Diru-laguntzak ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapena eta produkzioa sustatzeko. 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

Deialdi honen bidez, besteak beste, honakoak sustatuko dira: gidoiak sortzea, proiektuak garatzea (fikziozkoak, animaziozkoak, dokumentalak nahiz multimediakoak) eta ikus-entzunezko lanak ekoiztea (zinema edota telebistarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak eta zinemarako fikzio nahiz animaziozko film laburrak) .


Nori Zuzendua

1.- Proiektuen garapenerako laguntzak, eta film luzeak eta dokumentalen produkziorako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikusentzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA) , edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

2.- Film laburrentzako laguntzak eskuratzeko beharrezkoa izango da eskatzailea pertsona fisiko edo juridiko pribatu independentea izatea. Pertsona fisikoen kasuan, nahitaezkoa da deialdia argitaratzen den egunean administrazio-egoitza edo establezimendu egonkorra izatea Euskal Autonomia Erkidegoan. Pertsona juridikoen kasuan, 1. paragrafoan ezarritakoa bete beharko da.

Diru kopurua

1.840.000,00 €


Araudia

EHAA, 2008ko maiatzaren 2koa


Harremanak norekin

Manu Galarraga
Tlf.: 945 016 941


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008-5-3tik 2008-6-2ra


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Bost hilabete, aurkezteko epea amaitzen denetik.

Esleipen ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak (doc 402 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.