Gilda

Erdi Aroko erakunde germaniarra, lurralde erromatartuetako gremioen antzekoa. Eskulangileek eta merkatariek osatzen zituzten erakunde hauek eta, Elizaren laguntzaz, antzinako jatorri paganoa gaindituz, benetako indar ekonomiko eta politikoa izan zuten.