Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo Zuzendaritza


Xedea

"Euskadi …. made in" markako turismoa sustatzeko programa globalei laguntza eskaintzea, baita proiekzio turistiko handia duten ekitaldi bereziak sustatzea eta "HOR DAGO PLANA" 2009-2012 Euskadiko Turismo Marketinean definitutako produktuen lineen barruko turismo-produktu berriak sortu eta merkaturatzea, hain zuzen: Euskading, hondartza, turismo kulturala, city break, landa turismoa, natura, gastronomia y ardoak, eta meeting-ak.


Nori Zuzendua
  • Erakunde publikoak (toki-erakundeak, mankomunitateak, Kuadrilak eta abar), turismoa sustatzeko erakundeak, toki-korporazioek eta landa-garapenerako elkarteek sustatutako garapen-agentziak.
  • Irabazteko xederik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak, horien xede sozialak turismoa sustatzea jasotzen badu.
  • Nortasun juridiko berezkoa duten enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta haien elkartzeak.

Diru kopurua

Aurreikusitako diru-laguntzetarako ehunekoa, ekintzen eta onuradunen arabera, honako hau izango da:

A.- "Euskadi…. made in" markapeko Sustapen Turistikorako Programa Globalak
- Hiru hiriburuetako sustapen turistikorako erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 100.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.
- Mankomunitate, eskualde mailako turismo-lankidetzako erakunde, Arabako Kuadrilak, eta toki-korporazioek eta landa-garapenerako elkarteek sustatutako garapen-agentzietarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 60.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.
- Toki-erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 40, 15.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.
- Irabazteko xederik gabeko Elkarte, Fundazio eta Erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 25.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.
Hiru hiriburuetako sustapen turistikorako gutxienez hiru erakundek eratzen dituzten elkarteen kasuan, diru-laguntza 60.000 €-koa izango da gehienez ere.

B.- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora proiekzio turistiko handia duten ekitaldi bereziak sustatzeagatik:
- onartutako gastu garbiaren % 50, 15.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin, erakunde onuradun bakoitzeko.

C.- "HOR DAGO PLANA" 2009-2012 Euskadiko Turismo Marketinean definitutako produktuen lineen barruko turismo-produktu berriak sortu eta merkaturatzea:
- onartutako gastu garbiaren % 60, 15.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin, erakunde onuradun bakoitzeko.
  Enpresa turistiko berriaren kasuan, diru-laguntza 25.000 €-koa izango da gehienez ere.


Araudia

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 1ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duena.

AGINDUA, 2008ko otsailaren 25ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena,  turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duen Agindua aldatzen duena.

AGINDUA, 2009ko otsailaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bidez bigarren aldiz aldatzen da turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duen agindua.

EBAZPENA 2009ko martxoaren 2koa, Turismo sailburuordearena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.

EBAZPENA 2009ko martxoaren 2koa, Turismo sailburuordearena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.

 


Harremanak norekin

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa: 945 01 70 55
Helbide elek:
ma-gonza@ej-gv.es

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha, 23.
48010 Bilbo
Tfnoa: 94 403.14.00
 Helbide elek:
a-lekue@ej-gv.es

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia
Tfnoa: 943 02.25.64
Helbide elek.:
m-etxebeste@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1. Eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa

- Eskabide-inprimakia.

- Proiektuaren memoria.

- Proiektuaren aurrekontua: aurreikusitako gastuak, jardun bakoitzeko.

- Zinpeko aitorpena.

- Hala behar izanez gero, sozietatearen eratze eskrituren eta Merkataritza Erregistroko inskripzioaren kopia.

- Hala behar izanez gero, eskatzailearen ordezkariaren ahalordearen fotokopia, hura Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskuetan egon ezean eta ahalordeduna aldatu ez bada.

- Hala behar izanez gero, Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia.

- Hala behar izanez gero, bidaia-agentziaren titulua edo lizentzia ematen deneko ebazpenaren fotokopia, jasota zein taldetakoa den eta identifikazio-kodea.

- Hala behar izanez gero, erakunde sustatzaileen artean izenpetutako lankidetza-akordioa egiaztatzen duen agiria, behar bezala formalizatua.

- ETEa izanez gero, sozietateen zergaren azken aitorpenaren kopia edo, bestela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena, eskabidea aurkeztean aitorpena egiteko epea itxita dagoena, edo auditoretzaren txostena, horren beharra duten enpresen kasuan.

- Hala behar izanez gero, EJZren altaren kopia.


2. Ordainketarako aurkeztu behar den dokumentazioa

- Lagundutako proiektuaren burutzapenari buruzko azalpen memoria, hala behar izanez gero, prentsa txosten bat barne.

- Fakturen koadroa.

- Jatorrizko fakturak eta horien fotokopiak egiaztatzeko, bat etorri beharko dutenak lehen aipatutako fakturen koadroan jasotakoekin.

- ETEek, TC1 inprimakiaren kopia, eskariaren aurreko ekitaldiko abendukoa eta diru-laguntzaren justifikazioaren aurreko hilekoa. Kooperatibek eta ondasun erkidegoek, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean edo Autonomoen Erregimen Berezian dagoen plantillako zenbatekoaren egiaztagiria.

- Baimenik ematen ez bazaio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari edo kasuan kasuko lurralde bulegoari zuzenean eskatzeko zerga arloko organo aginpidedunei zerga betebeharrak bete izanaren egiaztagiria, horiek bete direneko egiaztapena aurkeztu beharko da.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/03 - 2009/04/03


Eskabideak aurkezteko lekua

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha, 23
48010 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

2009KO ONURADUNAK






Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazioa eta inprimakiak 


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Diru-laguntza jaso ahal izango da ondokoak xede dituzten jarduerak egiteagatik:
- "Euskadi…. made in" markako turismoa sustatzeko programa globalak.
- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora proiekzio turistiko handia duten ekitaldi bereziak sustatzea.
- "HOR DAGO PLANA" 2009-2012 Euskadiko Turismo Marketinean definitutako produktuen lineen barruko turismo-produktu berriak sortu eta merkaturatzea, hain zuzen: Euskading, hondartza, turismo kulturala, city break, landa turismoa, natura, gastronomia y ardoak, eta meeting-ak.
Jarduera guztiak 2009. urtean burutuko dira; azken eguna abenduaren 31 izango da.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

27/02/2009