Ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak (2013).
Agindu honen xedea 2013ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.
Laguntza-modalitateak honakoak dira:
- Proiektuen garapenerako laguntzak.
- Ikus-entzunezko obren produkzio-modalitate hauei zuzendutako laguntzak:
- Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.
- Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.
- Sortze-dokumentalen produkziorako laguntzak.
- Film laburren produkziorako laguntzak.
1.496.000 euro.
- Proiektuen garapenerako laguntzak: 100.000,00 euro.
- Produkziorako laguntzak: 1.396.000 euro.
- Zinemarako diren fikziozko film luzeen produkzioa: 900.000 euro.
- Zinemarako diren animaziozko film luzeen produkzioa: 226.000,00 euro.
- Sortze-dokumentalen produkzioa: 150.000,00 euro.
- Film laburren produkzioa: 120.000 euro.
- AGINDUA, 2013ko maiatzaren 17koa (BOPV Zk. 97/2013)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urtean, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Agindu honen xedea 2013ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.
Laguntza-modalitateak honakoak dira:
- Proiektuen garapenerako laguntzak.
- Ikus-entzunezko obren produkzio-modalitate hauei zuzendutako laguntzak:
- Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.
- Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.
- Sortze-dokumentalen produkziorako laguntzak.
- Film laburren produkziorako laguntzak.
Proiektuen garapenerako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.
Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.
Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak zer dioen hartuko da aintzakotzat.
Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.
1.496.000 euro.
- Proiektuen garapenerako laguntzak: 100.000,00 euro.
- Produkziorako laguntzak: 1.396.000 euro.
- Zinemarako diren fikziozko film luzeen produkzioa: 900.000 euro.
- Zinemarako diren animaziozko film luzeen produkzioa: 226.000,00 euro.
- Sortze-dokumentalen produkzioa: 150.000,00 euro.
- Film laburren produkzioa: 120.000 euro.
Proiektuen garapenerako laguntzak:
- 30.000,00 euro.
- Proiektua garatzeko aurrekontuan dauden gastuen %50 (gastuok ez dute produkzioari dagokion aurrekontu osoaren %20 gaindituko).
Produkziorako laguntzak:
- Zinemarako diren fikziozko film luzeen produkzioa, zinemarako diren animaziozko film luzeen produkzioa, sortze-dokumentalen produkzioa:
- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.
- Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.
- Film laburren produkzioa:
- Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren %60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere. Gainera, proiektuari ematen zaizkion laguntza publiko guztien baturak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezingo du inoiz film laburraren kostu errealaren %90 gainditu.
Proiektuen garapenerako laguntzak
- %30, ondoren adierazten diren agiriak jaso eta gero: proiektuaren garapenean inplikaturik dauden arduradun artistikoek, zuzendariek, gidoilariek eta abarrek sinatutako ardurapeko aitorpenak edota gutunak, batetik, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria, bestetik.
- Gainerako kopurua, honako agiriak jasotzean eta beti 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera:
- Proiektuaren jarduera eta lortutako emaitzen txostena.
- Garapenaren gastuen kapituluka sailkatutako zerrenda, BEZ gabe.
- Laguntzarekin egin diren gastuak behar bezala frogatzea jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuen bitartez eta ordainketa egiaztatzen duten agirien bitartez. Halaber, gastu orokorrak ezingo dira garapen-kostuaren %25 baino handiagoa izan.
- Gidoia osorik eta zuzenduta.
- Gidoilariarekin edo gidoilariekin sinatutako eskubideen lagapen-kontratua, gutxienez bi urterako, edo garatzeko dagoen lanaren eskubideak erosteko aukera eskaintzen duen kontratua, gutxienez bi urterako.
- Lanerako plana berriro banakatzea eta produkzioaren behin-behineko aurrekontu berria.
- Filmaketa egingo den lekuei buruzko agiriak.
- Casting-ak egiteko behin-behineko proposamenak.
- Finantzaketa-plan zehatza.
- Banaketa-plan zehatza.
Zinemarako diren fikziozko film luzeen produkziorako laguntzak
- %50, proiektuaren behin betiko agiriak, 27. artikuluan deskribatzen direnak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean jasotzen direnean.
- %30, filmatzen hasi denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Gainerako kopurua (%20,00), honako agiriak jasotzean eta beti 2015ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako abenduaren 31 baino lehenago:
- Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 30. artikuluko e) idatz-zatian adierazi bezala.
- ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.
- Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. Eranskineko C atala).
Zinemarako diren animaziozko film luzeen produkziorako laguntzak
- %50, proiektuaren behin betiko agiriak, 35. artikuluan deskribatzen direnak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean jasotzen direnean.
- %30, filmatzen hasi denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Gainerako kopurua (%20,00), honako agiriak jasotzean eta beti 2015ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako abenduaren 31 baino lehenago:
- Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 38. artikuluko c) idatz-zatian adierazitakoaren arabera.
- Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko auditoretza-txostena, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. Eranskineko C atala).
- ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.
Sortze-dokumentalen produkziorako laguntzak
- %50, proiektuaren behin betiko agiriak, 43. artikuluan deskribatzen direnak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean jasotzen direnean.
- %30, filmatzen hasi denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Gainerako kopurua (%20), honako agiriak jasotzean eta beti 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako abenduaren 31 baino lehenago:
- Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, dokumentalaren kopia utzi dela egiaztatzen duena 46. artikuluko e) idatz-zatian adierazitakoaren arabera.
- Dokumentalaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. Eranskineko C atalean).
- ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.
Film laburren produkziorako laguntzak
- Laguntza emateko unean lehenengo %50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.
- %30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Gainerako kopurua (% 20) ere 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, honako agiriak jaso eta gehienez hamabost egunera:
- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.
Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.
Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak. - Proiektua garatzeak dakartzan gastuei buruzko txostena eta laguntzarekin egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituen egiaztagiria. Hau frogatzeko beste bide bat ICAAk edo finantza-auditoretzak onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.
- Beste laguntza batzuei buruzko ardurapeko aitorpena.
- ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
22/06/2013
6 hilabete.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.