Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak garatzeko diru-laguntzak. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Koordinaziorako Zuzendaritza


Xedea

Diru-laguntza deialdi honen helburua 123/2008 Dekretuaren eraginpean dauden entitateei laguntzak emateko modua arautzea da, 2009an entitate hauek aipatu Dekretuak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatze aldera ezartzen dituen hizkuntz betebeharretara egokitu daitezen.


Nori Zuzendua

Diru-laguntza eskatu ahal izango dute:

- Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, legez unibertsalak, interes orokorrekoak edo antzeko beste kategoria batekoak diren zerbitzuak egiten dituzten erakunde edo pertsona juridikoek, edo unibertsaltasun eta berdintasuneko araubide juridikoaren pean dauden zerbitzuak ematen dituztenek.

Kategoria horretan honako hauek sartzen dira:

a) Komunikazio-sareak ustiatzen dituzten komunikazio-operadoreak.
b) Bidaiarien trenbideko garraio publikoko zerbitzuak ematen dituzten tren-enpresak.
c) Bidaiarien errepideko garraio publiko erregularreko zerbitzuak ematen dituzten enpresak.
d) Bidaiarien aire-garraioko zerbitzu erregularrak ematen dituzten enpresak.
e) Energia elektrikoz hornitzen dituzten banaketa-enpresak edo merkaturatze-enpresak.
f) Erregaiak eta petrolio-erregaiak banatu edo txikizka saltzen dituzten enpresak, betiere kontsumitzaileei eta erabiltzaileei zuzenduta.
g) Kontsumitzaileei saltzeko, gas naturala merkaturatzen duten enpresak.

- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden jendeari begirako, produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko establezimenduek, baldin eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

a) Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1997 Legearen 13. artikuluko 3. idatz-zatian aipatzen diren establezimenduak izatea; lege hori azaroaren 10eko 7/2000 Legearen bidez aldatu zen.
b) 250 langiletik gora dituzten enpresetakoak diren establezimenduak izatea, betiere urtean 50 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena badute, edo haien urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa bada, edo aurreko baldintza horiek betetzen dituen beste enpresaren batek haien kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiagoko partaidetza baldin badu.
c) Aurreko a) eta b) paragrafoetako baldintzak bete gabe, jendeari saltzeko gunearen azalera 400 metrotik gorakoa duten establezimenduak izatea, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta I. eranskinean zerrendatutako udalerrietan -elebidunen proportzioa % 50 baino handiagoa dutenak- kokatuta badaude.
d) Aurreko a), b) eta c) paragrafoetako baldintzak bete gabe, 13.1 atalean zehazten den moduan bezeroarentzako arreta ematen duten langileak 10 baino gehiago dituzten establezimenduak izatea.

- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako merkataritza-establezimenduek, betiere kolektiboak badira, hau da, esparru edo eraikin beraren barruan hainbat saltoki badaude, bakoitzak bere betebeharrak dituela aparte utzita.

- Euskal Autonomia Erkidegoan jendeari begirako establezimendua duten finantza- eta kreditu-erakundeek.

- Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak saldu edo alokatzen dituzten profesional, enpresa edo eraikuntza-obren sustatzaileek.


Diru kopurua

600.000 €


Araudia

AGINDUA,2009ko apirilaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena eta Kultura sailburuarena, 123/2008 Dekretuaren aplikazio eremuko entitateek aipatu Dekretuak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatze aldera ezartzen dituen hizkuntz betebeharretara egokitzeko, diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

123/2008 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa.


Harremanak norekin

Jone Aboitiz
Tlf.: 945 019 298


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena


Eskabideak Aurkezteko Epea 2009-5-09tik 2009-6-8ra
Eskabideak aurkezteko lekua

Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.

Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)

Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.

Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.


Ebazteko epea

Lau hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita

EBAZPENA



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ikusi artxiboa (doc 632 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.