HIESA
GIB-HIESaren infekzioa
Transmisio sexuala
Zakil-sartzearekin (baginatik, ipurditik) egiten diren zauri mikroskopikoen bidez gertatzen da birusaren transmisioa. Horrela infektatuaren semen edo baginako jariakinetan dagoen birusa sexu-lagunaren odolera pasatzen da.
Zauri edo lesio mikroskopikoak egitea errazten duten sexu-praktikek arriskua areagotzen dute; zakila ipurditik sartzea, esaterako, bertako muki-mintza askoz hauskorragoa baita baginakoa baino.
Praktika aho-genitalek (felazioa, cunnilingusa) GIBa transmititu dezakete ahoak semen edo jariakin infektatuekin kontakturik baldin badu: arriskua askoz txikiagoa da zakil-sartzearekin baino.
Kontuan eduki:
- Bikoteko batek STG (Sexu bidez Transmititutako Gaixotasun) bat izanez gero, GIBaren transmisio-arriskua asko handitzen da.
- Zenbat eta babesik gabeko harreman gehiago orduan eta infekzio arrisku handiagoa; harreman bakar nahikoa da, lehenengoan gerta daiteke.
Azken eguneratzea: 2008/09/26

