HIESA
GIB-HIESaren infekzioa
Sendatu daiteke HIESA?
Gaur egun oraindik ez; asko aurreratu bada ere tratamenduan, ez da lortu GIBa behin betiko desegingo duen medikamenturik.
GIBak aurrera ez egiteko asmoz erretrobirusaren kontrako medikamentuak erabiltzen dira.
Normalean medikamentu-koktelak erabiltzen dira, bi edo hiru farmako nahastuta. Koktel hauek birusaren ugaltzea aldi baterako blokeatzen dute, eta behin betiko desegiten ez badute ere gaixoen bizitza luzatu eta hobetu egiten dute.
Azken eguneratzea: 2008/09/26

