HIESA
GIB-HIESaren infekzioa



Nola garatzen da GIBaren infekzioa?

indizera joan>

 

Hasieran ez da inongo sintomarik agertzen, birusa lo antzean dago eta ez du inmunitate-sistema suntsitu. Pertsona eramaile asintomatikoa da.

Infektatu eta denboraren buruan, normalean urte batzuen bueltan, pertsona batzuk GIBarekin erlazionatutako sintomak izaten hasten dira; birusa linfozitoak desegiten hasi eta defentsa-sistema makaltzen hasi baita. Sintoma horiek (sukarra, beherakoa, pisu galtzea, gongoil linfatikoen tamaina handitzea, etab.) ez dira HIESAren espezifikoak, beste arrazoi askorengatik ager daitezke.

HIESA GIBaren infekzio-modu larriena da. Pertsona batek infekzio oportunistak edo minbizi-mota konkretu batzuk garatzen dituenean diogu hiesduna dela.

Guztiok bizi gara mikroorganismoz inguraturik, normalean gaixotasunik sortzen ez dutenak, gure inmunitate edo defentsasistemak menderatzen dituelako. Defentsa-sistema oso makala denean ezin ditu menderatu. Mikroorganismo horietariko batzuek gure defentsen makalaldia, “oportunitatea” aprobetxatzen dute organismoa inbaditzeko, “infekzio oportunistak” sortzeko.

atzera
aurrera
Azken eguneratzea: 2008/09/26