Egoitza elektronikoa

2022ko «udaleku irekietarako» begiraleak

2022/05/19 - 2022/05/24
Inprimatu
Legorreta
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Legorretako Udala
Lehiaketa:
2022ko «udaleku irekietarako» begiraleak
Lanpostua:
Begiraleak
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Titulazioa:

Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B-2 maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea (Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea); den tituluaren jabe izatea

 

Beste baldintza batzuk:

1.    Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo bestela, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.          

Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta bere ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

Aurreko paragrafoetan azaldutako atzerritarrez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak ere aurkeztu ahal izango dira.

2.    16. urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.    Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.

4.    Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B-2 maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea (Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea); den tituluaren jabe izatea; egiaztatu ezin bada, ahozko eta idatzizko proba bat egingo da hautaketa-epaimahaiko kideek xedatutako moduan.

5.    Funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.           

6.  Inolako administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.            

7.    Sexu- delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.       

Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira.

Onartzea
Elektronikoa:

Legorretako Udaleko erregistro orokorrean modu elektronikoan (www.legorreta.eus egoitza elektronikoaren bidez)

 

Aurrez aurrekoa:
  • Presentzialaki (Kale Nagusia 12, 20250 Legorreta) 08:00etatik 14:00etara.
  • Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.
Deialdia