Eskumenak eta transferentziak
InprimatuEspetxe-arloa
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 2021
- Gaia: Zigor eta Espetxe arloa
- Jardun-eremua: Justizia
1. Estatuak ezarritako legeen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio bere lurralde-eremuan dauden espetxeak ekonomikoki eta administratiboki kudeatu, zuzendu, gainbegiratu, antolatu eta ikuskatzeko egitekoak.
2. Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak, bere eskumen-eremuan, egiteko eta zerbitzu hauek hartuko ditu bere gain:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden espetxeak eta zigor-betearazpeneko gainerako zerbitzuak antolatu eta kudeatzea, barnean hartuta egitura organikoa eta funtzionala, antolaketa eta funtzionamendua, erakundeen arteko lankidetza eta parte-hartze sozialaren sustapena.
b) Zigorrak, segurtasun-neurriak, erregimen irekia, baldintzapeko askatasuna eta tratamendurako eta esku-hartzerako berariazko programak betearazi, kudeatu eta koordinatzea, bai eta jarraipena egitea ere. Horretarako, barneratuen behaketarekin, sailkapenarekin, destinoarekin, aimenekin eta tratamenduarekin zerikusia duen guztirako behar diren administrazio-ebazpenak ematea.
c) Espetxe-eremuko prestazioak kudeatzea, arlo hauetan: hezkuntza, gizarte-ekintza, espetxe-lana, lanerako prestakuntza, gizarteratzea eta laneratzea, kultura- eta kirol-jarduerak sustatzea, gobernuz kanpoko antolakundeen esku-hartzeko programak koordinatzea, droga-endekotasunak prebenitu eta tratatzeko eta errehabilitatzeko jarduerak.
d) Espetxe-ondarea, hau da, espetxe-higiezinak, -azpiegiturak eta -ekipamenduak administratu eta kudeatzea, barnean hartuta zentro berriak sustatzea eta badaudenak handitu, eraberritu eta birgaitzea.
e) Espetxe-administrazioko zerbitzu, organismo eta zentroen jarraipena egitea, eta horiek guztiak aztertu eta ikuskatzea.
Araudia
- Autonomia-araua: DECRETO 60/2026, de 29 de abril, por el que se formaliza el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de modificación de los medios patrimoniales adscritos a las funciones y servi¬cios de la Administración del Estado traspasados a la Comunidad Autónoma del País Vasco por el Real Decreto 474/2021, de 29 de junio, sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.; 169/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa.
- Estatu-araua: Real Decreto 365/2026, de 29 de abril, de modificación de los medios patrimoniales adscritos a las funciones y servicios de la Administración del Estado traspasados a la Comunidad Autónoma del País Vasco por el Real Decreto 474/2021, de 29 de junio, sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.; • Real Decreto 474/2021, de 29 de junio, de traspaso de funciones y servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.
Lotutako transferentziak
- Real Decreto 131/1986, de 10 de enero, sobre ampliación de medios adscritos a los servicios traspasados a la Generalidad de Cataluña en materia de Administración Penitenciaria.
- 134/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, espetxe erakundeetako maisu-maistrei buruzko eskualdaketa.
- 140/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera espetxe-osasunaren esparruko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio.
- Real Decreto 3482/1983, de 28 de diciembre, sobre traspasos de servicios del Estado a la Generalidad de Cataluña en materia de Administración Penitenciaria.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.14 artikulua, 12.1 artikulua
- Konstituzioa: 149.1.6 artikulua
- Jurisprudentzia:
- Conflicto de Jurisdicción 10/1986. Competencia para acordar el cierre temporal de una dependencia de un Centro Penitenciario
- Conflicto de Jurisdicción 16/1986. Competencia planteado por La Generalidad de Cataluña al Juzgado de Vigilancia Penitenciaria nº 2 de Barcelona
- Conflicto de Jurisdicción 17/1986. Competencia planteado por La Generalidad de Cataluña al Juzgado de Vigilancia Penitenciaria nº 2 de Barcelona
- Conflicto de Jurisdicción 5/1988. Competencia de la Administración Penitenciaria para el traslado de internos de un centro a otro
- STC 104/1988, 1436/1984 Errege Dekretuari lotutako eskumen-gatazka: Auzitegiaren ustez, Estatuak eskumena du koordinazio-arauak emateko, izan ere koordinazio hori nahitaezkoa baita, espetxeetako sistema bakarra denez gero eta espetxe guztiak sistema horretan sartuta daudenez gero; orobat, haren ustez, espetxeak Zuzenbide Penal bakarra aplikatzeko eta epaileen erabakiak betetzeko tresna dira; eta, gaineratu zuen auzitan jarri ziren arau horietan behar bezala errespetatu zirela autonomia-erkidegoen betearazpen-eskumenak. (DOCX, 47 KB)
- Jurisdikzioko Gatazken Auzitegiko Salaren 1986ko uztailaren 9ko epaia eta 1986ko abenduaren 5ekoa, Espetxeetako Administrazioaren eta Justiziaren Administrazioaren arteko jurisdikzio-gatazka batzuei buruzkoak
- STC 14/2004 Prohibición de instalación de usos penitenciarios cuya capacidad supere la media de la población reclusa generada en Aragón el los últimos cinco años
- Sentencia 188/2005 TSJPV ayudas por desplazamientos para visitas a personas penadas