Turismoaren arloko ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea oro har jarduera turistikoari buruzko jakintza eta bereziki euskal turismo-sektorean lan egiten duten pertsona eta agenteen eta haien jarduera dela-eta sektore horrekin harremana dutenen jakintza hobetzea da,

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren informazio- eta dibulgazio-jarduerak antolatzea babestuko da, biltzarrak, jardunaldi teknikoak, bilerak, foroak, tailerrak, mahai-inguruak edo antzeko beste edozein bide baliatuta, turismo-jarduerari lotutako gaiak jorratzen badituzte.

Era berean, euskal agente, profesional eta arduradun turistikoek beste helmuga turistikoetara bisita teknikoak egitea babestuko da, informazioaren, esperientziaren edo turismo-jakintzaren trukea errazteko.


Nori Zuzendua

Euskal sektore publikoko tokiko erakundeek eta horiek sustatutakoek, beste erakunde publiko batzuek, sektoreko elkarte profesionalek eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek, guztiek ere Euskal Autonomoa Erkidegoan kokatutakoek, baliatu ahalko dituzte agindu honetan bildutako laguntzak.


Diru kopurua

1.- Turismo-sektoreari buruzko gaien erakusketa eta garapena ekarri eta biltzar, jardunaldi tekniko, foro, mahai inguru edo antzeko beste edozein moduren bidez antolatzen diren dibulgazio-jarduerentzako diru-laguntza ehunekoa onartutako gastuen % 40 izango da gehienez, 9.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin espediente bakoitzean subentzionatutako dibulgazio-jardueren guztizkoarengatik.

2.-Bisita teknikoentzako diru-laguntza ehunekoa onartutako gastuen % 40 izango da gehienez, 4.500 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

3.-Diru-laguntza jasoko duen erakundeak bere gain hartutako Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren kuotak diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira zergaren araudiaren arabera kuota horiek ken daitezkeen kuotak ez izatean.


Araudia

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 19koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta  bisita teknikoak egiteko laguntzak nola eman arautzen duena.

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 17koa, Turismo sailburuordearena, turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta  bisita teknikoak egiteko 2009ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena.


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 64
E-posta:
m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel: 94 403 14 00
E-posta:
a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Arabako  Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta:
ma-gonza@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1.- Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoetan eskabide- eta datu-orri eredu bat eskainiko da, edo bestela www.euskadi.net web-orrian eskura daiteke eredu hori.

2.- Erakunde eskatzaileek, eskaera betetzeaz gain, honako oinarrizko dokumentazioa erantsi beharko dute oro har, eta betiere eskatzailearen izaera dela-eta eskatutakoa aparte utzi gabe:

a) Jardueraren memoria honako hauek zehaztuta:

1.- 4.1.1 artikuluan aurreikusitako jardunei dagokienez:

- Jardunaren justifikazioa: jardunaren helburuena, aukeratutako gaiarena, metodologikoa didaktikoarena, pertsonena, eta baita aukeratutako egunarena ere. Arrazoirik ezak diru-laguntza ukatzea ekar dezake.
- Zer jenderentzako den.
- Programa, bertan saio bakoitza, iraupena eta ordutegia, hizlariak, lekua eta zein egunetan egingo den zehaztuta.
- Material globala, pertsona edo kolektibo hartzaileak, helburuak eta metodologia didaktikoa.
- Matrikularen kostuari buruzko informazioa edo, hala badagokio, matrikula doan dela.
2.- Bisita teknikoak antolatzeko, 4.1.2 artikulua:
- Bisitaren justifikazioa: bisitaren helburu orokorrena, berariazko helburuena (balizko aplikazio praktikoen identifikazioa) aurreikusitako programarena, aukeratutako lekuarena, eta baita aukeratutako egunena ere. Arrazoirik ezak diru-laguntza ukatzea ekar dezake.
- Bisita teknikoaren programa zehaztua.
- Parte-hartzaileen zerrenda eta pertsona bakoitzak bisitaren helburuarekin duen lan- edo okupazio-harreman.
- Helmugako turismo-agente edota arduradunen izena.
- Bisita teknikoa egin dela egiaztatzen duen agiria.

b) Honako hau biltzen duen zinpeko aitorpena:

- Proiektu horretarako beste erakunde publiko edo pribatuei eskatutako edo haiengandik jasotako laguntzak. 
- Aitorpen arduratsua, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

c) Jarduera antolatzeko aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren aurrekontu zehaztua eta banandua, eskatzen den diru-laguntzarekin ordaindu nahi diren partidak identifikatuta.
d) Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Erakunde interesdunen esanbidezko baimen hori espedientean jasota ez badago, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
e) Hala badagokio, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
f) Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ahalorde hori eskura ez badu, eta, baldin badu, pertsona ahalordetuaren aldaketarik izan bada.

