|
| Ekitaldian zehar Lehendakariari eta gainontzeko gonbidatuentzat aurresku bat dantzatu da. (J.B.) |
Juan Jose Ibarretxek gogora ekarri duenez, minbizia da 1993tik EAEn heriotza gehien eragin dituen lehen faktorea gizonezkoen artean eta bigarrena emakumezkoen artean. Halaber, tumore gaiztoek eragindakoak dira, bai gizonetan bai emakumeetan, saihets litezkeen heriotza gehienak, Lehendakariaren hitzetan. Hori dela eta, Euskadik 2010era arte duen Osasun Plana zuzenean lotuta dago minbiziaren kontrako borrokan.
Lehendakariak azpimarratu du Donostiako Institutu Onkologikoak eta Osakidetzak helburu bera dutela, hau da, minbiziaren kontra borrokatzea ohitura osasuntsuak sustatuz eta batez ere teknologia berriekin besterik egiterik ez dagoen diagnostiko goiztiar batean oinarritutako ekintza prebentiboaren bidez.
Horregatik, Ibarretxek indarrak batzearen aldeko apustua egin du eta bereziki pozik azaldu da indarren batze hori eraginkorra izateko Osakidetzak eta Institutu Onkologikoak duten elkarlan hitzarmenagatik.
Izan ere, "teknologia berrietan eta berrikuntzan inbertitzea zuzenean lotuta dago herritarren osasuna hobetzearekin eta, azken finean, herritarren bizitza erraztearekin", bukatu du.
|