Merkatarien laguntza teknikorako kabineteak ezartzeko edo mantentzeko laguntzak. 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Merkataritza Zuzendaritza


Xedea

Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteak ezartzeko edo mantentzeko diru-laguntzak ematea. Kabineteak bulegoak dira, eta, bulego horietan, merkataritza-banaketan espezializaturiko teknikari batek doako aholkularitza eta laguntza eskainiko die merkatariei, enpresen lehiakortasuna handitzera bideraturiko lankidetza-proiektuak bultzatuz.
Horren haritik, diru-laguntza jaso dezaketen Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabinete motak berriz ere definitu dira:
 1.- "Merkaguneei" loturiko kabineteak.- Garrantzizko merkataritza-eskaintza (200 saltoki, gutxienez) duten udalerriei edo konurbazioetan kokatuak. Zonako lankidetza publiko-pribatuko proiektuak bultzatuko dituzte, hiri-inguruneei balioa emateko. Merkataritzako hiri-ingurune edo "merkagune" jakin baten proiektuari lotuko zaio kabinete bakoitza.
2.- Merkataritzako gune garrantzitsuei loturiko kabineteak - Merkataritza garrantzitsua duten udalerrietan, hots, 2.000 merkataritza-establezimendu baino gehiago dituzten udalerrietan, kokatuak. Aholkularitza teknikoa jarriko dute bertan ezarrita dauden merkataritzako elkartze-egituren eta merkataritza-plataformen eskura.
3.- "Elkarguneei" loturiko kabineteak .- Sektore-lankidetzan oinarritutako elkarteak -"elkarguneak"- sortu edo garatzeko proiektuei laguntza teknikoa ematea dute helburutzat. Elkargune bakoitzean, EAEko lurralde guztietako sektore jakin bateko enpresa banatzaileek parte hartuko dute, eta, egokitzat jotzen badute, enpresa ekoizleak ere bildu ahal izango dituzte elkartera.


Nori Zuzendua

1.1.-"Merkaguneei" loturiko Kabineteentzat:
- Merkataritza-zona konpartitzen duten eta 200-2.000 merkataritza-establezimendu dituzten udalerri edo konurbazioetan egoitza duten Merkatari Elkarteak edo Elkarte mistoak.
- 200-2.000 merkataritza-establezimendu dituzten EAEko udalerrietako udalak, eta aldameneko beste udalerri batekin merkataritza-zona konpartitzen duten eta bien artean establezimendu kopuru horren barnean dauden udalak, baita udal horiek sustaturiko Garapen Erakundeak ere.
 1.2.- Merkataritzako gune garrantzitsuei loturiko kabineteentzat:
2.000 merkataritza-establezimendu baino gehiago dituzten udalerrietako Merkatari Elkarteak edo Elkarte mistoak, baita elkarte horiek ordezkatzen dituzten erakundeak ere.
 1.3.-"Elkarguneei" loturiko kabineteentzat:
 - Merkatarien sektore-elkarteak eta haien federazioak.


Diru kopurua

Laguntzaren zenbatekoa egun osoko kontratazio-gastuen %100era arte ordaintzeko adina izan daiteke, kabinetearen zerbitzuak betetzen dituzten pertsonak dauden urtebetean zehar, eta urtebeteko aldi bererako aurrekontuan sartutako funtzionamendu-gastuen %75.
Nolanahi ere, MLTK bakoitzak gehienez jasoko duen zenbatekoa ez da 30.050,00 euro gorakoa izango, eta horietatik gehienez 750,00 € aparteko bidaia eta janari-gastuak ordaintzeko gordeko dira.


Araudia

AGINDUA, 2008ko urriaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, merkataritzari laguntza teknikoa emateko kabineteak eratzeko eta mantentzeko diru-laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.

EBAZPENA, 2008ko urriaren 29koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, 2008ko ekitaldiari doakionez, Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteak ezarri edo mantentzeko laguntzak emateko deialdia argitara ematen duena.