4.- Artikulu honen 3. idatz-zatian bildutako oinarrizko dokumentazioaz gain, honako hauek dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
 a) udalek, udal-zerbitzuek, mankomunitateek, koadrilek eta beste edozein erakunde publikok:
 - Diru-laguntzaren xede den jarduera egitea onartzen duen gobernu-organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, baita horretarako diru-laguntza eskaera ere.
 b) Irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuek. estatutuen fotokopia
 c) Toki-korporazioak sustatutako garapen-erakundeek:
 - Administrazio-kontseiluaren edo organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria.
 - Erakundea egiaztatzeko dokumentazioa (eratzeko eskrituraren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren kopiak).


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/02/19 - 2009/04/03


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako  Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel: 943 02 25 64
E-posta:
m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 00
E-posta:
a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Arabako  Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: 
ma-gonza@ej-gv.es


Tramiteen deskripzioa

Aurkeztutako laguntzen esleipena behingoan egingo da, lehiaketa-teknika erabili gabe, programaren helburua eskakizunak beteta aurreikusitako jarduerak egiten dituzten erakunde guztiei laguntzak ematea baita. Aurrekontu erabilgarria nahikoa ez bada, laguntza horretarako gehieneko zenbateko globala hainbanatuko da erakunde onuradunen artean, hori kalkulatzeko diru-laguntza teorikoaren zenbatekoa hartuta


Egitura Atal Ebazlea

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

ONURADUNAK 2009




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Diru-laguntzaren eskabideak Internetez eskuratu eta bete ahal dira. Prozedura horren lineako izapidetzak ez du legezko ondoriorik izango, ordea. Hori dela eta, eskabideak linean bete eta bidali arren, ezinbesteko izango da izenpetu eta paperean ere aurkeztea.

 

Eskabide orria.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

1.- Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzen diren informazio- eta dibulgazio-jarduerak biltzar, jardunaldi tekniko, bilera, foro, mahai inguru edo antzeko beste edozein bide baliatuta, horien helburua turismo-aktualitateari buruzko jakintzen trukea eta horren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa ahalbidetzea bada.

Ez dira diru-laguntza jaso dezaketen jarduntzat hartuko pertsonen prestakuntza eta gaikuntza profesionala hobetzeko ikaskuntza-ekintzak, betiere ekintza horiek lanerako prestakuntza edo prestakuntza iraunkor edo arautuak berezko badituzte.

Honako hauen kontzeptupean egiten diren gastuak soilik izango dira diru-laguntza jaso dezaketenak atal honetan:

" Enpresa espezializatuaren laguntza teknikoa kontratatzea jarduna antolatu eta kudeatzeko.
" Areto-alokairuak eta zerbitzu osagarriak, ekipamendu teknikoa, laguntzaile-zerbitzua, itzulpena eta interpretazioa.
" Catering zerbitzuak kafe-etenaldietarako ("Coffee break").
" Hizlarien gastuak: dietak, ostatua eta mantenua.
" Autobus- eta laguntzaile-gastuak Euskal Autonomia Erkidegoan bisita teknikoak antolatzen badira ekitaldian bildutako edo ekitaldiarekin batera egiten den jarduera gisa.
" Komunikabideetan publizitatea egin eta zabaltzea.
" Ekitaldirako propio egindako materialaren edizio-gastuak: programak, kartelak, karpetak, ponentzien edizioa, euskarri informatikoak edota teknologikoak eta abar, kontuan izanda guztiek ere nahitaez adierazi beharko dutela Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesletza.

2.- Estatu espainolaren barruan zein kanpoan bisita teknikoak antolatzea, agindu honen 3. artikuluan onuradun gisa zerrendatutako erakundeek programatutakoak beren pertsona elkartu diren pertsonentzat, baita turismo-arduradunak edo turismo-agenteak diren pertsonentzat ere, jakintzaren eta esperientzien trukea sustatzeko helmugako turismo-enpresa eta -erakundeekin honako hauei buruz: turismo-kudeaketa eta -dinamizazioko antolamendu-ereduak, dinamizazio-planak eta turismo-produktuen planak, produktu berritzaileak edota berrikuntzaren kudeaketa turismo-azpisektoreetan eta interesgarria izan daitekeen beste edozein inplikatutako pertsona eta erakundeen turismoari buruzko jakintza zabaltzeko.

Ez du laguntzarik jasoko helburu nabarmen profesionala ez duen bisita teknikoak, edo gutxienez 10 parte-hartzaile ez dituenak, eta zenbaketa horretatik kanpo geratuko dira bidaiaren xedearekin lotura profesionalik ez duten laguntzaileak, baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko langile eta arduradun politikoak ere

Honako hauen kontzeptupean egiten diren gastuak soilik izango dira diru-laguntza jaso dezaketenak: kanpoko laguntza teknikoa, garraio kolektiboa, gidak, erakunde antolatzaileak deitutako pertsonen ostatua eta mantenua, betiere aurreko atalean parte-hartzaile gisa identifikatutakoak.

3.- Laguntza-eskaera aurkezten den jardunaldi ekonomiko berean egikaritu beharko dira jarduera guztiak.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

31/01/2008