Etxeko tratu txarrek eta sexu-erasoek eragindako heriotza-kasuetarako Erakunde arteko II. Akordioaren Jarraipen-batzordeak onartutako jarduera-prozedura

 

1) Prozedurari hasiera eman diezaioketen egoerak:

 

a) emakumea bere bikotekideak edo bikotekide ohiak hiltzen duenean.

b) Sexu-erasoa tartean dela, emakumea hiltzen dutenean.

 

2) Prozedura

 

a) Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak emakume bat hil dela jakiten duenean, eta bere ustez nahikoa zantzu baldin badaude heriotza hori etxeko tratu txarren egoeraren ondorioz edo sexu-erasoa tartean izanda gertatu dela baieztatzeko, berehala Jarraipen-batzordeko lehendakariarekin harremanetan jarriko da eta, halaber, biktima erroldatuta dagoen udalari egitateen berri emango dio.

b) Behin egitateak egiaztatuz gero, Jarraipen-batzordeko idazkariak lehenbailehen jakinaraziko die Batzordeko partaide diren gainerako erakundeei.

c) Biktima erroldatuta dagoen udalak osoko bilkurarako deia egin eta gaitzesteko erakunde- adierazpena onartuko du eta, horrez gain, egokitzat jotzen dituen ekitaldietara joateko (elkarretaratzea, manifestazioa edo beste batzuk) herritarrak deituko ditu. Ekitaldi horietara Eusko Jaurlaritzaren eta kasuan kasuko foru-aldundiaren ordezkari politiko bana joango da gutxienez. Halaber, udalak familiakoei lagunduko die dauden gizarte-baliabideak eskuratzen eta, egoki irudituz gero, herri-akzioa erabiliko du.

 

 

Erakunde arteko II. Akordioaren Jarraipen-batzordea

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 13a

Azken eguneratzea: 2012/08/20