HIESA
GIB-HIESaren infekzioa
Odol bidezko transmisioa

XIRINGAK EDO TRESNA PUNTADUN EDO EBAKITZAILEAK PARTEKATZEAGATIK
Xiringek eta orratzek birusa transmiti dezakete, partekatzen badira. Hori gertatzen da toxikomanoen artean, droga prestatzeko erabiltzen diren tresnek ere transmiti dezakete.
Infektatutako beste tresna ebakitzaile-zorrotz batzuek ere transmiti dezakete (bizarra mozteko xaflak, belarriak zulatzeko orratzak, tatuajeak egitekoak, akupunturakoak etab.).
AMAK SEME-ALABEI
Haurdunaldian, erditzean edo neurri gutxiagoan edoskitzean, amak haurra infektatu dezake. Arrisku hau asko gutxitu da gaur egun, erretrobirusaren kontrako tratamenduei eskerrak. Tratamendu hauek haurdunaldian eta erditzean administratzen dira.
ODOL TRANSFUSIO ETA PRODUKTUEN BIDEZ
Gaur egun gertatzea oso arraroa da, odol guztiaren kontrola derrigorrezkoa baita.

