Egoitza elektronikoa

Udaltzaingoko ofiziala

2022/05/05 - 2022/06/01
Inprimatu
Hernani
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Hernaniko Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoko ofiziala
Lanpostua:
Udaltzaingoko ofiziala
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Udaltzaingoaren ardura eta bertara atxikita dauden pertsonen mandua izango du, finkatutako helburuei erantzuna eta beharrezko diren agindu eta instrukzioak emanez.              

Bizilagunen segurtasuna zaindu, trafikoa zuzendu, udal zerbitzuei lagundu eta legeak eta udal ordenantzak betetzen direla ziurtatu.

Udaltzaingoari buruz indarrean dagoen araudian jartzen dituen funtzioak burutu.

— Lanpostuaren oinarrizko funtzioak:

Alkate-udalburuaren mendean zuzenean egonda, Udaltzaingoaren Buruzagitzaren ardura izango dira eginkizun hauek betetzea:

— Lanpostuaren oinarrizko funtzioak:

1.    Saileko zuzendaritza bere gain hartu eta saileko funtzionamendu egokiaz arduratu, alkateak zein Udal Korporazioak ezarritako helburuei erantzuna emanez eta horretarako sailari atxikitako langileen gaineko ardura hartuta.

2.    Alkatea zein Udal Korporazioari dagokion planifikazio, koordinazio, antolakuntza eta jarraipen funtzioen egikaritzean lagundu eta aholkatu, eta ezarritako helburuen ezarpena eta burutzapenak gauzatzera eraman, horien jarraipena eta kontrola eginez, planifikatuz, antolatuz, zuzenduz eta kudeatuz.  

3.    Alkatea edo zinegotzi delegatuari zein Udal- arduradunei interesa duten egoeren inguruan eta udalaren esku-hartzea eskatzen duten gertakarien inguruan berri eman.

4.    Bere mende dituen langileen lana zuzendu, antolatu, koordinatu eta gainbegiratu eta horiek behar dituzten baliabide tekniko guztiak eman. Halaber, langile horiek prestatzen eta garatzen ahalegindu eta gogobetetasun-, ordena- eta diziplina-giroa sustatu: betiere, erakundearen eskakizunekiko koherentziari eutsiz eta egungo Korporazioak finkatutako eskumenak behar bezala beteko direla bermatuz.

5.    Pertsonalaren aukeraketa prozesuetan parte hartu (praktika epeen jarraipena eta balorazioa eginez).

6.    Lankideei aholkua eta laguntza eman, bere ezagutzengatik edota esperientziengatik lanbide-trebetasun handiagoa duen lanetan eta Udaltzaingoaren barne kudeaketa hobetzen ahalegindu, hori hobetu dezakeen ekintzak eta aldaketak proposatuz.

7.    Urteko lan-egutegiaren proposamena egin. Era berean, bere mende dituen langileen txandak eta ordutegiak antolatu; asistentziaren segimendua egin; ordutegia, absentismo-maila eta baimenak kontrolatu; konpentsazioak, aparteko orduak eta dietak kontrolatu; Udaltzainen jantzi eta ekipamenduen eskuratze proposamenak egin; etab.

8.    Bere jarduera-eremuarekin lotura duten eta udalarentzat interesgarriak izan daitezkeen diru-laguntza programen eskaeraz, kudeaketaz eta jarraipenaz arduratu, ezarritako prozeduren arabera.

9.    Bere eskumen-eremuko kudeaketa-planaren eta urteko aurrekontuaren proposamena egitea kudeatzea eta hori betetzeko beharrezko neurriak proposatzea (kudeaketa-adierazleen segimendua egitea, desbideratzeak kontrolatzea, ekintza zuzentzaileak, etab.).

10.    Bere jarduera-eremuarekin lotutako kontratazio- eta erosketa-prozesuak kudeatzeaz, horren jarraipena egiteaz eta ebaluatzeaz arduratu, ezarritako prozeduraren arabera.

11.    Saileko administrazio-prozedurez arduratu, horiek behar bezala burutzeko egin beharreko izapideak eginez bere laguntzaileekin: Isunak bideratu, ebazpenak proposatu (errekurtsoak, erreklamazioak), ibilgailua kalean utzita dagoela adierazi, ibilgailuak bide publikotik kendu, eraikuntza-lanen lizentziak, bide publikoaren erabilera kontrolatu, badoak, armen baimenak, txakur arriskutsuei dagozkionak, etab.               

12.    Barneko administrazio-kudeaketa zuzentzeaz, kudeatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratu, eta saileko dokumentu-sistemaz arduratu, bai fisikoaz bai informatikoaz, eta horien irizpideak, arauak, antolaketa-ildoak eta mantentze-lanak definitu, kudeaketa-espedienteak eta artxiboak sekretupean edukitzeko ardura hartuz.

