Aldi batean azaleko-ura hartzeko baimena

Deskribapena


Ura desbideratu nahi duen edo lurpeko ura argiztatu nahi duen pertsona edo erakunde orok emakida edo baimena lortu beharko du aldez aurretik. Ur-bilketa bat egitea eska dezaketen obrak emakidarik edo baimenik gabe gauzatuz gero, zehapena ezarri ahalko da.

Eskatzaileak ur-aprobetxamendu guztietan desbideratutako uren bolumena kontrolatzeko sistema bat jarri beharko du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburuaren 2017ko apirilaren 24ko aginduari jarraiki eta, edozein kasutan ere, uraren kanonarekin erlazionatutako betebehar guztiak bete beharko ditu (http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0003621/eu), hala badagokio.


Aldi batean azaleko-ura hartzeko baimena

Ura aldi batean desbideratzeko eskaera egingo da erabilera pribatibo bat egin nahi ez denean. Baimen hori ezingo da bi urte baino gehiagoz luzatu (art. 77 del RDPH).

Izapidearekin hasi baino lehen gomendagarria da informazio-orria (PDF, 322 KB)  irakurtzea.

Jabari publikoa zehazten duen eskema

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko eta juridikoak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

EGOITZA NAGUSIA

Orio, 1-3

01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA

Forondako Atea, 9-11

01010 Vitoria-Gasteiz

MENDEBALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

EKIALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. Solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Aldi batean azaleko-ura hartzeko baimena: 1021401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EBAZTEKO EPEAK

Uraren Euskal Agentziak hemezortzi hilabeteko epea izango du gehienez, ur-jabari publikoaren emakidaren prozedura ebazteko. Epe hori igarotakoan, eskaera gaitzetsi dela ulertuko da.

El Uraren Euskal Agentziak berariazko ebazpenik ematen ez badu, ez du inondik inora ere esan nahiko emakida lortu denik.

EBAZPENAREN ONDORIOAK

Ebazpenak amaituko du abiarazitako administrazioprozedura.

Emakida haren tituluduna aurreikusitako obrak egiteko eta uraprobetxamendua erabiltzeko legitimatzen duen agiria da, beste erakunde edo administrazio batzuek eska dezaketen beste edozein baimen gorabehera. Agiri horretan tituluduna, aprobetxamenduaren ezaugarriak, bete beharreko baldintzak, obra hasi eta bukatzeko gehienezko epea eta balio-denbora ageri dira. Baldintzak betetzen ez badira, zehapena ezarri ahalko da eta/edo emakida baliogabetu.

Emakida ematearekin batera, uraren kanona ordaindu beharko da urtero, hala dagokionean.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari. HILABETEKO epea egongo da horretarako, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

 

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk