Euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak (HEHOBA deialdia).
HEHOBA deialdiaren xedea honako hau da: euskara hutsezko hedabideetan egin beharreko hobekuntza-azterketen gauzatze-lanak ahalbideratzea.
Hobekuntza-azterketa horiek, gutxienez, honako alderdi hauetakoren bat izan behar dute aztergai:
a) Hedabidearen planteamendua digitalizazioaren inguruan.
b) Hedabideari zuzenduriko hobekuntza-proposamenak identifikatzea.
c) Hedabideari buruzko hausnarketa estrategikoa.
d) Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea.
e) Hedabidearen posizionamenduaren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea.
f) Hedabidearen merkatuari dagokion azterketa.
g) Hedabidearen finantzaketa propioa hazteko proposamena lantzea.
86.000 €
- AGINDUA, 2011ko uztailaren 28koa (EHAA Zk. 163/2011)
Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren 15. artikuluak Kultura Sailari, besteak beste, honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion: hizkuntza politika eta euskararen sustapena (EHAA, maiatzaren 9koa, 86. zk.).
Bestetik, 45/2011 Dekretuak, martxoaren 22koak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak, honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 14.2.e artikuluan (EHAA, martxoaren 25ekoa, 59. zk.): Euskararen Erabilpena Arautzen duen 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, betiere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dauzkaten egitekoak urratu gabe.
Halaber, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere egiten ditu Euskararen Aholku Batzordearen «Euskara 21, Itun Berritu Baterantz» izenburudun liburuan jasotako XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren lehentasunezko ildoak.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideen sustapenari ekin izan dio azken urteotan, besteak beste, urteko izaera duen laguntza-deialdi bat argitaratuz. 2011. urteari dagokiona Kultura sailburuak 2011ko maiatzaren 4an emandako Aginduaren bidez argitaratu zen (EHAA, 2011ko maiatzaren 20koa, 95 zenbakia).
Euskarazko hedabideak indartu eta sendotze aldera egindako laguntza-deialdi horri kalterik egin gabe, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak neurri osagarriak hartu zituen, betiere euskarazko hedabideak indartu eta sendotzeko eta, aldi berean, euskarazko hedabideen kontsumitzaile diren pertsonen informazio-premiak asetzeko. Neurri horietako bat honako hau izan zen: euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoak laguntzea (HEHOBA deialdia).
Neurri horrek duen garrantzia dela-eta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak HEHOBA deialdiari segida ematea beharrezkotzat jo du.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000 - Euskera Sustatzeko Zuzendaritzan: Edurne Basoa (945018114)
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
HEHOBA deialdiaren xedea honako hau da: euskara hutsezko hedabideetan egin beharreko hobekuntza-azterketen gauzatze-lanak ahalbideratzea.
Hobekuntza-azterketa horiek, gutxienez, honako alderdi hauetakoren bat izan behar dute aztergai:
a) Hedabidearen planteamendua digitalizazioaren inguruan.
b) Hedabideari zuzenduriko hobekuntza-proposamenak identifikatzea.
c) Hedabideari buruzko hausnarketa estrategikoa.
d) Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea.
e) Hedabidearen posizionamenduaren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea.
f) Hedabidearen merkatuari dagokion azterketa.
g) Hedabidearen finantzaketa propioa hazteko proposamena lantzea.
2011n Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak arautzen dituen 2011ko maiatzaren 4ko Aginduak bere 6. artikuluan jarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak dira HEHOBA deialdian parte hartu ahal dutenak (EHAA, 2011ko maiatzaren 20koa, 95 zk).
Hedabide horiek bi multzotan banatzen dira Agindu honi dagokionean:
a) Toki aldizkariak eta toki telebistak.
b) Gainontzeko hedabideak.
Multzo bakoitzean, gehienik ere, azterketa-kopuru jakina diruz lagunduko da. Honako hau hain zuzen ere:
a) Toki aldizkarien eta toki telebisten kasuan, gehienik ere, 4 azterketa.
b) Gainontzeko hedabideen kasuan, gehienik ere, 2 azterketa.
Hedabide bat baino gehiago argitaratzen duten eskatzaileen kasuan, hedabide horietako batentzat baino ez dute eskatzerik izango.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.
Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu:
a) Euskarazko hedabideak hobetzeko azterketak egite aldera, diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia eginaz Kulturako sailburuak 2010eko urriaren 20an emandako Aginduaren ondorioz diruz lagundutako egitasmoak (EBAZPENA, 2010eko abenduaren 17koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, EHAA, 2011ko otsailaren 4koa, 24. zk.).
b) Laguntza-deialdi honetan sarbiderik izan arren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2011n, Agindu hau argitaratu aurretik, diruz lagundutako egitasmoak.
c) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren baten edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen baten menpe daudenak, ezta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Amaierako Seigarren Xedapenean ezarritakoetan ere.
Laguntzak «de minimis» dira. Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudia aintzat hartuta, begiz jotako laguntzek ez diote Estatuen arteko merkataritzari eragiten eta ez dute lehiarako kalte edo mehatxurik sortzen. Dena den, eskatzaile batek 3 ekitalditan (2009an, 2010ean eta 2011n) halako laguntzetan jaso dezakeen kopuruak ezin du, inondik inora, 200.000 euroko muga gainditu.
Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III ( CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak bloketatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.
86.000 €
Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi une jakinetan egingo da:
a) Lehenengo unean, diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita hamabosta (% 75) ordainduko da, diru-laguntza jasotzea onartzen den egunean hasi eta, beranduenik, bi hilabeteko epean.
b) Bigarren unean, hala badagokio, gainerako kopurua (% 25) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiriak jaso eta ontzat eman ondoren eta handik hilabeteko epean.
I.A. ERANSKINA: ESKABIDE ORRIA.
I.B. ERANSKINA : DOKUMENTAZIOAREN ORDEZKO AITORPENA
II. ERANSKINA: ESLEITUTAKO DIRU-LAGUNTZAREN ONARPENA.
III.ERANSKINA: DIRUZ LAGUNDUTAKO AZTERKETAREN BEHIN BETIKO AURREKONTUA.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2011ko irailaren 29an.
Ebazpena emango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta, beranduenik, bi hilabeteko epean .
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.