|
Horregatik, eta ezaugarri horiek dituen proiektu bat ezin delako iraunkorki eta aldaketarik gabe ezarri, bere eraginak galduko lituzkeelako, erabaki dute 2007ko abenduaren 31 izango dela Plana indarrean egongo den azken eguna.
Ekimen hori martxan jarri zenean, hiru helburu nagusi lortu nahi ziren: instalazioen segurtasuna hobetzea, instalazio horien energia-eraginkortasuna handitzea, kontsumoa gutxituz, eta ingurumena zaintzea, atmosferarako emisioak murriztuz. Helburu horrekin, zenbait diru-laguntza onartu ziren (itzuli beharrik gabe, eta akordioa sinatu dutenek erdibana finantzatuz) gas-ekipoen berrikuntza bultzatzeko, 90 euroko laguntza emanez berogailuak erosteko, 180 euro galdara atmosferikoak erosteko eta 270 euro galdara estankoak erosteko.
Guztira, plana indarrean egon den bitartean, ia 30.000 gas-ekiporen berritzeari eman zaio diru-laguntza, sei milioi eta erdi eurotik gora bideratuz. Zifra horiek proiektuaren garrantzia. CE marka duten aparatu berriekin intoxikazioak saihesten dira (istripuen arrazoi nagusia) antiemokadurarako gailu bat inkorporatuta daramatelako, eta horren eraginez, tximiniak hustuketa txarra duenean galdarak funtzionatzeari uzten dio.
2006an, berritzeen zifrak aurreko urteetako zifren antzekoak izan dira. Guztira, 8.500 erabiltzailek parte hartu zuten planean, eta horietatik ia 7.000k galdara estankoa instalatzea aukeratu zuten, aparatu hori baita segurtasun handiena eskaintzen duena. Instalazioen % 94 Naturgas taldeko bezeroenak izan ziren.
2006ko Renove Planaren laburpena zenbakitan (pdf, 15 Kb)
2003-2006ko Renove Planaren laburpena zenbakitan (pdf, 15 Kb)
Gasteiz, 2007ko martxoaren 29a
|