13.    Bere eskumen eremuaren baitako zehapen-prozedurak bideratu, eta trafiko-zehapenen izapideen segimendua egin (jakinarazpenak, aldizkarietan agertutako berri-emateen segimendua, alegazioak, ordainketak, etab).

14.    Bere eskumen arloari buruzko ordenantzetan jasotako arau-hausteak direla eta izapidetzen diren prozedura zigortzaileetan instruktore izan.

15.    Egindako lanei eta jarduerei buruzko deskribapen eta ebaluazio-txostenak eta memoriak egin eta, horietan, Saila optimizatzeko neurriak proposatu. Era berean, Sailetik bideratzen diren eginbideetako txostenak idatzi eta horien tramitazioaz eta ondorengoko artxiboaz arduratu (Trafikoaren inguruko txostenak, esaterako).

16.    Esparru orokorreko arauak proposatu eta egitekoetan parte hartu (udal ordenantzak, bandoak, arauak, akordioak, etab.) eta bere ardurako eremuan baldintza-orriak, ordenantzak eta erregelamenduak egin (Trafiko Ordenantza, besteak beste), baita horietan egokiak iruditzen zaizkion aldaketak aztertu eta proposatu ere.         

17.    Bere eginkizunak garatzeko beharrezkoak diren harremanak eta kontaktuak egin eta izan beste erakunde, entitate eta profesional batzuekin eta Udaleko gainerako zerbitzuekin koordinatuta lan egin: Idazkaritza, Herri Lanak eta Zerbitzuak, Hirigintza eta Ingurumena, Gizarte Zerbitzuak, Ondarea eta Kontratazioa, Kultura, etab.

18.    Bestelako herri erakunde eta segurtasun-zerbitzuekin behar diren koordinazio-harremanak izan, eta egintza publiko edo pribatuen, edo beste batzuen ordezkapenagatik Udaltzaingoaren ordezkaritza burutuz.

19.    Hiritarren harrera programen diseinua proposatu eta parte hartu.

20.    Babes zibileko kide gisa dagozkion funtzioak bete.

21.    Sailaren instalazioak, ibilgailuak eta gainontzeko baliabideak ongi erabiltzeko, zaintzeko eta kontserbatzeko ardura hartu eta ekipo eta bitarteko berriez jabetzea proposatu (sailean hautemandako beharren arabera), horiez jabetzeko beharrezko informazioa emanez.  

22.    Sarrera-erregistroan jasotako eskaeren jarraipena egin egunero eta Udaltzaingoari dagozkion gaiek izan duten bilakaeraren jarraipena egin. Era berean, lanpostuari dagokion eginkizunari buruzko gaietan herritarrei erantzun, informatu eta orientabideak eman.

23.    Beharrezkoa bada, agente-lanak egin eta behar izanaren eta zerbitzuaren arabera, Udaltzain funtzioak bete.

24.    Udal emergentzia planean zein bestelako gertakari berezietarako babeserako planetan parte hartu.         

25.    Berehalako erabakiak hartu: atxiloketak eta prozesu judizialak, bide publikoan eginbeharreko obrak, istripuak, poliziek egindako atestatuen berrikusteak, etab. eta beste udal sailekin eta bestelako zerbitzuekin koordinatuz, Udaltzaingoaren arloan komunikabideei eta herritarrei eman beharreko mezu edo abisuez arduratu.

26.    Lan-segurtasunari dagozkion arauak eta Udalak erabakitako hizkuntza irizpideak bete eta betearazi.     

27.    Zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak. 

Titulazioa:

Batxiler titulua, Titulua teknikoa edo baliokidea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izan behar da.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2 maila edo baliokidea (4. hizkuntza-eskakizuna,…), bederatzi oinarrian jasotakoarekin bat.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioartezko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.          

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

b)    18 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

c)    Batxiler titulua, Titulua teknikoa edo baliokidea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izan behar da.

d)    Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2 maila edo baliokidea (4. hizkuntza-eskakizuna,…), bederatzi oinarrian jasotakoarekin bat.

e)    Baldintza zehatzak: B gidabaimenak edukitzea.

f)    Eskatzailearen deklarazioaren bidez, konpromisoa hartzea armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko.

g)    Gutxieneko 1,65 metroko altuera eduki behar dute gizonek eta 1,60 metrokoa emakumeek. Frogen hasiera baino lehen egiaztatuko da hori.

h)    315/1994 Dekretuaren eranskinean ezarritako bazterketa medikoen taulan ez egotea, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia bigarren aldiz aldatu zuen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuari erantsita doan «medikuntzako bazterketen taulan» aipatzen diren arazoetako bat bera ere.   

