Egoitza elektronikoa

Medikuen lan poltsa

2021/06/26 - 2021/07/16
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Lehiaketa:
Medikuen lan poltsa
Lanpostua:
Medikua
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Medikuntzako unibertsitate graduko edo lizentziaturako titulu ofiziala edo homologatua izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea.

Beste baldintza batzuk:

a) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

b) Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

c) Medikuntzako unibertsitate graduko edo lizentziaturako titulu ofiziala edo homologatua izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerriko titulazioak izanez gero, haien homologazioaren egiaztagiria izatea.

Azken baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, lanbide arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei.

Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.

d) Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikologiko funtzionala edukitzea. Gaitasun hori dagozkion zerbitzu medikuek egiaztatuko dute izendapena egin aurretik, desgaituen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Legearen Testu Bateginak (2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak) xedatutakoa betez, beti ere.

Arestian aipatutako proba eta errekonozimendu medikoak egiteari uko egiteak hautaketa prozesutik kanpo geratzea ekarriko du.

e) Diziplina espedientearen bitartez inolako Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizi ez izana eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

Beste estatu bateko herritarra bada, ezgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

f) 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea.

g) Hala baitio 26/2015 legeak, uztailaren 28koak, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duenak, adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko, baldintza izango da sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa sartzen dira delitu horietan– sententzia irmoaren bidez zigorrik jaso izana ez izatea.

h) Hautaketa prozesuan parte hartzeagatik ezarritako tasa ordaindu izana.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketan parte hartzeko eskaerak, behar bezala beteta, Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzendu behar zaizkio.

Eskabidea eta 6.1 oinarrian aipatzen diren dokumentuak aurkezteko, interesdunek hautaketa prozesu honetarako berariaz prestatuta dagoen inprimaki elektroniko batean sartu behar dira. Inprimaki hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi tza elektronikoko «Enplegu publikoa» atalean egongo da eskuragarri: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/enplegu-publikoa

Parte hartu nahi duten pertsonek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den datan, 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute eskaera orrian.

Eskaera bitarteko elektronikoz aurkeztuta, eskaera aurkeztu izanaren agiria jasoko du izangaiak, eskaeran bertan adierazitako helbide elektronikoan.

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA

1. gaia. 13/2016 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa. I. kapitulua Xedapen orokorrak II. kapitulua Arreta goiztiarreko esku-hartze integrala antolatzea eta koordinatzea.

2. gaia. 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa. Xedapen orokorra eta I. eranskina (Sarrera eta 1. kapitulua).

3. gaia. 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa. 2. kapitulutik 5. kapitulura.

4. gaia. 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa. 6. kapitulutik 10. kapitulura.

5. gaia. 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa. 11. kapitulutik 13. kapitulura.

6. gaia. 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa. 14. kapitulutik 16. kapitulura.

7. gaia. 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa. 2. eranskina. garraio kolektiboak erabil tze ko zailtasunak badirela zehazteko baremoa.

8. gaia. 174/2011 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritako mendetasun-egoera baloratzeko baremoa onartzen duena. Testu nagusia eta I. eranskina, mendekotasun graduak eta mailak Balora tze ko Baremoa.

9. gaia. 174/2011 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritako mendetasun-egoera baloratzeko baremoa onartzen duena. II. eranskina 3 urtez beherako adingabeentzako balorazio eskala espezifikoa.

10. gaia. 174/2011 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritako mendetasun-egoera baloratzeko baremoa onartzen duena. III. eranskina Mendekotasun gradu eta mailak Baloratzeko Baremoa aplikatzeko jarraibideak.

11. gaia. Nahasmendu kardiobaskularrak. Zahartzearen bariazio arruntak. Hipertentsioa. Hipotentsioa. Gaixotasun koronarioa. Balbulopatia. Arritmiak eta kondukzio-nahasmenduak Bihotzeko gutxi egitasuna. Gaixotasun baskular periferikoak.

12. gaia. Biriketako nahasmendua. Zahartzearen eraginak biriketan. Neumonia eta tuberkulosia. Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK). Biriketako enbolia.

13. gaia Nahasmendu gastrointestinalak: zahartzearen eragina nahasmendu gastrointestinaletan. Obesitatea. Hortzetako eta ahoko nahasmenduak. Traktu gastrointestinaleko nahasmendu funtzionalak. Goiko traktu gastrointestinaleko nahasmenduak. Heste lodiko nahasmenduak Beherakoa. Malabsortzio sindromeak. Gibela zahartzaroan. Naoplasia gastrointestinalak.

14. gaia Nahasmendu genitourinarioak: giltzurrun sistema. Beheko traktu genitourinarioko nahasmenduak: maskuria, prostata eta testikuluak. Gernu infekzioa. Emakumeen traktu genitourinarioko nahasmenduak.

15. gaia Nahasmendu hematologikoak: zahartze prozesu normala eta gaixotasun hematologikoaren patroiak. Anemiak. Hematopatia gaiztoak eta gaixotasun mielougalkorrak.

16. gaia. Nahasmendu muskuloeskeletikoak: artikulazio eta ehun bigunetako nahasmenduak. Zelula erraldoien arteritisa (arteritis tenporala) eta polimialgia erreumatikoa. Hezurretako gaixotasun metabolikoak Nahasmendu muskularrak. Arazo ortopedikoak eta traumatologikoak. Oinetako arazoak.

17. gaia. Nahasmendu metabolikoak eta endokrinoak: tiroide guruin normala eta alteratua. Karbono hidratoen metabolismoa eta diabetes mellitusa. Metabolismo mineralaren nahasmenduak. Lipoproteinen metabolismoa.

18. gaia Infekziozko gaixotasunak: aldaketa normalak ostalariaren defentsetan. Infekzio gaixotasunen epidemiologia eta patogenia. Botika antimikrobianoak. Txertoak eta immunizazioa. Metizilinarekiko Erresistentea den Staphylococcus Aureusa (MRSA edo SARM). Legionellaren prebentzioa.

19. gaia. Nahasmendu neurologikoak: zahartze prozesu normala eta gaixotasun neurologikoaren patroiak. Egoera normalaren explorazioa. Alzheimer motako dementzia senila. Garuneko sindrome organikoak. Garuneko gaixotasun baskularra. Mugimenduaren nahasmenduak.

20. gaia. Nahasmendu psikiatrikoak: aldaketa normalak eta gaixotasun psikiatrikoaren patroiak. Kontsulta psikiatrikoko zerbitzuak. Kontsulta psikiatriko geriatrikoko zerbitzuak Antsietatezko nahasmenduak. Hipokondria. Depresioa. Alkohol abusua eta mendekotasuna. Eskizofrenia eta nahasmendu eskizofreniformeak