Turismo-arloko Inbertsiorako Finantza Laguntzen AFI Programa. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza


Xedea

AFI-TURISMO programak finantza-tresna batzuk araupetzen ditu, inbertsio eta enpresa berriak sortu, turismo azpiegituren eta horien ekipamenduen modernizazioan aurrera egin eta turismo-enpresa berritzaileen garapen teknologikoa garatzeko.


Nori Zuzendua

Enpresa txikiak eta ertainak (ETEak)


Diru kopurua

-


Araudia

AGINDUA, 2003ko ekainaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bitartez, AFI programa garatzen da, turismo-sektorean inbertsioak egiteko finantza-laguntzen programa, alegia.

EBAZPENA, 2005eko apirilaren 6koa, Turismo sailburuordearena; honen bidez, 2003ko ekainaren 4ko Aginduan ezarritakoari jarraituz laguntzak emateko deialdia argitaratzen da 2005eko ekitaldirako. Agindu horrek turismo arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programa garatu zuen.


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

 

1.          Eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa

 

q       Eskabide orria.

 

q       Zinpeko aitorpena.

 

q       Inbertsio-proiektuaren deskribapena.

 

q       Eragiketaren onarpenaren baldintzen dokumentua edo egindako Eragiketaren polizaren kopia.

 

q       Eskabidea egiten duen pertsonaren ahalordetzaren fotocopia. Ez da beharrezkoa Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lehendik badauka eta ahalordetzaren adkaketarik ez bada egon.

 

q       Egin beharreko proiektuaren azalpen-txostena eta, hala behar izanez gero, planoak.

 

q       Hirugarrenaren altaren agiria, eskatzaileak eta kasuan kasuko finantza erakundeak behar bezala beteta eta IFK/NANaren kopia.

 

q       Zerga betebeharrak bete dituztela ziurtatze agiria (eskatzaileak EAE Administrazioari agiria eskatzeko berarizko baimena ez badio ematen).

 

 

2.         Ordainketarako aurkeztu behar den dokumentazioa

 

q       Egindako inbertsioaren aitorpenaren agiri eredua.

 

q       Fakturen koadroa, eredu normalizatuaren arabera. Fakturen koadroetan bakar-bakarrik onartuko dira inbertsio proiektua burutzeko eman den gehienezko epearen barruan eginikoak.

 

q       Orain arte formalizatu diren mailegu edota finantza arrendamenduen polizaren edo polizen kopia.

 

q       Sozietateen zergaren azken aitorpenaren kopia edo, bestela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena. Auditoretza kontrola egin beharra duten onuradunek auditoretzaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

 

q       TC1 agiriaren kopiak, eskabidea egin aurreko abendukoa eta eskabidea egin den urteko abendukoa. Kooperatiba edo ondasunen erkidegoen kasuan, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari edo Autonomoen Erregimen Bereziari lotutako plantilla bolumena egiaztatzen duen agiria.

 

q       “Turismo-kalitatearen Q” delakoa lortzeko inbertsioak egin dituzten agroturismo eta landetxeen kasuan, landetxeetarako kalitate sistemari atxikita daudela egiaztatzen duen agiria: atxikipen protokoloa, hobekuntza plana eta araudian jasotako kalitate estandarrak betetzen direneko kanpoko egiaztapenaren eskaria.


Eskabideak Aurkezteko Epea 2005/05/07- 2005/07/05
Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Turismoa Sustatzeko zuzendaria


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

ONURADUNAK 2005



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazioa eta inprimakiak


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

25/05/2005