Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN).
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzea.
1.630.000 euro
- AGINDUA, 2012ko apirilaren 24koa (EHAA Zk. 92/2012)
AGINDUA, 2012ko apirilaren 24koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko tokientitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzaren bulegoa:
- Lakua, I eraikina, 2.solairua
Donostia-San Sebastian k., 1
01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Herritarrak artatzeko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera bitartean 9:00etatik 14:00era.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako bulegoarekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki honetara deitu: 945 019464.
Eskabideak soilik bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztuko dira.
Eskabideak soilik bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta, euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa izanez gero, toki-entitateen menpeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateak. Era berean, onuradun izan daitezke xede horrekin lankidetza-hitzarmen bidez elkartutako toki-entitateak.
1.- Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira euskara zerbitzua lurralde historiko batean baino gehiagotan eskaintzen duten toki-erakundeak.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin behar da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.
3.- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu honako pertsona fisiko edo juridikoak: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortua izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
4.- Onuraduna udalaz gaindiko toki-entitatea izanez gero, eskaerak zehaztu egin behar du zein udalek parte hartzen duten jardueretan.
5.- Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuari buruzko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, eskatzaileak lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izatea ezinbestekoa izango du.
6.- Eskatzailea toki-entitate baten menpeko edo toki-entitate bati lotutako zuzenbide publikoko entitatea izanez gero, artikulu honen 5. idatz-zatian adierazitako betekizuna dagokion toki-entitateak ere betetzen duela frogatu behar du.
7.- Eskatzaileek beren administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartuta, indarrean eta HPSra bidalia izan behar dute. Halaber, EBPNren plan estrategikoa, onartuta, indarrean eta HPSra bidalita izan behar dute, EBPNren diseinua lehengo aldiz egin behar dutenek izan ezik. Azkenik, denek EAEko herri administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko IV. Plangintzaldiaren amaierako datu-bilketan parte hartu beharko dute, horretarako HPSk abian jarri duen prozeduran ezarritako epeak betez. Baldintza hauek bete ezean, dirulaguntza eskabidea bazterrean geratuko da.
8.- Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.
1.630.000 euro
Diru-laguntzaren zenbatekoa: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HPSk ez du inolaz ere toki-entitateak berak egitasmo osoa aurrera eramateko erabilitako diru-kopurua baino kopuru handiagoa emango, 10.2 artikuluan d)atalean aipatzen diren toki-entitateen kasuan izan ezik.
Toki-entitate onuradunari gehienez ere aurkeztutako aurrekontu osoaren %40ko diru-laguntza emango zaio. Horrezaz gain, toki-entitate bakoitzari agindutako guztirako diru-kopuruak ezingo du 70.000 euroko muga gainditu.
Gehienezko muga horren azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko dira, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda. Muga horiek hauek izango dira: <5.000 biztanle (15.000 euro); <10.000 biztanle (25.000 euro); <20.000 biztanle (35.000 euro); <50.000 biztanle (50.000 euro); ≥50.000 biztanle (70.000 euro).
EBPN 2012. urtean lehenengoz onartu eta deialdira Kudeaketa Plana aurkezten duten toki-entitateek gehienezko mugak bestelakoak izango dituzte. Honako hauek: <5.000 biztanle (10.000 euro); <10.000 biztanle (17.000 euro); <20.000 biztanle (23.500 euro); <50.000 biztanle (33.500 euro); ≥50.000 biztanle (50.000 euro).
Biztanle-kopuruaren gaineko datuak Eustatek modu ofizialean argitara emandako erroldako datuetatik eskuratuko dira, konkretuki honako txosten honetatik: «Euskal AEko biztanleria espazio-eremuaren eta jaioterriaren arabera. 2010-1-1».
Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna: deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berbererako eman ditzaketenekin bateragarriak dira, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez badute. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzatik dagokion kopurua kendu egingo zaio onuradunari lagundutako jardueraren kostu osoari egokitu arte.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko 2 eranskinean toki-entitateak eskatu dituen bestelako diru-laguntzen berariazko aitorpena egin behar du.
Ordainketa bi zatitan egingo da:
a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko berrogeita hamabosta (% 55) ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epea amaitzen denetik bi (2) hilabeteko epean. Dena den, hamar (10) egun balioduneko epe hori baino lehen HPSn onarpen-agiria jasotzen bada, ordainketa bideratzen hasiko da.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko berrogeita bosta (% 45) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.
Eskatzaileak euskara sustatzeko aurrekontua aurkeztu beharko du, aurreikusten diren sarrerak eta gastuak zehaztuz.
Eranskin honetan 2012. urtean egingo diren ekintza berri, aitzindari eta originalen zerrenda adierazi beharko da.
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren ziurtagiria
Eskatzaileak ziurtagiria aurkeztu beharko du udalbatzak edo pareko organoak indarrean dagoen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu zuela adierazten duena, baldin eta administrazioaren esku ez badago.
Plan Estrategikoaren ziurtagiria
Eskatzaileak ziurtagiria aurkeztu beharko du udalbatzak edo pareko organoak indarrean dagoen EBPNren Plan Estrategikoa onartu zuela adierazten duena, baldin eta administrazioaren esku ez badago.
Irati
Eskatzaileak 2012ko EBPNren kudeaketa plana IRATI aplikazioan bete beharko du, EBPNren diseinua lehenengo aldiz egin behar dutenek izan ezik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Toki-entitateak aurrekontu likidatua aurkeztu beharko du, izan dituen sarrerak eta gastuak zehaztuz.
Ebatzitako diru-laguntza justifikatzeko ziurtagiria (pdf, 957 kb)
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2012ko ekainaren 11
EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.