Gizarte langileen lan-poltsa
Gipuzkoa
* Eginkizun esanguratsuenak:
Unitate administratiboaren Kudeaketa:
— Unitatearen funtzionamendua kontrolatu eta jarraipena egin, modu zehatz eta dokumentatuan: jardueraren estatistika, programen ebaluazioa, espedienteak, memoriak landu, idatzi eta aurkeztu.
— Udalaren kontratazio-plegu-agiriak, udal Ordenantzak landu, Idazkaritzarekin koordinatuz, eta horietan aldaketak proposatu.
— Urteko aurrekontuaren proposamena egin eta kudeatu (exekuzioaren jarraipena, desbiderapenen kontrola, Idazkaritzarekin koordinatuz).
— Departamentuaren dokumentazio sistemaz arduratu- bai fisikoaz bai informatikoaz-: antolatzeko irizpideak eta jarraibideak definite, idazkaritzarekin koordinatuz, eta sistema eguneratuta eduki.
Aholkularitza teknikoa:
— «Gizarte zerbitzuak» batzorde informatiboan euskarri tekniko eta administratibo lanak egin: bertan eztabaidatuko diren gaiak aztertu. Gai-zerrenda, deialdia eta aktak idatzi. Erabakien exekuzioa eta jarraipena gauzatu.
— Txosten teknikoak idatzi bere unitate administratibokoak propio diren gaien inguruan.
— Parte-hartze programak diseinatu, antolatu eta garatu:informazioa, orientabideak eta balorazioa; familia eta bizikidetza; prebentzioa eta gizarteratzea; gizarte partaidetza eta lankidetza etab. Eta horretarako, helburu espezifikoak, aurrekontuak, partaidetza-guneak, jarduerak, baliabideak etab. finkatu, beti ere, batzorde informatiboak ezarritako erabaki eta irizpideen arabera.
— Bere ardurapean dituen programak zuzendu, sustatu, kudeatu,kontrolatu eta jarraipena egin.
— Bere jarduera-eremuari dagozkion laguntzei, prestazioei eta gizarte-baliabideei buruzko informazioa eguneratuta izan. Burutu nahi diren ekintzetarako dirulaguntzen aukerak aztertu eta dagokionean bideratu.
— Dauden arazo sozialak eta horien garapena ezagutu eta aztertu. Gizarte laguntzaren esparruan gertatzen diren ekimen berriak arretaz jarraitu.
— Etxez etxeko zerbitzuaren koordinazioa.
— Udalaz gaindiko eta aparteko beste erakunde publiko, entitate pribatu eta profesionalekin beharrezko harremanak gauzatu ohikotasunez.
— Bere eginkizuneko gaiei dagokionez, herritarrak hartu, informatu eta orientatu: aurkeztutako eskariak aztertu eta diagnostikoa egin, eskubide eta baliabide sozialei buruz informatu, zerbitzu espezializatuetara bideratu eta abar. Bere jarduera-eremuarekin lotutako herri mugimendu eta ekimenei laguntza eman eta dinamizatu.
— Alkateari lagundu beste Administraziotako agintariei egindako ikustaldi zein bileretan, hala eskatuz gero.
Gizarte Laneko diploma titulua edo gradu baliokidea.
Hirugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den mailan (Europar Batasuneko hizkuntzen C1)
1. Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak gauzatu eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatukoa izatea (enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuak –5/2015 lege-testu-bateratuak legeak–, 57. artikuluan xedatu moduan). Edo bestela, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontide izatea –beti ere, legez bananduta ez badaude- edota beren ondorengo izatea– 21 urtetik beherako adinekoa bada edota zaharragoa izan arren, menpekotasunean biziz gero.
2. Gutxienez hamasei urte izatea eta gehienez ere nahitaezko erretiroaren adina.
3. Titulazioa: Gizarte Laneko diploma titulua edo gradu baliokidea.
4. Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea.
5. Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana diziplina espediente bidez, ezta ere, gaitasunik gabe utzi izana funtzio publikoak betetzeko.
6. Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.
7. Euskararen ezagutza egiaztatzea, hirugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den mailan (Europar Batasuneko hizkuntzen C1) oinarri hauen 7.3 atalean ezarri moduan.
Udal webgune bidez (www.soraluze.eus/): udal zerbitzu telematikoak: sarrera erregistro bidez.
Udaleko erregistro orokorrean (Santa Ana, 1, Soraluze).
1. 7/85 legea: udal organoak. Udalbatza, Alkatea, Gobernu Batzarra, zinegotziak.
2. 2/2016 legea: Euskadiko toki erakundeen legea. Udal eskuduntzak.
3. 39/2015 legea: prozedura administratiboaren egitura eta fase ezberdinak. 40/2015 legea: Administrazio elektronikoa: egoitza elektronikoa, sinadura, espediente elektronikoa, espediente kudeatzailea.
4. Hizkuntza elebitasun ofiziala: 10/82 legea –euskararen erabileraren normalizazio legea–.
5. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna: 4/2005 legea (1, 2, 3, 7, 18, 19, 20, 23, 24, 25 eta 46 artikuluak).
6. Lehen mailako eta bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuak gizarte zerbitzuen euskal sisteman. Definizioa, desberdintasunak eta jarduera eremuak.Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legea (27, 28, 29 eta 30 artikuluak).
7. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako lehen mailako arretako gizarte langile batek ematen eta gauzatzen dituen prestazio teknikoak: 12/2008 Legea (14. eta 15. artikuluak).
8. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzu zorroari buruzko 185/2015 Dekretua (III. eranskina: Prestazio teknikoen definizioak).
9. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako arreta eta esku hartze eredua. Esku hartzeko oinarrizko prozedura, erreferentziazko profesionala, kasuaren arduraduna, arreta plan pertsonalizatua (Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legearen 8. eta 19. artikuluak).
10. 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzekoa.
11. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa eta I. eranskina (Zerbitzuei eta prestazio ekonomikoei buruzko fitxak).
12. abenduaren 23ko 18/2008 Legea, Diru-sarrerak eta Gizarte Txertaketa Bermatzeko: Xedapen orokorrak; eskumen eta finantza ketaren erregimena. Azaroaren 24ko 4/2011 Legea, diru-sarrerak bermatzeko eta gizartera tzeko Legea aldatzen duena.
13. otsailaren 18ko 3/2005 Legea, E.A.Eko Haur eta Nerabeen Arreta eta Babesari buruzkoa. 3/2009 Legea, abenduaren 23koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko legea aldatzekoa: Jarduera administratiboaren printzipio zuzendariak. Arrisku eta babesgabezia egoeretan Administrazioaren babes jarduera (48, 49 eta 50. artikuluak).
14. 152/2017 Dekretua, maiatzaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo-egoeren larritasuna balioesteko Balora tresnaren eguneraketa onesten duena.
15. Abenduaren 28ko 1/2004 legea, Genero-Indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa II. Titulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak. I, II III eta IV. kapituluak.
16. 39/2006 legea, autonomia pertsonalaren sustapenerako eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzarako: Xedapen orokorrak. Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Prestazioak eta arreta zerbitzuen Katalogoa.