Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren programetarako diru-laguntzak. 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Euskara Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

a) Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko egitasmoak.

b) Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko egitasmoak.

c) Informazioaren eta Komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak.

d) Euskal Autonomi Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edota entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko egitasmoak.

e) Entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2008an garatzeko egitasmoak.


Nori Zuzendua

Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erroldan izena emanik, laguntza mota bakoitzeko berariazko araubidean adierazitako entitateei zuzendurik dago laguntza-deialdi hau.


Diru kopurua

12.965.000,00 €


Araudia

EHAA, 2007ko abenduaren 28koa.


Harremanak norekin

Edurne Ramón
Tlf.: 945 018 073


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Agindu honek arauturiko laguntza-deialdian parte hartu nahi duen orok nahi dituen beste eskabide-orri aurkezteko epea izango du 2008ko otsailaren 15erarte, entitate pribatuetako lantokietan euskara planak garatzeko kasuan izan ezik. Hauek, 2008ko urriaren 15era arte eta aurreikusita dagoen kreditua agortu bitartean, aurkeztu ahal izango dira.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Hizkuntza Politikarako sailburuordea.


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita

Euskalgintza

Hedabideak

IKT

LanHitz

EBPN

LanHitz2



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak (pdf 920 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.