Aurretiazko erreklamazioa datuak babesteko ordezkariaren aurrean

Deskribapena


Datuak babestearen arloko eskubideak baliatzearen esparruan, eskubideak baliatzeko eskaera egin ondoren jasotako erantzunarekin ados geratu ez bazara, erreklamazio bat aurkez daiteke Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, edo aurretiazko erreklamazio bat Euskal Autonomia Erkidegoko datuak babesteko ordezkariari.
Datuak babesteko ordezkariari iristen zaion aurretiazko erreklamazio bakoitza aztertu egingo da, eta interesdunari horren inguruan hartutako erabakiaren berri emango zaio, gehienez ere bi hilabeteko epean, erreklamazioa jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.

 

Nori dago zuzenduta


Datu pertsonalen arloan eskubideak baliatu dituen edonork, jasotako erantzunarekin ados ez badago, aurretiazko erreklamazioa egin diezaioke EAEko datuak babesteko ordezkariari.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Aurretiazko erreklamazioa datuak babesteko ordezkariaren aurrean: 1084301

Erreklamazioa aurkeztu


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Erabakitakoaren berri jakinaraziko dio datuak babesteko ordezkariak ukituari, bi hilabeteko epean erreklamazioa jasotzen duenetik kontatua, gehienez ere.

Beste tramite batzuk