Material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak.

LABURPENA
Titulua:
Material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak.
Xedea:

2011. urtean Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren aztarnategi arkeologikoetan esku-hartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko laguntzak ezartzea eta arautzea.

Material horien artean, bakarrik hartuko dira aintzat 2009ko urtarrilaren 1etik 2011ko urtarrilaren 1era bitartean bukatutako landa-lanetako esku-hartze arkeologiko baimenduetan lortutako materialak, salbu eta hainbat urtetarako garapena duen aztarnategi baten ikerketa-programa baten esparruan egindakoen kasuan, orduan azken zazpi urteetan –2004ko urtarrilaren 1etik 2011ko urtarrilaren 1era bitartean– egindako esku-hartzeetako materialak hartuko baitira aintzat, betiere landa-lana aribidean badago edo, bukatutzat eman bada, azken esku-hartze edo kanpainaren bukaera-eguna ez bada 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa .

Diru kopurua:

152.000 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 15ekoa (EHAA Zk. 123/2011)

    Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak jabari publikoaren izaera ematen die Euskal Autonomia Erkidegoan aurkitu diren eta interes arkeologiko eta paleontologikoa duten ondasun guztiei. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila egiten du ondasun horien zaintzaren arduradun, eta horrela, era egokian gordeko direla ziurtatzen du. Alde horretatik, aipatu den legearen 47.3 artikuluak dio sail horren aginpidea dela aztarna horiek zaintzeko zentro edo museoa izendatzea, hain zuzen, aipatu diren ondasunak zentro horietako funtsen parte izatera pasako liratekeelarik. Era berean, 45.4 artikulua irakurriz ondoriozta daiteke sail horren ardura izango dela material arkeologiko horien inbentarioei buruzko informazioa osoa izan dadila ziurtatzea.

    Aipatu diren 7/1990 Legearen arauak garatzeko, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan aurkitu diren eta arkeologia eta paleontologiaren aldetik interesa duten ondasunen gordailua, lekualdaketa eta entrega arautzeko dagoen beharra ikusirik, 1999ko urriaren 21ean urriaren 5eko 341/1999 Dekretua sartu zen indarrean, Euskal Autonomia Erkidegoan aurkitu diren eta arkeologia eta paleontologia interesa duten ondasunen lekualdaketa, entrega eta gordailua gauzatzeko baldintzei buruzkoa.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
    Kultur Ondarearen Zuzendaritzan: Maite Izquierdo (945 01 95 26).
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak.

Agindu honen xedea da 2011. urtean Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren aztarnategi arkeologikoetan esku-hartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko laguntzak ezartzea eta arautzea.

Material horien artean, bakarrik hartuko dira aintzat 2009ko urtarrilaren 1etik 2011ko urtarrilaren 1era bitartean bukatutako landa-lanetako esku-hartze arkeologiko baimenduetan lortutako materialak, salbu eta hainbat urtetarako garapena duen aztarnategi baten ikerketa-programa baten esparruan egindakoen kasuan, orduan azken zazpi urteetan –2004ko urtarrilaren 1etik 2011ko urtarrilaren 1era bitartean– egindako esku-hartzeetako materialak hartuko baitira aintzat, betiere landa-lana aribidean badago edo, bukatutzat eman bada, azken esku-hartze edo kanpainaren bukaera-eguna ez bada 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsona fisiko eta juridikoak, publiko zein pribatuak.

Diruz lagunduko dira agindu honetako 1. artikuluko baldintzak betetzen dituzten material arkeologiko eta paleontologikoak inbentariatzeko tratamendu-prozesuko jarduerak. Hona “inbentariatzea” zer den: esku-hartze arkeologiko baten esparruan lortutako material arkeologiko eta paleontologikoak zehatz-mehatz deskribatuta eta zerrendatuta jasotzen dituen dokumentua lantzea helburu duen jarduera, betiere dagokion gordailu-zentroan entregatzeari begira, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan aurkitutako interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten ondasunak garraiatu, entregatu eta gordailuan uzteko baldintzei buruzko aurriaren 5eko 341/1999 Dekretuko 10.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Proiektuen helmenak, oro har, aztarnategi batean edo gehiagotan egindako esku-hartzeetan lortutako material guztiak hartuko ditu; hala ere, aztarnategi bat baino gehiago badira, horiek denak kultura-ondasun deklaratutako –edo deklarazioaren espedientea hasita duen– arkeologia gune berean egon behar dute, uztailaren 3ko Kultura Ondarearen Legearen arabera. Horrek ez du esan nahi, alabaina, arkeologia gune berean dauden aztarnategietako materialak inbentariatzeko proiektuak banatuta aurkeztu ezin direnik.

Diruz lagundu ahal izango dira, baita ere, material arkeologiko eta paleontologikoen aurretiko inbentarioak agindu honetan ezarritako eredura egokitzeko jarduerak, baldin eta egokitu nahi den inbentarioa egiteko lanek ez badute aurrez diru-laguntzarik jaso 2000. urteaz geroztik programa honen jarduera eman diren aginduen babesean. Egokitu nahi den inbentarioko informazioa nahikoa ez delako egokitze-lanetarako materiala katalogatzea beharrezkoa bada, generoari, tipologia orokorrari eta tipologia espezifikoari eta deskribapen anatomiko-morfologikoari buruzko datuak egokitzerakoan, inbentariatze-lana dela joko da, eta ez egokitze-lana, agindu honetako babesean emandako diru-laguntzaren diru-kopuruaren muga ezartzearen ondorioetarako.  Dena dela, materialek beti bete beharko dute agindu honetako 1. artikuluan esku-hartzearen bukaera-egunari buruz edo, hala badagokio, urteanitzeko programaren bukaera-egunari buruz xedatutakoa. Aurretiko inbentarioak egokitzeko jarduerak proiektu orokortzat hartuko dira, halako moduan non lan-programa batean aztarnategi batean egindako esku-hartzeetan –baita 2004ko urtarrilaren 1a baino lehen egindakoetan ere– lortutako materialen fitxa edo inbentario guztiak agindu honetako I. eranskinean adierazitako datu-formatuaren araberako dokumentu bakar batean integratuko baitira. Baina agindu honen kargura soil-soilik lagundu ahal izango dira 2004ko urtarrilaren 1etik 2011ko urtarrilaren 1era bitartean bukatutako esku-hartzeetan lortutako materialen inbentarioak egokitzeko berariaz sorturiko gastuak.

Bai inbentario berriak lantzeari dagokionez, bai agindu honen aurretik egindako material arkeologikoen edota paleontologikoen inbentarioak egokitzeari dagokionez ere, Kultura Sailak egindako eta I. eranskinean jasotako eredura egokitu beharko dira.

Aztarnategi batean edo gehiagotan egindako esku-hartze batean edo gehiagotan lortutako materialen zati bat inbentariatzeko proiektuak honelako kasuetan baino ez dira diruz lagunduko:

a) Bilduma osoak pieza ugari dituelako –alegia 15.000 pieza baino gehiago–, justifikatzen denean. Kasu honetan, proiektuaren helburua diren materialak irizpide logiko baten arabera hautatu beharko dira, ahal dela izaera, tipologia eta kronologiaren arabera, eta material horiek bilduma osoko piezen %50 egingo dute gutxienez.

b) Aurkeztutako proiektuari esker aurrez hasitako inbentariatze-prozesu bat osatzea eta burutzea ahalbidetzen denean, agindu honetan esku-hartze bateko edo gehiagoko materialei dagokienez ezarritako ereduari jarraiki, halako moldez non esku-hartze batean edo urteanitzeko programa batean lortutako material guztia agindu honetan xedatutako ereduaren arabera inbentariatuko baita.

c) Esku-hartzean lortutako materialen zati bat ezin denean inbentariatze-proiektuan sartu, zeren eta katalogatu aurretik banakatze edo kontserbazio tratamenduak behar dituztenez gero, eta tratamendu horiek luzeak direnez gero, ezinezkoa baita garaiz inbentariatzea edo gordailu-zentroan entregatzea, agindu honetan ezarritako epearen barruan. Gorabehera hori tratamenduok egiten dituzten pertsonek edo aurretiko azterketa diagnostikoak egin dituzten pertsonek sinaturiko txostenaren bidez egiaztatuko da.

Dena den, baldin eta diru-laguntza bat eskatzen bada bilduma baten inbentarioari ekiteko, eta bilduma horretako materialaren zati bati buruzko lanak garatzeko epemuga hainbat urtetakoa bada, lan-epeen aurreikuspenaren txosten bat sartuko da, eta planifikazio horretarako erabilitako irizpideak ere bai.

Gordailu-zentroan entregatzeari begira, materialaren tratamenduarekin loturiko beste zeregin batzuk ere materialak inbentariatzeko prozesuaren barruan daudela ulertuko da, hala nola, prebentziozko kontserbazioarekin loturikoak, inbentariatzearen edo haren dokumentazio grafikoaren aurretiko edo ondotiko siglatzea eta antolatzea. Jarduera horiek, ordea, osagarritzat joko dira, eta ez dira inoiz diruz lagunduko bakarka, ezpada proiektu orokor baten baitan, zeinak nahitaez jaso behar baitu inbentario bat lantzeko eginkizuna eta, hala badagokio, materialak gordailu-zentroan entregatzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

152.000 euro.

Ordainketa modua:

Agindu honen bidez emandako diru-laguntzen ordainketa aldi bakar batean gauzatuko da, hilabeteko epean likidazio-ebazpena jakinarazten denetik kontatuta.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
DIRULAGUNTZA ESKABIDEA
DIRULAGUNTZA ESKABIDEA:
Material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntza eskabidea.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
II.ERANSKINA (Eskaera)

DIRULAGUNTZA-ESKABIDEA.

IV.ERANSKINA (Eskaera)

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK.

V.ERANSKINA (Eskaera)

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA.

Dokumentazioa:
  • I.ERANSKINA

    MATERIAL ARKEOLOGIKOAK EDOTA PALEONTOLOGIKOAK INBENTARIATZEKO PROIEKTUEK JARRAITU BEHARREKO LAN METODOLOGIA.

  • III.ERANSKINA

    AURREKONTUA.

  • VI.ERANSKINA

    GAINERAKO LAGUNTZEN ADIERAZPENA.

  • VII.ERANSKINA

    DE MINIMIS MOTAKO DIRU LAGUNTZEI BURUZKO ADIERAZPENA.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/06/30 - 2011/07/29
Aurkezteko epe-muga:

2011ko uztailaren 29a.

Ebazteko epea:

Ebazpena hiru hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.