|
Etxebizitza Ministerioak Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT) osatzeko bi tresna argitaratu zituen maiatzean. Alde batetik, Eraikuntza Elementuen Katalogoa (EEK) dugu. Proiektu-egileari eraikuntza-proiektua osatzen duten elementuak eta sistemak aukeratzeko lanak errazten dizkio. Bestalde, Zarataren aurrean babesteko Oinarrizko Dokumentua Kalkulatzeko Tresna dago (DB-HR). DB-HR formulazioa garatzen du eta kasu ohikoenen betetzea baieztatzen du.
Etxebizitza Ministerioaren ustez, eraikin batean ezinezkoa da eraikuntza-elementu bereizien bitartez eskatzen diren baldintzak eta oinarrizko eskakizunak betetzea; eraikuntza-elementu edo -sistema batek (fatxada, teilatua, eta abar) baldintza eta eskakizun desberdinak batera betetzeko gai izan behar du. Hain zuzen ere, Eraikuntza Elementuen Katalogoan agertzen dira EKTren arabera eraikuntza-elementu edo -sistema bakoitzak oinarrizko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko beharrezkoak diren prestazioak.
Horrela, dokumentuan oinarrizko bizigarritasun-baldintzekin erlazionatutako prestazioak zeintzuk diren zehazten da (osasuna-hezetasuna-akustika eta energia aurreztea-eskaera energetikoa-).
Bien bitartean, DB-HR kalkulu-tresnak esparruen isolamendu akustikoa, aireko zarata eta inpaktuak aztertzeko aukera ematen du, bai eta xurgatze akustikoa eta erreberberazio-denbora kalkulatzekoa ere.
Kalkulu-orrien multzo bat da eta helburu nagusitzat du erabiltzaileak metodoa erabiltzera ohitzea. Era berean, hainbat tutorial eskaintzen ditu metodoaren erabilera azaltzeko. Elementu berri honetan Eraikuntza Elementuen Katalogoko datuak barne hartu dira. Bestalde, erabiltzaileak bere konponbide pertsonalizatuak erabil ditzake.
ITURRIA: Gremios, 2008ko uztaila eta abuztua
|