Harremanak norekin

Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 64

E-mail: comerin@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

 a) Jarduneko zona edo eremua eta eskaturiko kabinete mota.
 b) Jardun-proiektua eta lan-plana.
 c) Hala badagokio, Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabinetearen jarduneko zonako edo eremuko gainerako merkatari-elkarteekin, banaketa-sektorearekin zerikusia duten erakundeekin, enpresekin edo instituzioekin sinaturiko akordioa.
 d) Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duten agiriak; horretarako, hala badagokio, eraketa-eskrituren, estatutuen eta erregistro-inskripzioaren kopiak aurkeztuko dira.
 e) Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko kasuan kasuko organo eskudunak harturiko Erabakiaren ziurtagiria.
 f) Hala badagokio, erakunde eskatzailearen lege-ordezkarien NANaren kopia, eta ordezkari horien ahalordetze-agiria.
 g) Aurkezturiko proiektuaren gauzatze-gastuen aurrekontua, behar bezala banakatua.
 h) Memoria, honako hauek adierazita: kabinetearen egoitza, 3. artikuluan zehazturiko baremoaren arabera balioetsi daitezkeen alderdi guztiak, eta, betiere, proiektua garatzeko eskuragarri dauden bitarteko material, tekniko eta pertsonalak.
 i) Kontratatu beharreko pertsonaren Curriculum Vitaea.
 j) Aplikatu beharreko hitzarmenaren kopia.
 k) Hala badagokio, batzarreko, korporazioko edo dagokion gobernu-organoko kideen kopurua, sexuen arabera bereizita, adieraziko duen zinpeko aitorpena, izendapenak bilduko dituen agiriaren kopiarekin batera.
 l) Eusko Jaurlaritzaren bestelako Sailen edo beste edozein Administrazioren edo erakunde publiko edo pribaturen programen kargura xede berbererako jasotako edozein laguntzari buruzko zinpeko aitorpena, aurreko urtean eginiko jardueretarako jasotako laguntzei buruzko datuak barne.
 m) Identifikazio Fiskaleko txartelaren kopia, eta, beharrezkoa bada, emandako diru-laguntza sartzeko, erakunde finantzarioa, sukurtsala, titular eguneratua eta zenbaki-kontua zein izango diren.
 n) Hala badagokio, Merkatarien Elkarteen Erroldan jasotzen diren eskatzailearen datuei dagokienez, Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak emandako ziurtagiriaren kopia.
 o) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak betetzea egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen berariazko baimena badu, laguntza eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren ziurtagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori agertu ezean, berriz, eskatzaileek ekarri beharko dute ziurtagiri hori.
Puntu honetako d), f ), m) eta n) letretan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte erakundeek, baldin eta azken bi ekitaldietan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari ez badiote inolako laguntzarik eskatu, edo eskatu arren, orduan aurkeztutako agiri horiek era batera edo bestera aldatu badira. Betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 35. artikuluko f ) idatz-zatian xedatutakoa aparte utzi gabe. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskariak aurkezteko epea 2008ko azaroaren 29an bukatuko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskatzaileek eskaera eta gainerako dokumentazio osagarria Merkataritza Zuzendaritzari igorri beharko diote, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoen bitartez, zuzenean nahiz azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Arruntaren 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuenean, aurreikusitako edozein bide erabiliz.

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 99 64
E-mail: comerin@ej-gv.es


Tramiteen deskripzioa

Merkataritza Zuzendaritzari dagokio Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-lana egitea, bertan beste organoei bereziki esleitutako gaietan izan ezik.


Egitura Atal Ebazlea

Merkataritza zuzendaritza.


Ebazteko epea

6 hilabetekoa, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2007 ETA 2008KO ONURADUNAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria


Bestelako Agiriak

DIRU-LAGUNTZAK JASO DITZAKETEN PROIEKTUAK:
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta kontrataturiko Merkataritzako Aholkulari Teknikoaren Gizarte Segurantza eta soldata ordaintzea izango dute xede bakartzat. Merkataritzako Aholkulari Teknikoak lanaldi osoan jardungo du.


Oharrak

Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak itzuli behar ez diren dirulaguntzatzat hartuko dira, eta Merkatarien Laguntza Teknikorako Kabineteen funtzionamendutik sortutako gastu arruntak finantzatzeko izango dira soilik.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

03/11/2008