv.es
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Zeri eman laguntza:
- Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuen funtzionamendua eta jarduerak, alegia, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak eta gune eta zerbitzuon argitalpenak argitaratu eta zabaltzekoak.
- Kontsumoari dagozkion ikuskapenak egitea agindu honen eranskinean dagoen zerrendan adierazten diren sektoreetan.
- Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen gune eta zerbitzuak instalatzea, eraberritzea, handitzea, hornitzea edo lekuz aldatzea.
-
- Erantsi beharreko agiriak
- Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira, oro har:
- Organo eskumendunak laguntza eskatzeko hartutako erabakiaren egiaztagiria. Zehazki zenbateko laguntza eskatzen den adierazi behar da.
- Udalaren idazkaritzak edo organo eskumendunak egindako ziurtagiria. Datu hauek zehaztu behar ditu: bulegoa jendearentzat zein ordutan egoten den irekita, kontsumitzaile eta erabiltzaileen galderei erantzuteko eta haien erreklamazio nahiz salaketak bideratzeko.
Herri bati euren zerbitzuak ematen dizkieten udalerriak edo mankomunitateak:- 20.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietan, gutxienez 20 orduz egongo dira irekita.
- 10.000-20.000 biztanle dituzten herrietan, gutxienez 8 orduz egongo dira irekita.
- 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan, gutxienez 4 orduz egongo dira irekita.
- Diru-laguntzaren gai diren jarduerak egiteko beste erakunde batzuei egindako eskabideei buruzko egiaztagiria, udalaren idazkaritzak edo organo eskumendunak egina.
- Udalaren Idazkaritzaren edo organo eskudunaren ziurtagirira, Udalerrian, Mankomunitatean edo Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak bere zerbitzuak garatzen dituen arean deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n zegoen biztanleriari buruzkoa.
- Zerbitzua merkataritza-sozietate baten bitartez kudeatzen bada, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria.
- Eskatutako laguntza funtzionamendu eta jarduerak baldin bada aurreko paragrafoan aipatutakoaz gain, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Deialdiaren aurreko ekitaldian kontsumo-arloan Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak garatutako jardueren ziurtagiri xehatua.
- Deialdiaren aurreko urtean KIUBak kontsumoari buruz egindako jardueren memoria xehatua, eta uneko urtean egingo dituen jardueren proiektua.
- Funtzionamendu eta jarduera-gastuen aurrekontua, behar bezala xehatua, Udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskumendunak ikus-onetsia.
- Eskatutako laguntza Kontsumoari dagozkion ikaukapenak egitea baldin bada, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera: udalaren idazkaritzak edo organo eskumendunak egindako agiria, deialdiaren aurreko urtean zenbat ikuskapen egin diren egiaztatzeko —agiri publikoan jasota egon beharko dute ikuskapen horiek—; zehaztu egin beharko da zein sektore ikuskatu den, zein emaitza lortu den eta kontsumoaren alorreko ikuskapenak nork egin dituen eta horien kostua ere.
- Eskatutako laguntza ekipamendu berria erosteko bada, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera: aurrekontu xehatua, udalaren kontu-hartzailetzak edo organo eskumendunak egina.
1.000 euro baino gutxiagoko gastuak ez dira diruz lagunduko. - Eskatzen den laguntza KIUBa berritu edo handitzeko nahiz lekuz aldatzeko bada, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera: organo eskumendunak proiektua onartzeko hartutako erabakiaren egiaztagiria, eta bertan,publikoari arrta egokia emteko lokalak baldintza egokiak dituela bermatzeaz gain, proiektuaren kostu ekonomikoa baliostsiko da.
- Eskatzen den laguntza KIUB berri bat sortzeko baldin bada, artikulu honen 1. eta 5. paragrafoetan adierazitakoaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:
- Korporazioaren osoko bilkuraren edo organo eskudunaren erabakia, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulego berria sortzea erabakitzen duena.
- Organo eskumendunak emandako egiaztagiria non KIUBa kontsumitzaileei informazioa eta arreta emateko guneen sarean integratzeko konpromisoa jasoko baita.
- Laguntza eskatzen den urtean erantzungo diren erreklamazio, kontsulta eta jarduera kopuruaren aurreikuspena.
- Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duten erakunde batzuk ordezkatuz aurkezten badu eskabidea, toki-erakunde guzti horiei buruzko agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera.
- Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira, oro har:
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2010/12/28 - 2011/02/15
Sei hilabeteko epea izango du. Dagokion deialdi ebazpena argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kontsumo Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kontsumo Zuzendaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.