Gaitasuna hautaketa prozesua gainditu ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera medikuaren egiaztagiri edo azterketarekin egiaztatuko da. Kargu hartzea baldintza honen betetzearen menpe egongo da.

i)    Doluzko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bereizita ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasun-gabetua edo etenda ez egotea. Dena dela, birgaitzeko onura aplikagarria izango da, administrazio eta zigorren alorreko arauekin bat etorriz, hautagaiak onura hori agiri ofizial bidez egiaztatuz gero.   

j)    53/1984 Legean (abenduaren 26koa, Herri-administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunen araubidean buruzkoa) aurreikusitakoaren arabera, desgaitasun edo legezko bateraezintasunik ez edukitzea, jada kargu publiko bat dutenei edo aipatutako legezko arauak erreferentzia egiten dion aukera eskubidea jarduteko bateraezina ez den jarduera pribatua eragotzi gabe.

k)    Arau-hauste larri edo oso larri batengatik Euskadiko Polizia erakunde batean sartzeko hautaketa prozesu batean baztertua ez izana, baztertze adierazpenaren datatik aurretiko izen emate epearen baliokidea den denbora pasa bada salbu.       

l)    Falta larria edo oso larria egiteagatik zehapenik jaso ez izana, salbu eta ezarritako zehapena baliogabetzea lortu bada.    

        

Onartzea
Elektronikoa:

Hernaniko Udalaren erregistro elektronikoan (www.hernani.eus).

Aurrez aurrekoa:

Hernaniko Udalaren hhz-Herritarren harrera Zerbitzuan erregistratuko dira.

Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu ahal izango dira. Horiek aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.  

       

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.      1978eko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa.     
Atariko titulua.          
I. Titulua Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.   
III. Titulua Gorte Orokorrak.

2.      Datu pertsonalak babesteko printzipio orokorrak, Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan.

3.      7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.               
II. Tituluko II. Kapitulua. Antolakuntza.

4.      39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio prozedura erkidearena. 
I Titulua. Prozedurako interesdunak.        
II. Titulua Herri-administrazioen jarduera.
III Titulua Egintza administratiboak.

5.      Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED).       
II Titulua Administrazio publikoetako langileak.      

III Titulua Eskubideak eta betebeharrak. I, II, III eta VI Kapituluak.

BERARIAZKO GAI-ZERRENDA

1.      1/2020 LegeginTzaKo Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duena.      
Atariko Titulua.        
I. Tituluko I. Kapitulua. Organoak eta eskumena. III. Kapitulua. kontrol eta gardentasun mekanismoak. IV. Kapitulua. kode deontologikoa.        
II. Tituluko I. Kapitulua. Xedapen komunak eta III. Kapitulua. tokiko kidegoak eta zerbitzuak.              
III. Titulua Hautaketa eta sarrera.              
IV. Titulua Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-funtzionarioen estatutu-araubidea.

2.      15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa.      
III. Titulua Euskal Herriko poliziaren zerbitzuen koordinazioa eta jarduera osagarrien integrazioa.         
IV. Titulua Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema.

3.      10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa.           
I. Liburua, I. Titulua Arau-hauste penala. 
I. Liburua, II. Titulua Delitu eta faltei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak.

4.      5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.      
I. Titulua Legearen aplikazio-eremua.       
II. Titulua Neurriak.  
III. Titulua Prozeduraren instrukzioa.       
VIII. Titulua Erantzukizun zibila.

5.      Prozedura Kriminalaren Legea onartzen duen Errege Dekretua, 1882ko irailaren 14koa.              
I. Liburua, IV. Titulua Nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioen egikaritzea.           
II. Liburua. Sumarioa.              
VI. Liburua. Delitu arinen epaiketarako prozedura.  

6.      4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzena.        
Atariko titulua Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal herri aginteen jarduna gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak.            
II. Tituluko IV Kapitulua. Arautegian eta administrazio jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.      
III. Tituluko VII. Kapitulua. Emakumeen aurkako indarkeria matxista.

7.      1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.            
Zioen azalpena.         
IV. Titulua Lege-tutoretza.        
V. Titulua Tutoretza judiziala.

8.      Etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktimak babesteko segurtasuneko indarren eta kidegoen jarduketarako eta organo judizialekiko koordinaziorako protokoloa.          

9.      4/2015 Legea, biktimaren estatutuarena. oinarrizko eskubideak eta biktimak babestea.

10.    31/1995 Legea, azaroaren 8koa, lan arriskuen prebentzioari buruzkoa.         
I Kapitulua. Xedea, aplikazio esparrua eta definizioak.             
III. Kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

11.    Urriaren 30ko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bateratua onartzen duena.

12.    1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onartzen duena.

