Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (LANHITZ)
Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak emateko modua arautzea da (LANHITZ).
2.400.000 euro.
- 2011ko apirilaren 20ko AGINDUA. (EHAA Zk. 0/2011)
AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Kultura sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (LANHITZ) ematea arautzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Kultura Sailean: Koro Urkizu (945019522)
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak emateko modua arautzea da (LANHITZ).
Europar Batasuneko naziotasuna edo helbide soziala edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutakoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta indarreko legeriaren arabera eratuta badaude eta, edozein dela ere haien eraketa juridikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten lantokien titularrak edo kudeatzaileak badira.
Laguntza-deialdi honek 2011n burutuko diren egitasmoak baino ez ditu kontuan hartuko. Hori dela eta, deialdi honetara jotzen duten egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edo gizarteratu beharreko jarduerak, zerbitzuak eta produktuak 2011ko abenduaren 31 baino lehen eskaini, eman edota gizarteratuko dira.
Dirulaguntza-gai diren bi jarduerek bete beharreko gutxienekoak: lehen euskara-planaren diseinua eta 2011ko kudeaketa-plana.
1.- Eskatzaile guztiek, Erreferentzia Marko Estandarrari jarraiki (EME aurrerantzean), aplikagarri zaizkien 3. mailako osagai guztien hizkuntza-egoera zehaztu beharko dute eta urteko planerako helburuak (epe labur eta ertainera) ere zehaztu beharko dituzte, Planhitz aplikazio informatikoa modu egokian betez.
2.- Entitate eskatzaileek, aipatutako aplikazioaren bidez, EME ereduaren arabera aurkeztuko dute kudeaketa-plana (urteko planaren barruko ekintzak atala behar bezala betez). Plan guztiek EMEren lehendabiziko hiru ardatzetatik bi ardatz jorratu behar dituzte, gutxienez. Halaber, euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar dute.
3.- Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana agindu honen A eranskinean ageri den agiria betez. Legezko ordezkariak sinatu beharko du aurkeztutako plana entitatearen aginte exekutibo gorena duen organoak aztertu eta onartu egin duela adieraziz.
Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak.
1.- Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40koa izatea.
2.- Entitateak bere jarduerak 9. artikuluan zehaztutakoaren arabera aurkeztu behar ditu.
3.- Diru-laguntzaren jasotzaile direnek diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan eta elektronikoetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa adierazi beharko dute, horretarako logotipo normalizatua erabiliz. Arestian zerrendatutako material horiek guztiek gutxienez euskaraz egon beharko dute.
2.400.000 euro.
Esleitutako diru-laguntzen ordainketak bi eratan egingo dira, jasotako diru-laguntzaren zenbatekoaren arabera:
1.- Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hamabi mila (12.000) euro gainditzen ez duenean, diru-laguntza bere osotasunean ordainduko da ordainketa bakar baten bidez, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Diru-laguntzaren justifikazioa dagokion moduan egin beharko da.
2.- Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hamabi mila (12.000) euro gainditzen duenean, ordainketa bi zatitan egingo da:
a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.
ESKABIDE-ORRIA.
DOKUMENTAZIOAREN ORDEZKO AITORPENA.
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA.
HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) EGITEKO ESKABIDE-ORRIA.
- C ERANSKINA
AURREKONTUA.
- D ERANSKINA
BERRIKUNTZA ETA WEB 2.0 EGITASMOEI BURUZKO TXOSTENA.
- E ERANSKINA
BALANTZE EKONOMIKOA.
- F ERANSKINA
JUSTIFIKAZIO-KONTU ERRAZTUA.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2011ko ekainaren 10ean.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko die.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.