13.    320/1994 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko zigor prozesura onartzen duena.

14.    8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29ekoa, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.               
I. Titulua I Kapitulua. Xedapen orokorrak.               
I. Titulua II Kapitulua, I Atala. Nahitaezko asegurua izateko betebeharra.

15.    Hernaniko udalak araututako aparkaleku zerbitzuaren ordenantza.

16.    17/2015 Legea, Babes Zibilerako Sistema Nazionalarena.

17.    1/2017 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen testu bategina.         

18.    Babes Zibileko Euskadiko Plana - LABI.

19.    Larrialdi egoeretako jarduera: zuzendaritza, antolaketa eta koordinazioa. Agintea eta kontrola.

20.    10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.

21.    17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.

22.    4/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, hiritarren segurtasuna babesteari buruzkoa.

23.    4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Espainian atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa. 
III. Titulua Atzerritartasun-arloko arau-hausteak eta horien araubide zehatzailea.

24.    137/1993 Errege Dekretua, arma araudia.      
Atariko kapitulua. Xedapen orokorrak.    
2. Kapituluko 1. Atala. Zirkulazio gidak.  
4. Kapitulua. Armen titulartasunari buruzko dokumentazioa.   
5. Kapitulua. Lizentziak, baimen bereziak eta arma-txartelak.   
8. Kapitulua. Zehapen araubidea.              
9. Kapitulua. Gordailututako eta konfiskatutako armak.

25.    1/2016 Legea, adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzkoa.             
Atariko Titulua. Xedapen orokorrak.        
I. Titulua II. Kapitulua. Adikzioen prebentzioa.        
II. Titulua. Eskaintzaren murrizketa.         
II. Titulua I. Kapitulua. Edari alkoholdunen, tabakoaren eta nikotina aska dezaketen gailuen publizitatea, sustapena, banatzea, salmenta eta kontsumoa mugatzeko neurriak.      

II. Titulua IV. Kapitulua. Bestelako substantzien mugak.         
II. Titulua V. Kapitulua. Jokabide adikzioak eragin ditzaketen portaerekin erlazionatutako zerbitzuen eta establezimenduen inguruko mugak.       
VII. Titulua. Arau hausteak eta zigorrak.

26.    3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunari buruzkoa Atariko titulua.           
Atariko titulua Legearen xedea eta esparrua.             
I. Titulua Berdintasun printzipioa eta bereizkeriaren aurkako babesa.       
II. Titulua I. Kapitulua Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak.

27.    6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena. hizkuntza-normalizazioa.

28.    Etika polizialaren inguruko arauak. Kode deontologikoak. 169/34 Ebazpena, 1979koa, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiarena. Legea betearazteko ardura duten funtzionarioentzako jokabide kodeak. 1979ko abenduak 17. Ministro Batzordearen Rec. (2001) 10 Gomendioa estatu kideentzat, Etika Polizialeko Kode Europarrari buruzkoa. 2/1986 Lege Organikoa, estatuko segurtasun indar eta kidegoei buruzkoa. Oinarrizko jarduera-printzipioak.

29.    Polizia patruila. Kontzeptua eta izaera. Jarraibideak eta helburuak.

30.    Drogak. kontzeptua, sailkapena, droga motak. Kontsumo motak eta eraginak.

31.    Bide publikoetako kontrolak.

32.    Armak eta objektu arriskutsuak.

33.    Pertsona desagertuak.

34.    Biktima eta lekukoei arreta ematea.

35.    Gazteekiko jarduerak. lonjak, kaleko edana.

36.    Artikulu piroteknikoak.

37.    Trafikoa arautzeko antolaketa bereziak (kirol ekitaldi eta probak, manifestazioak…).

38.    Txostenak egitea.

39.    Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Hernaniko Udal Ordenantza.

40.    Bide Publikoan Terrazak eta Mahaitxoak Jartzeko Hernaniko Udal Ordenantza Arautzailea.

41.    Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Hernaniko Udal Ordenantza Arautzailea.

42.    Hernaniko herritarren Elkarbizitza eta Bide Publikoaren Erabilera eta Garbiketa arautzen duen Udal Ordenantza.

43.    Hernaniko udalerria eta kale izendegia ezagutzea.

44.    Hernaniko ostalaritzarako eta jatetxe arlorako lurzoruaren okupazioak arautzen dituen ordenantza (terrazen ordenantza).

Oharra: Kontuan hartu behar dira eskabide orriak aurkezteko epea bukatu arte aipatutako arauetan egin daitezkeen aldaketak.

Euskaraz eta gaztelaniaz testuen artean kontraesanak sortuz gero, euskaraz dagoen erreferentzia-testu oinarritzat hartuko da.